Art Brut. Sormena eta eldarnioa. Collection de l´Art Brut de Lausanna

Bloques
Título
Datozen jarduerak
Campo Información
field_actividades
Título
Iraganeko jarduerak
Campo Información
field_actividades
Antetítulo
Zalantzak dituzu?
Título
Zure esanetara gaude
Subtitulo
Jar zaitez gurekin harremanetan edozein informazio zabaltzeko edo edozein zalantza argitzeko. Hona ere dei gaitzakezu: 943 55 20 20
Título
Lotutako proiektua
Campo Información
field_agrupaciones_padre
Título
Kubo aretoa Kursaal-ean
Subtitulo
Kursaal eraikin berezian kokatutako gune bat
Antetítulo
Guneak
Enlace 2
Cabecera
Título
Art Brut. Sormena eta eldarnioa. Collection de l´Art Brut de Lausanna
Peso
0
Descripción larga

ERAKUSKETA

art-brut-cartel-pasadas

AR BRUT
 

Sormena eta eldarnioa

COLLECTION  DE L'ART BRUT de LAUSANNA
 

KOMISARIOTZA: Dolores Durán Úcar
 

DATA: 2006ko abenduaren 20tik 2007ko otsailaren 28ra

  
   
 

   Artelan sailkatu ezinak, inolako eraginik gabeak, arrazoirik gabeko artea, intuitiboa, bere burua artistatzat jo ez eta ospetsu izan, aberastu edo inoren gogokoa izan nahi ez dutenek egina. Arrazionaltasuna zeharo baztertzea eta sakon-sakonetik lan egiteko helburua duen artea. Artea artistena bakarrik ez dela erakusten duten lanak. Jeinutik eta eldarniotik sortutako artea, Art Brut edo Arte Gordina, azken batean.


    Ar Brut  terminoa Jean Dubuffet artista, artearen teorialari eta bildumagileak asmatu zuen 1945ean, korronte nagusietatik eta kultura ofizialetik kanpo sortutako artea izendatzeko. -Arte-sorkuntzaren prozesu normalak eta berezkoak Arte Gordinean bakarrik aurkitzen ditugu-, esan zuen Dubuffetek.


Gizartetik baztertutako pertsonek edo buruko gaixotasunen bat zutenek egindako lan haiekiko interesa 4.000tik gorako bilduma zabal batean jaso zuen Dubuffetek. Bere garaian Lausanako hiriari oparitu zion bilduma, eta gaur hantxe dago La Collection de l'Art Brut.


    Kubo-kutxa Aretoan  ikusgai dagoen Sormena  eta eldarnioa erakusketan bilduma horretako ale batzuk jaso ditugu. Munduko bildumarik garrantzitsuena da, inondik ere, eta hamabi artistaren lanak bildu dira bertan. Artista horiek guztiak oso jatorri desberdinetakoak dira -taxi-gidariak, jostunak, langile arruntak, buruko gaixoak-, ez dute inolako lotura biografiko edo intelektualik, eta ez dira sekula arte-talde zehatz bateko kideak izan. Hona artista horien izenak: Aloïse Corbaz, Paul Amar, Carlo Zinelli, Curzio di Giovanni, Josef Hofer, Madge Gill, Kunizo Matsumoto, Reinhold Metz, Nek Chand, Laure Pigeon, Eugenio Santoro eta Adolf Wölfi.


    Erakusketaren izenak ederki adierazten duenez, artista horien guztiek lotura bakarra dute elkarren artea: jeinua eta eldarnioa, eta guztiak ere autodidaktak izatea. Bakoitzak oinaze handiko bizimodua izan zuen. Batzuk gizartetik baztertuta bizi ziren eta beste batzuk buruko gaixotasunak zituzten. Adolf Wölfi (1864-1930) aitak abandonatu eta hainbat familiarekin bizi izan zen, harik eta lizunkeriagatik atxilotu zuten arte. Madge Gill britainiarrak (1882-1961) espiritismoa eta astrologia maite zituen, eta zenbait seme-alaba hil ondoren margotzen, idazten eta brodatzen hasi zen Myrinerest (barneko bakea) esaten zion espiritu batek gidatuta. Josef Hofer (1945) austriarra ez zen inoiz eskolara joan, eta haurtzaroa familiaren landetxean eman zuen bakar-bakarrik. Gormutua zen jaiotzetik, eta ez zuen inolako harreman sozialik izan 40 urtean.


