OTEIZA URTEURRENA - Izan eta Izango
ERAKUSKETA
OTEIZA URTEURRENA Izan eta Izango DATA: 2008ko urriaren 15etik 26ra arte Jorge Oteiza jaio zela ehun urte betetzen direla-eta, kubo-kutxa Aretoak artista hau berreskuratu nahi du, berari eskainitako erakusketarekin ireki baitzituen ateak duela 8 urte.
Orain aurkezten dugun proiektua Oteiza sortzailea eta pertsona OROITZEKO gunea da, baina batez ere, haren PRESENTZIARI eskainia, oraindik nabarmena baita egungo kultura-panoraman. Ikuspegi horretatik abiatuta, kubo-kutxa aretoa kultura sortzeko gune da, jarduera-edukiontzi handi bat, ideiak eta lana trukatzeko laborategia. Topaketa-leku honetan jarduera-programa zabala garatuko dugu jendearen parte-hartzearekin: klarion-laborategiak, espazioaren desokupazio edo hustuketarako laborategiak, kuboide-laborategiak, azaleztatze-lantegiak, artistek zuzendutako lantegiak, argazki-erakusketa, ekitaldiak, hitzaldiak, dokumentu-gunea, bideo-emanaldiak, lekukotasunen grabazioak. Proiektu honetan Jorge Oteizari 2000. urtean eskainitako gure lehen erakusketa hura oroitzeko gune bat ere izango da; ia hirurogeita hamar urte ziren Oteizak ez zuela Donostian erakusketarik egiten, azkenekoa hantxe bertan egin baitzuen 1934an Nikolas Lekuona eta Narkis Balenziagarekin batera, Ameriketara abiatu baino lehentxeago. JORGE OTEIZARI BURUZKO IKUSPEGIEN ERAKUSKETA:
Okasio honetarako ondorengo hauen argazkiak bildu dira: Iñaki Agirre, Arturo Delgado, Juantxo Egaña, Antton Elizegi, Sigfrido Koch, Edurne Koch, Foto Lamia, Xabier Landa, Paco Ocaña, José Luis Plazaola, Juan Carlos Ruiz, Ramón Serras, Jury Sistiaga eta Jon Urbe. JORGE OTEIZA MUSEO FUNDAZIOAREN GUNEA:
|
HITZALDIAK ETA LEKUKOTASUNAK
LEKUKOTASUNAK ETA HITZALDIAK |
Artista gogoratzeko eta egungo panoraman hark utzitako eraginaz gogoeta egiteko, lekukotasunak bilduko dira. Gonbita irekia da, eta Jorge Oteizarekin partekatu zituzten bizipen partikularretatik, eta beren ekarpenen bidez, artistari buruzko ikuspegi poliedrikoa aberastu nahi duten guztiei zuzenduta dago. |
"OTEIZA, IKUSPUNTU ARTISTIKO, POETIKO ETA PERTSONALA"
Ricardo Ugarte (Eskultorea) y Julioa Otxoa (Poeta) Urriaren 16a, osteguna. 10:00etan |
"OTEIZA ETA ARTE ESKOLA EXPERIMENTALA"
Debako Eskola Mikel Camporekin Urriaren 16a, osteguna. 19:30ean |
"OTEIZA KIROLAREN IKUSPEGITIK"
Txomin Perurena (Txirrindularia), José Luis Korta (Arraunlari eta Patroia), Kiko Caballero (Pelotari ohia eta Euskal Pilota Federazioaren Presidentea) e Iñaki Almandoz (Saskibaolia Askatuak-en Presidentea) Urriaren 17a, ostirala. 10:00etan |
AZKOITIAKO PILOTALEKUAK PROIEKTUA Urriaren 17a, ostirala. 19.30ean “Euskal Pilotan gertaturiko erreboluziorik nagusiena Oteizaren iritzian” eta “Oteizaren espiritua Azkoitiako Frontoietan” - Antton Mendizabal (Eskultorea) “Azkoitiako Pilota Zentruaren orainaldi eta etorkizun arkitektonikoa" - Carlos López de Ceballos (Arkitekto) |
