Paloma Navares. Argiztapenak 1977-2017
ERAKUSKETA
PALOMA NAVARES Argiztapenak 1977 / 2017 2017ko urriaren 20tik 2018ko otsailaren 4a arte
| |
Lau hamarkadetan zehar, argia izan da elementu garrantzitsuena multimediaren arloan diharduen Paloma Navares artistaren lanean. Batetik, osagai ezinbestekoa delako haren pieza eta instalazio gehienetan, horiek berezko argia baitute eta argiz sortutako bitartekoz nahiz elementuz eraikita baitaude, edo elementu nahiz bitarteko argi-sortzaileez. Eta bestetik, eszenaratzean ilunantz eta iluntasuneko klimaxa lortu nahi duelako.
|
PALOMA NAVARES
PALOMA NAVARES ( Burgos, 1947) 1977. urtetik Paloma Navaresek bakarkako erakusketak egin ditu honako hauetan: Museum Moderner Kunst Stiftung Ludwig, Viena; Academia, Salzburg; Alejandro Otero museoa, Caracas; CAB, Burgos; CAM, Alacant; Metrònom, Bartzelona; Rekalde, Bilbo; Fundación Telefónica Arte y Tecnología, Madril; Fundación Pilar i Joan Miró, Mallorca; Malagako Probintzia Museoa, eta beste hainbat. Horrez gain, ehundik gora erakusketa kolektibotan parte hartu du Espainiako, Europako eta Ameriketako museo, arte-zentro eta galeriatan; besteak beste: MNCARS, Madril; ARTIUM, Gasteiz; MUSAC, León; MARCO, Vigo; Es Baluard, Mallorca; MEIAC, Badajoz; Caixaforum; CAAM, Las Palmas; CEARTR, Madril; Centro de Arte Conde Duque, Madril; Fundación Miró, Bartzelona; Fundación Seoane, Coruña; MAM, Viena; Museum der Moderne, Salzburg; Palais Liechtenstein, Viena; MOCAK, Krakovia, eta abar. Bestetik, nazioarteko bienaletan (Venezia, Mosku, Lima, Poznan…) eta azoketan (ARCO Madrid, Art Basel, Art Cologne, Vienna Fair, Art Brussels, Paris Photo, FIAC Paris, FIA Caracas, ARTBO Bogotá, MACO México, Art Chicago, Artefiera Bologna, Art Moscow, Art Toronto, EXiS Experimental Film and Video Festival Seoul, Art Fair Dubai, Art Stage Singapore …) ere parte hartu du. Por otra parte, destaca su papel pionero como comisaria y organizadora de festivales y ciclos de vídeo. Además, ha realizado la escenografía, vestuario y dirección de performances. Ha intervenido diversos espacios públicos. Y ha desplegado su actividad docente en prestigiosas instituciones en y fuera de España hasta la actualidad. |
OBRAK
Sombras del sueño profundo, 1986 Soinudun bideo-instalazioa | Paisaje interior con figura, 1985-86 Soinudun bideo-instalazioa | De Oberalm a Hallein, 1999 Bideo digitala. 5' 52'' |
PUBLIKO OROKORRA
IKUSTALDI GIDATUAK Larunbatero dohain: 18:30h euskeraz
|
AUDIOGIDEN ZERBITZUA PALOMA NAVARES. Argiztapenak 1977/ 2017 erakusketarekin batera audiogida zerbitzua lau hizkuntzetan (euskera, gaztelera, inglesa eta frantsesa) aurkitu daiteke 3€ audiogida bakoitzeko.
|
HEZKUNTZA JARDUERAK
Deskargatu hemen gure tailerreko artista txiki Kattalinen eta Kermanen ebakigarriak |
FAMILIENTZAKO TAILERRAK Familientzako tailerrak 5 eta 11 urte bitarteko partaideentzat, lagunduta Prezioa: 3€
ARGI JOKOAK Paloma Navaresek instalazioen arteari hurbiltzeko aukera eskaintzen digu, hainbat teknikaren eta eguneroko elementuren bitartez, sarri haiei argia erantsita. Atera kanpora zure sortzeko gaitasuna lantegi honetan, eta eraiki argi-kutxa sinple bat potoekin eta led argiekin. Gardentasunarekin eta kolorearekin jolastuko gara. Argiak modu magikoan eraldatuko ditu irudiak eta ukitu berezia emango dio zure gelari. Animatuko zara? |
IKASTETXE ETA KOLEKTIBOENTZAKO JARDUERAK Ikustaldi gidatuak Iraupena : 60 min Jarduaren prezioa: 60€ Bisita-tailerra Iraupena: 90 min Jarduaren prezioa: 80€ Jarduera guztietan gehienez 25 parte-hartzaile |
EDIZIOA
ERAKUSKETAREN KATALOGOA PALOMA NAVARES Argiztapenak 1977 / 2017
Egileak: Rocio de la Villa Susana Blas HIzkuntzak: euskara, castellano, inglés y francés Orrialde-kop.: 214 Argitaratze urtea: 2017 ISBN:978-84-7173-593-5 Salneurria: 30 € (B.E.Z.A. barne) |