Alejandro Garmendia. Paisaiak, enigma eta malenkolia

Bloques
Título
Datozen jarduerak
Campo Información
field_actividades
Título
Iraganeko jarduerak
Campo Información
field_actividades
Antetítulo
Zalantzak dituzu?
Título
Zure esanetara gaude
Subtitulo
Jar zaitez gurekin harremanetan edozein informazio zabaltzeko edo edozein zalantza argitzeko. Hona ere dei gaitzakezu: 943 55 20 20
Título
Lotutako proiektua
Campo Información
field_agrupaciones_padre
Título
Kubo aretoa Kursaal-ean
Subtitulo
Kursaal eraikin berezian kokatutako gune bat
Antetítulo
Guneak
Enlace 2
Cabecera
Título
Alejandro Garmendia. Paisaiak, enigma eta malenkolia
Peso
0
Descripción larga

ERAKUSKETA

ALEJANDROGARMENDIA

ALEJANDRO GARMENDIA

Paisaiak, enigma eta malenkolia

2018ko maiatzaren 2tik maiarazren 27ra
 


Komisarioa: Fernando Golvano
 

 

Alejandro Garmendia (Donostia, 1960-2017) gure testuinguruko sorkuntza garaikidean aurki dezakegun artista polifazetiko eta burutsuenetako bat izan zen.Nolanahi ere, haren sorkuntza ibilbidea, Arte Ederretako ikasketak amaituta 80ko hamarkadaren erdialdean hasi eta 2017ko otsailean halabeharrez eten zena, ez da oso ezaguna.Ikusmen arteak landu zituen, bereziki pintura eta collagea, baina baita arte grafikoak, komika, bideoa, eta hainbat erregistrotako sorkuntza musikala ere, kutsu dadaista eta popeko ekintza performatiboetatik hasi eta oinarri elektronikoko soinu sorkuntzara arte; eta, horrez gain, narrazioan ere egin zuen saiakera motz bat.Esperimentatzeko borondate ironiko eta are satirikoa –gehienetan malenkoniatsua– erakutsi zuen sormenaren alderdi horietan guztietan.

Artistaren lehenengo atzera begirako honetan bildutako ehun bat obrek primeran islatzen dute borondate hori, baita haren praktika artistikoan izan ziren adarkadura kreatibo eta errepikakorrak ere.Garmendiaren ibilbide nagusiak egiaren eta irudimenaren, edo egunerokoaren eta horren balizko bilakaera artegagarri eta arrotzaren artean mugitzen diren obra enigmatiko sorta bat biltzen du.Haren pinturek eta collageek forma surrealisten harridura eta jolasa aktibatzen dute, zenbait abangoardia modernoren oihartzunak, bidaien eta hirien zantzuak, eta zoritik eta saiaketa konstruktibotik sorturiko paisaiak.Irudien eta hainbat materialen zatien eta mihiztatzearen poetika bitxi baten bidez, Alejandro Garmendiak arteek existentziarekin, irudika daitekeenarekin eta esperimentagarri denarekin borrokatzeko abiarazitako abentura –beti amaigabea– ospatzen du.

Errepikatu egiten dira hiriko paisaia zatikatuak, belatuak eta pinturaz, erretxinaz edo bestelako materialez maskaratuak; edo forma urtsuek menderaturiko paisaia asmatuak, gure irudimena bertan galaraziz.Espazio dislokatu edo alderantzikatuen bere fotomuntaketetan eta collageetan desordena konkretu bat jartzen du, desagerturiko mundu anakroniko baten baretasun katastrofiko arraro bat.

Garmendiaren ibilaldia bizi izan zen eta bere sorkuntzetarako erabili zituen lekuekin lotzen da:Donostia, Paris, Bilbo, Bartzelona, Madril, New York, Edinburgo eta Hendaia. Horiek guztiek beste afektu eta bidegurutze sare bat irudikatzen dute, eta arrastoa utzi zuten haren lanean.

ALEJANDRO GARMENDIA

 Alejandro Garmendia 

   

    ALEJANDRO GARMENDIA

1959

Alejandro López Garmendia urte horren amaieran jaio zen, Donostian. Baina hilabete gutxira, Parisera erbesteratu zen bere familia, eta han bizi izan ziren 1974ra arte. Denbora-tarte horretan aitarekin Parisetik Hendaiara egindako bidaiek bultzatu zuten paisaiarekin izan zuen lehenengo esperientzia edukitzera: autoko leihoetan lurrunarekin egindako irudiak hatzekin markoztatzen zituen.