    Oinazeari eta deserrotzeari lotutako biografien zertzelada batzuk baino ez dira goikoak, eta hortik, arrazoitik eta konbentzionalismoetatik kanpo, indar handiko emaitzak sortu ziren.


   Bestelako erakusketa dugu honakoa, bestelakoa baina berezia. -Artea gordin-gordinik-, Jean Dubuffet Arte Gordinaren aurkitzaile eta bultzatzailearen hitzetan.

EGILEAK

ARTISTAK ERAKUSKETAN
 

12 dira erakusketan dauden artistak:

artistas-art-brut

- Aloïse Corbaz (Suiza, 1886-1964)                - Paul Amar (Francia, 1919)                                  - Carlo Zinelli (Italia, 1916-1974)


 

- Curzio di Giovanni (Italia, 1957)                - Hoser Hofer (Austria, 1945)                                - Madge Gill (Inglaterra, 1882-1961)

- Kunizo Matsumoto (Japon, 1962)             - Reinhold Metz (Alemania, 1942)                       - Nek Chand (Pakistán, 1924)

- Laure Pigeon (Francia, 1882-1965)             - Eugenio Santoro (Italia, 1920)                           - Adölf Wolfi (Suiza, 1864-1930)

     
 

PUBLIKO OROKORRENTZAT

IKUSTALDI GIDATUAK:
 

HITZALDIAK:
 

Ikustaldi gidatuak euskaraz

Asteartero 19:30ean eta larunbatero 11:30ean. 
 


Ikustaldi gidatuak gazteleraz: 

Asteazkenero 19:30ean eta larunbatero 12:30ean.


Beste hizkuntzetan eta ordutegietan erreserba egitea aukera badago.

Erreserba egiteko 943 012 400 telefonoan edo Aretoan bertan. 
 

Otsailaren 7an 19:30ean. 
 

"Art Brut. Genio y delirio"

Hizlaria:

Dolores Durán

Erakusketaren Komisarioa 
 

Sarrera doan leku-kopuru bete arte.

ESKOLENTZAKO PROGRAMAK

IKUSTALDI GIDATUAK eta TAILERRAK 
 

IKASTETXEENTZAT ETA KOLEKTIBOENTZAT :
 

Ikastetxe eta era eta adin guztietako kolektiboentzat stelehenetik ostiralera,

euskaraz nahiz gaztelaniaz, erakusketa denbora osoan zehar.



 

 kubo-art-brut-talleres


.

Beharrezkoa da erreserba egitea. Ordutegiak eta baldintzak 943 012 400 telefonoan edo Aretoan bertan.. 
 

FAMILIENTZAKO JARDUERAK

FAMILIENTZAKO JARDUERAK :
 

¡Gozatu eta ikasi, oporretako astia aprobetxatuz!

KUBO-ART BRUT EXPOSICION 

 Larunbatero goizez 
 

Gabonetan Ikertze-Hezkuntza Proiektuekin eta Emaus Gizarte Fundazioarekin elkarlanean,

hainbat txotxongilo tailer egingo da.


 

Beharrezkoa da erreserba egitea. Baldintzak eta ordutegiak 943 012 400 telefonoan edo Aretoan bertan.

ARGAZKIAK

kubo-artbrut-pasadasKUBO-ART BRUT ERAKUSKETAKUBO-ART BRUT EXPOSICIONKUBO-ART BRUTKUBO-ART BRUT PORTADA
 

EDIZIOA

portada art brut

ERAKUSKETA KATALOGOA 
 

ART BRUT

Sormena eta eldarnioa 
 

Egileak:


Dolores Durán Úcar
 

Lucienne Peiry
 

Hizkuntzak: euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez
 

Orrialde-kop.: 128
 

Argitaratze-urtea: 2006

ISBN: 978-84-7173-494

Salneurria: 30 € (BEZa barne)

Imagen Listado
Exposición Art Brut
Etiqueta
Erakusketa
Tipo agrupación
Erakusketa
Fecha
Inicio
Fin
Temática
Artea
Agrupaciones Padre
Pasada
1
Años
2006,2007
Fecha
2006ko abenduaren 20a - 2007ko otsailaren 28a
Lugar
Fecha Formato II
2006ko abenduaren 20tik asteazkena, 2007ko otsailaren 28ra asteazkena