Latinoamerikar artea
ERAKUSKETA
LATINOAMERIKAR ARTEA KOMISARIOTZA: Spanish Painter Society, Julína García Moreno, Rebeca García Truchado. DATA: 2008ko uztailaren 23tik urriaren 5era arte
Oso gutxitan izan dugu hau bezain zabala eta osoa den XX. mendeko pintura latinoamerikarraren historiari buruzko erakusketa bisitatzeko aukera. Hirurogeita lau arte-lan dira, guztira, Venezuelako museo nazionalek eta Habanako Museo Nazionalak utzi dizkigutenak, eta lan horien bidez, Latinoamerikako pinturaren munduan nagusi izan diren joerak ezagutzeko parada eskaini nahi dizuegu. Asmo handiko helburua da hori, Latinoamerikako pinturaren ekoizpenak ezaugarri dituen aniztasuna, heterogeneotasuna eta eklektizismoa aintzakotzat hartzen baldin baditugu. Latinoamerikaz hitz egitean, ezinbestez hitz egin behar dugu hainbat gertakizunek markatuta dagoen historiak definitzen duen eremu geografiko batez. Izan ere, europarren konkistak eta horren ondoriozko mestizajeak, baita bizirik iraun duten eta modernitatearekin elkar bizitzen eta nahasten saiatzen diren oso antzinako ondareek ere, eta orobat gizartearen, politikaren eta ekonomiaren alorretako haustura sakonek zehaztu dute Latinoamerikaren historia. Errealitate horiek, logikoa denez, kulturaren mundura ere iritsi dira, eta, hala, berezko nortasuna eskaini diote. Erakusgai ditugun lanetan, artista bakoitzak bere erara irudikatu du nortasun hori. Proposamenen aniztasun horretan ordenaz barneratzeko, erakusketa bost gai handiren inguruan antolatu dugu. Horiek lagunduta, arte latinoamerikarrak XX. mendearen hasieran izan zituen aldaketa handietan barrena ibil gaitezke; hala, mexikar muralgileen eta Europako abangoardien eragina zein tradiziotik hurbil dauden joerak, hala nola, errealismo soziala eta indigenismoa ezagutuko ditugu; baita informalismoa edo itxura geometrikoko abstrakzioa ere; eta azkenik, 1940ko hamarkadaren bukaerako eta 1950eko hamarkadaren hasierako urteetako abstrakzio geometrikoa, forma guztiz puruak, edozein testuinguru edo irudikapenetatik kanpo zeudenak, bereganatu zituen arte-joera. |
JARDUERAK
HITZALDIA: “XX. Mendeko Latinoamerikako Artearen Abangoardien Jatorri Historikoak eta Garapena" HIZLARIA: Mª Luz Cárdenas D’Escriban
2008ko irailaren 17an 19:30ean. Sarrera libre leku-kopuru bete arte.
Latinoamerikar Folklore musika-emanaldia Amalur-Abeslariak Abesbatzak eskainiko du Aretoan bertan. 2008ko urriaren 1ean 19:30ean. IKUSKTALDI GIDATUAK: Publiko orokorrentzat eta taldeentzat. Ezinbeztekoa da erreserba egitea 943 0123 400 telefonoan edo Aretoan bertan |
ARGAZKIAK
EDIZIOA
ERAKUSKETA KATALOGOA LATINOAMERIKAR ARTEA Egileak:
Gladys Yunes Yunes, Albelardo G. Mena Chicuri, Elsa Vega Dopico. Hizkuntzak: euskaraz,gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez Orrialde-kop.: 172 Argitaratze-urtea: 2008 ISBN: 978-84-7173-521-8 Salneurria: 36€ (BEZa barne) |