1975-1980 

Donostiara itzuli zen, eta batxilergoa amaitu ondoren, Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen (Euskal Herriko Unibertsitatea).

1980-1985

Bilbon bizi izan zen, eta 1983an, Kafkari Omenaldia izeneko bere lehenengo talde-erakusketan parte hartu zuen, Mungiako (Bizkaia) Torrebillela Jauregian.

Eta bere bakarkako lehenengo erakusketa aurkeztu zuen Bilboko ARTEDER museoan.

Visiu Solaresekin eta beste ikasketa- eta festa-lagun batzuekin, 'La Comunidad Latina de Bilbao' taldea osatu zuen.Salsa-musikarekin hainbat jai antolatu zituzten, eta margotutako horma-irudiak itsatsi zituzten Bilboko hainbat kaletan.Pablo Milicuarekin eta beste lagun batzuekin batera, margo-instalazio fluoreszente bat egin zuen, Gaueko diskotekan.Arreta handia piztu zioten nola marrazkiak, hala istoriotxo grafikoak.1984an 7 Margolari 7 proiektuan parte hartu zuen, Kultura Ikasgelan (CAM, Bilbo), Morquillasen gidaritzapean.Aldi berean, hainbat proiektu prestatu zituen Bilboko Windsor Galerian aurkezteko.Hurrengo urtean, Artista Gazteen Lehenengo Margolaritza Saria irabazi zuen (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala).Eta Eusko Jaurlaritzak hainbat beka eman zizkion.

1986-1987

Berriro joan zen Donostiara bizitzera, eta erakusketak jarri zituen Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialean.

1987-1992

Madrilgo egonaldia.Gipuzkoako Aldundiak beka bat eman zion litografia-ikasketak egin zitzan.Sakon aztertu zuen teknika grafiko hori, Don Herbertekin batera.1989an, Gure Artea Lehenengo Grabatu Saria eta Lehenengo Margolaritza Saria irabazi zituen (Eusko Jaurlaritza). 1988an, Masha Prieto Galerian jarri zuen hiri horretan egin zuen lehenengo erakusketa.Paisaia izoztuak; batez ere, Frantziakoak.Galeria berean berriz jarri zuen erakusketa, bi urteren buruan. Erakusketa horrekin, hain zuzen, ARCO azokara joan zen 1991n. Bartzelonako Sales Galerian aurkeztu zuen bere obra. Bere lehenengo eskultura-erakusleihoak sortu zituen.Abentura dadaista bati ekin zion (Fat Esteban), Mauro Entrialgorekin batera.Juanjo Pedregosa abeslaria ere batu zitzaien. Bilbon Arte Ederrak ikasten ari zen bitartean ezagutu zuen Pedregosa.Taldeak bi disko kaleratu zituen (1992 eta 1994), eta urratze zentzugabean luzatu zen, harik eta 1997an desegin zen arte. Uholde-arriskua duten hiri- eta fabrika-paisaiei buruzko hainbat sail litografiko egin zituen. Lan horietan, eta baita paper gaineko argizari-obretan eta olio-lan batzuetan ere, zeinu espresionistaren irudipena izango da nagusi.

1993-1995

Berriz ere ARCO azokara joan zen, Masha Prieto Galeriarekin.Baina galeria horrekin zuen harremanean, pasadizo mingotsa izan zuen:hogeita hamarretik gora obra, gehienak formatu txikikoak, ez ziren azaldu geroko inbentarioan.Eta gaur egun, oraindik ere, desagertuta jarraitzen dute.Egonaldi laburrak egin zituen New Yorken 1993an eta 1994an. San Telmo Museoko Abangoardia aretoan margolanak eta eskulturak jarri zituen erakusgai, eta, handik gutxira, Madrilgo Antonio Machón Galerian, zeinarekin harreman profesional luzea izan zuen.Donostia eta Edinburgo artean bizi izan zen,bere bikotekide eta bi seme-alaben ama, Gill Connon, hiri hartakoa baitzen, jatorriz.