"ZARAUTZ OTEIZARI"
Zarautzko Kolektiboa - Mahai-ingurua con za. Urriaren 20a, astelehena. 10:00etan |
Jon Iturrarteren lekukotasuna Urriaren 20a, astelehena. 11:00etan |
"OTEIZA ETA HEZKUNTZA"
IKERTZE. Hezkuntza proiektuak. Urriaren 20a, astelehena. "ESPAZIO OTEIZA" Eulalia Bosch Urriaren 20a, astelehena. 18:00etan. |
"OTEIZA ATZOTIK GAURDAINO"
Edorta Kortadi (Arte-kritikaria) Urriaren 21a, asteartea. 10:00etan. |
Carmen Bilbaoren lekukotasuna Urriaren 21a, astearte, 17:30ean. |
"OTEIZA, GARAI BATEKO OROIPENAK"
Juan Antonio García Marcos (Idazlea, kazetaria eta Arte-kritikaria) Urriaren 22a, asteazkena. 10:00etan |
Pedro Subijanaren lekukotasuna (Sukaldaria) Urriaren 23a, osteguna. 11:00etan. |
"OTEIZA ETA ARTEAREN AMAIERA "
Fernando Golvano (Arte-kritikaria) Urriaren 23a, osteguna. 19:30ean. |
"OTEIZA PLATERREAN"
Ramón Roteta (Sukaldaria), Nestor Basterretxea (Eskultorea), Joxe Garate (Zubiondo Jatetxea) y Begoña (Oteizataz arduratzen zen pertsona) Urriaren 24a, ostirala. 12:00etan. Leku-kopuru / Ezinbestekoa da erreserba egitea |
"AITA DONOSTIA HILARRIAREN EZARPENA AGINAN ARANZADIREN ESKUZ" Urriaren 24a, ostirala. 19:30ean. |
IKUSKIZUNAK
Jarduera ludikoak edo kulturalak egingo dira, Oteizari buruzko ikuspegi desberdinak erakusteko, eta gure kulturaren protagonista enblematikoak izango dira egileak.. |
OSKARBI MUSIKA-TALDEA "ENTSAIOA" nornahirentzat Urriaren 15ean,19:30ean |
GERO-AXULAR DANZA-IKUSKIZUNA "OTEIZAREKIN JOLASEAN" Urriaren 18an 19:30ean |
TTANTAKA DANTZA TALDEA DANTZA-IKUSKIZUNA Urriaren 19an 13:00tan
|
ANTTON VALVERDEren IKUSKIZUNA Urriaren 19an e 19:30ean |
2008 "BUFANDA GORRI"ei HARRERA Urriaren 21ean 19:30ean
|
Guztietarako sarrera dohainik izango da, dagoen lekua bete arte |
JARDUERA DIDAKTIKOAK
LABORATEGI ESPERIMENTALAK: |
DOAKO TAILERRAK GUZTIONTZAT Parte-hartzaileek klarion-laborategietan, kuboide-lantegietan eta espazioaren desokupazio-lantegietan lan egingo dute, baita kubo-kuboide azaleztatze-lantegietan ere, Adela de Bara-ren zuzendaritzapean. Ikasle talde eta bestelako taldeentzat: Talde hauek erreserba eska dezakete astelehenetik ostiralera goizez Nornahirentzat: Astelehenetik ostiralera 18:00etan eta urriaren 19a, igandea, 11:00etan. |
"OTEIZA OPERAZIOA" TAILERRA: |
Urriaren 18a 12:00etatik 13:30era. |
Lantegi parte-hartzailea izango da, izen bereko liburu digitalean oinarritua eta artista talde zabal batek egina; horiek Ikertze, Amiarte eta Artezaleak-ekin elkarlanean, baita parte hartzeko interesa duten bisitariekin ere, talde-murala egingo dute, Oteizari buruzko gure begiradaren berrinterpretazio plastikoa proposatuko duena. |