Isabel Muñoz
ERAKUSKETA / EGILEA
ISABEL MUÑOZ DATA: 2007ko apirilaren 26tik ekainaren 24ra
Isabel Muñoz Bartzelonan jaio zen, 1950. urtean. 1970. urtetik Madrilen bizi da, eta bertan egiten du lan. Argazkigintza ikasi zuen Madrilgo Photocentro eskolan, Eduardo Momeñe eta Ramón Mourelle argazkilariekin. Gaur egun inprimatze-teknika zaharretan aditua da, platino bidezko eta albumina-papereko inprimatzeak barne. Duela hogei urtez geroztik, Isabel Muñoz munduan zehar dabil bere ibilbidearen bila, aurkitzen edo aukeratzen dituen mugimenduak eta gorputzak irudietan islatu ahal izateko. Tangotik flamenkora, ekialdeko dantzatik Khmer baletera, Txinako borroka-arteen maisu handiengandik Turkiako borrokalariengana, aitzakiatzat hartzen ditu dantza edo kirol tradizionalen benetako praktikak gizarte garaikidean gorputzaren egoeraz hitz egiteko. Zehaztasun arraroa duten enkoadraketetan, sentsualitatea, plazerra, desira aldarrikatuz, Isabel Muñozek, hain zuzen, arauen mendean, zapalduta, irainduta dauden gorputzen egungo itxialdiaren aurka jartzen gaitu. Inprimaketaren azkeneko xehetasuna ere zainduz, aldi berean klasikoa, garbia eta erotikoa den obra bat eraikitzen du, lurraren erakarpenetik eta gerta daitekeen errealitatearen pisutik ihes egiteko gai diren gorputzek sinbolizatutako askatasun bat goraipatzen duena.
|
PUBLIKO OROKORRENTZAT
IKUSTALDI GIDATUAK Asteartero 19:30ean eta larunbatero 121:30ean euskaraz Asteazkenero 19:30ean eta larunbatero 12:30ean gazteleraz.
DANTZA ESPEKTAKULOA "ARGIRA" VERDINI DANTZA TALDEAren eskuz Ekainaren 9a 20:00etan Sarrera doan. Leku-kopuru mugatua. |
ESKOLENTZAKO PROGRAMAK
TALDEENTZAKO BISITAK Erakusketan zehar ikastetxe eta adin guztietako kolektiboentzat bisitak egiteko aukera egongo da astelehenetik ostiralera.
Ezinbestekoa da erreserba egitea / Baldintzat 943 012 400 telefonoan edo Aretoan bertan.
|