1995-2005

New Yorken egonaldi luze eta emankorra egin zuen.Han bizi ziren bere arreba Olatz eta Julian Schnabel.Chelsea Hoteleko apartamentu batean jarri zen bizitzen, eta han pertsonaia bitxiak ezagutu zituen, argitalpen honetan txertatutako testu labur batean berak aipatu bezalaxe.Manhattanen kokatu zuen estudioa, inprimategi bat izandako espazioan.1995ean, argazki-emultsionatutako liho-formatu handietan hasi zen esperimentatzen.Urtebete geroago, ARCO azokan aurkeztu zituen bere obrak; ordukoan, Antonio Machón Galeriarekin, bakarkako erakusketa bat eskaini baitzion.Antonia Puyó Galerian (Zaragoza) ere antolatu zuen erakusketa, New Yorken hasitako bi sailekin:diagrama arkitektonikoak eta fotomuntaketa txikiak, hurrengo urteetan, formatu handiko mihiseen gainean emultsionatu zituenak. 1998an eta 2000an berriro jarri zituen erakusketak galeria horretan. Erakusketa horietan, Antonio Machón Galeriarekin errepikatu zuen.2004an ere galeria berean antolatu zuen berriz erakusketa. Euskadin, epealdi horretan, Dieciséis Galerian (Donostia) jarri zuen erakusketa, eta bi urteren buruan, Vanguardia Galerian (Bilbo). Amerikako hiri handian, berriz, 2001. urtean antolatu zuen bere lehenengo erakusketa, Generous Miracles Galerian.2004an, ikus-entzunezko lanei heldu zien, La ronde de nuit (Gaueko txanda) lanarekin. Lan hori, aldi berean, teknika mistoko irudi berrien eta instalazio batzuen ernamuina izan zen.Margolaritzaren eta argazkigintzaren arteko lekualdatzeak aztertzen ari ziren beste artista batzuekin batera, Ganbera-margolaritza erakusketan parte hartu zuen, 2002. urtean, Donostiako KM Kulturunean, Francisco Javier San Martín komisario zuela.

2005-2017

Berriz itzuli zen New Yorketik, eta Hendaian jarri zen bizitzen.«Gogokoa dut mugetan bizitzea», baieztatu zuen Diario Vasco egunkarian argitaratutako elkarrizketa batean (2006ko apirilaren 3a).  
Soinu-sorkuntzarako estudio txiki bat atondu zuen.Bere ekoizpen-lan plastikorako, 90eko hamarkadaren hasieratik bertatik, Trintxerpeko (Pasaia) bere estudioa erabili zuen, eta batzu-batzuetan, baita Artelekuko instalazioak ere.Musikarekiko interesa piztu zitzaion berriro, eta pieza ugari konposatu zituen, 2013. urtetik aurrera FLODZOGH izenez sinatuta (Alex Garmendia + Toby Dessarghaules).2005. urtean Antonio Machón Galerian antolatu zuen erakusketa, eta hiru urteren buruan, Altxerri Galerian (Donostia).Hainbat ikus-entzunezko proiektu gauzatu zituen:Guilles de Rais II (2006) eta Berlin (2006), Lou Reed abeslariak 2007an New Yorken emandako kontzertu baterako.McClain Galeriak (Houston, Estatu Batuak) azken urteetan egindako lanen laburpen bat aurkeztu zuen 2007an.Handik hiru urtera, berriz jarri zuen erakusketa galeria horretan bertan.2008an, Eusko Jaurlaritzak argitalpenetarako emandako laguntza batekin, bere obraren katalogorik osotuena argitaratu zuen.Era berean, honako hauek bildu zituen: bere testu bat, amaitu gabeko eleberri baten pasarte bat (Nicolas Persheid izengoitiarekin), etorkizuneko testu batzuen aukeraketa, eta hainbat argitalpenetan bere lanak aztertu dituzten arte-kritikari batzuen zenbait testu (Cecilia Andersson, Eugenio Castro, Pablo Milicua, Javier San Martín eta Fernando Golvano).2011. eta 2012. urteetan, lankidetzazko sormen-lana egin zuen Oier Villar eta Jaime de los Ríos artistekin. Hainbat ikus-entzunezko lan egin zituzten, eta horietan, soinu-banda konposatu zuen Alejandro Garmendiak, bere Anamorphose pieza liluragarriaren hainbat aldakuntzez osatutakoa. Proiektu hori instalazio-performance baten bitartez aurkeztu zuen Hendaian zein Artelekun.Azken urteetan, egonaldi laburrak egin zituen New Yorken. 2016an Mexikon izan zen, eta han, collage- eta margo-sail batzuk egin zituen.Urte horretan bertan Olatz Schnabelekin lankidetzan jardun zuen, Kubari buruzko dokumental baterako soinu-zatiak konposatuz: Patria o muerte (Aberria edo heriotza).Julian Schnabelek talde-erakusketa batean txertatu zuen: UNKNOWN (2016). Erakusketa hori joan-etorrian ibili zen Alemaniako hainbat hiritan.Mexikon egindako obrak baliatu zituen talde-erakusketa horretarako.Bakarka egindako azken erakusketa (bere margolan eta collage berrienekin osatutakoa) 2016. urte amaieran antolatutakoa izan zen, Donostiako Kur Galerian.

OBRAK

ALEJANDRO GARMENDIA
Restos en la baha Sin ttuloThe stone in the shoe box

Restos de la bahía (Aztarnak badian), 1985

Kutxa Fundazioa Bilduma

Titulurik gabe, 2016

Bilduma partikularra

The Stone in te Shoes Box 

Bilduma partikularra

El ingenio revolucionarioLa cinta de Moebius

El ingenio revolucionario (Asmamen iraultzailea), 2008

Bilduma partikularra

     La cinta de Moebius (Moebiusen banda), 2007-2009

     Kutxa Fundazioa Bilduma

1989 sin ttuloSin ttulO 2017sin titulo 1995-1999

Izenbururik gabe, 1989

Bilduma partikularra

Izenbururik gabe, 2007

Bilduma partikularra

             Izenbururik gabe, 1995-1999

             Bilduma partikularra

MNCARSSin ttulo-1990

The Arghole, 2002

Bilduma partikularra

Foto- Archivo fotográfico MNCARS

         Izenbururik gabe, 1990

         Bilduma partikularra

PUBLIKO OROKORRA

Restos en la baha1985

IKUSTALDI GIDATUAK

Ikustaldi gidatuak larunbatero doan.

18:30etan euskeraz


19:30etan gazteleraz


Ezinbestekoa da erreserba egitea 943 251939 telefonoan, Aretoan bertan edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

audioguias

AUDIOGIDEN ZERBITZUA

ALEJANDRO GARMENDIA. Paisaiak, enigma eta malenkolia, erakusketarekin batera audiogida zerbitzua lau hizkuntzetan (euskera, gaztelera, inglesa eta frantsesa) aurkitu daiteke

3€ audiogida bakoitzeko.


Indukzio magnetikoko begizta-zerbitzua ere badago audifona “T” (telebobina) posizioan erabiltzen dutenentzat

HEZKUNTZA JARDUERAK

BANNERHORIZ-ES
Deskargatu hemen gure tailerreko artista txiki Kattalinen eta Kermanen ebakigarriak.
  
imagen taller

 FAMILIENTZAKO TAILERRAK 

Familientzako tailerrak  5 eta 11 urte bitarteko partaideentzat, lagunduta

Larunbatero 12:00etatik 13:30 arte
 

Prezioa: 3€

Hankaz gora

Lanpara lurrean, sofa paretan, katua sabaian. Zergatik ez? Tailer honetan gune berriak sortzen saiatuko gara, Alejandro Garmendiak egiten zuen bezala. Arkitekturatik eta gauzakietatik abiatuta, jokoaz eta zoriaz baliatuz, baita collageaz eta argazkigintzaz ere, ezinezko lekuen irudiak egitea lortuko dugu, eta horietara bidaiatzearekin egingo dugu amets.

Argibideak eta erreserbak  943 251939 telefonoan edo  o en el email  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

IKASTETXE ETA KOLENTIBOENTZAKO JARDUERAK

Ikustaldi gidatuak

Iraupena : 60 min

Prezioa: 60€

Bisita-tailer

Iraupena: 90 min

Prezioa: 80€

Jarduera guztietan gehienez 25 parte-hartzaile

Jarduera hauez gain, edozein premia eta taldetara egokitutako jarduerak egin ditzazkegu
 

Informazioa eta erresebak 943 251939 edo   This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

EDIZIOA

katalogogarmendia

ERAKUSKETAREN KATALOGOA
 

ALEJANDRO GARMENDIA
 

Paisaiak, enigma eta malenkolia


 

Egileak

Fernando Golvano

Cecilia Andersson

Alejandro Garmendia

Pablo Milicua

Francisco Javier San Martín

Hizkuntzak: euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez

Orrialde-kopuru: 214
 

Argitaratze urtea: 2018

ISBN:978-84-7173-594-2
 

Salneurria:25 € (B.E.Z.a barne)

Imagen Listado
Restos en la bahía
Etiqueta
Erakusketa
Tipo agrupación
Erakusketa
Fecha
Inicio
Fin
Temática
Artea
Agrupaciones Padre
Pasada
1
Años
2018
Fecha
2018ko martxoaren 02a - 2018ko maiatzaren 27a
Fecha Formato II
2018ko martxoaren 02tik ostirala, 2018ko maiatzaren 27ra igandea