Miquel Barceló. Munduko formak
ERAKUSKETA
MIQUEL BARCELÓ MUNDUKO FORMAK. AZKENEKO LANAK KOMISARIOTZA: Mª José Aranzasti
DATA: 2005ko maiatzaren 4tik uztailaren 2005era
Miquel Barcelóren lan bikainaren inguruan egin daitekeen azterketa edo hausnarketa orok kontuan izan beharko du, batetik, belaunaldiaren ikuspegitik, jadanik klasiko bilakatu den margolari oraindik gaztea dela, eta, bestetik, gainera, bere obra sortzaile handienen erritmoaz, zehaztasunaz, originaltasunaz eta bikaintasunaz garatzen duen artista damugabe eta nekaezinaren aurrean aurkitzen garela.
1982. urtean lortu zuen nazioarteko ospea, Kasseleko Documenta VII delakoan artista gonbidatu gisa parte hartu zuenean. Baina askoz ere lehenagotik ere, artista mallorcarra hirurogeita hamarreko hamarraldiaren azkeneko urteetan bere lehenengo erakusketak aurkezten hasi zenetik, Barcelóren eraikuntza piktorikoek urrats desberdinak iragan dituzte. Hala ere, urrats horien guztien arteko lotura, ai argumentuaren ikuspegitik eta baita estetikaren ikuspegitik ere bere obrari batasuna eta koherentzia ematen diona, kezka-, amets- eta ahalegin-multzo zuhur bat da. Horrela, eta hala ikusi daiteke katalogo honetan jasotzen den erakusketan, materiari, naturari, elementuen mutazioari, objektuen likidotzeari eta denboraren iraganari buruzko nahiz hutsaltzeari, metamorfosiari eta heriotzari buruzko meditazioa eta ikerketa piktorikoa dira Miquel Barcelóren katalogo sortzaile zabalean nagusitzen diren gaiak. Nagusi dira baita ere "Munduko formak. Azkeneko lanak" izenburupean aurkezten den erakusketa honetan.
Kubo-kutxa Aretoan biltzen diren marrazkiek, margoek eta eskulturek Miquel Barcelóren lan berriena osatzen dute; ez dira inoiz erakutsi, eta modu ezin hobean islatzen dute artista honen lanaren funtsa. Horregatik bakarrik, erakusketak garrantzi berezia hartzen du Donostian egiten diren erakusketen historia berrienean, baina, gainera, kutxan uste dugu erakusketa hau lehen mailako gertaera kultural bat dela, Miquel Barceló, meritu osoz, azken urteetako artista bikainena delako, eta denetik ekarri diguten eta guztia azkarregi ekarri diguten hiru hamarraldi aztoratu hauetan zehar lagun izan dugun hondoko estetika konposatzeko gai izan den ikono plastikoa delako.
Barceló, Palmako Katedralean egindako lan ikaragarria amaitu ondoren ?bertan, artistak 300 metro karratu baina gehiagoko mural zeramiko bat moldeatu zuen, ogien eta arrainen ugalketaren miraria islatuz-, Mallorcan eta Malin egon zen, eta han egindako lanak dira "Munduko formak. Azkeneko lanak" erakusketan ikusgai daudenak. Erakusketak, batetik, Mallorcako itsas hondoak margolariari iradokitzen dizkion irudiak biltzen ditu, eta, bestetik, Afrikan bizi diren muturreko gertaerek autorearengan eragiten duten zirrara: argiaren indarra, eguzki kiskalgarria eta aurrera egiten ez duen denbora, Malin, gauzak ezerezak direla eta batek "beharrak bultzatuta margotzen duela" ohartzera eramaten gaituen leku horretan. Nolanahi ere, eta argudio horietatik konposizio tokikoegiak, folklorikoegiak edo erredukzionistegiak ondorioztatzetik urrun, erakusketa honetan ikusi daitekeena da, Miquel Barcelók, artista apartek soilik dakiten bezala, mihise baten muga murriztuen artean gure erreferente sozial, kultural eta ideologiko sakonenak islatzeko gaitasuna duela, bere motibo partikularrak Alemanian "zeitgeist" izenez ezagutzen denarekin (literalki, gure garaiko izpiritua) biziki lotzen diren konposizio unibertsal bilakatuz. Benetako pribilegioa da guztiontzat Miquel Barcelók, erakusketa gehiegitan parte hartzen ez duen artista batek, bere obra Donostian erakusteko interesa azaldu izana, Donostian inoiz erakusketarik egin ez badu ere, hiria asko gustatu zaiolako, itsasotik gertu dagoelako, itsasoko ehundurak hurbil dituelako, eta Kubo-kutxa Aretoa leku pribilegiatu batean kokatzen delako. |
FAMILIAK
FAMILIENTZAKO JARDUERAK: ASTEBURUETAKO TAILERRAK 4 urtetik 12 bitarteko umentzat, lagunduta, larunbatetan 11:00etan 5 € parte-hartzaile bakoitzat. Doan Gaztetxoen Elkartearen bazidentzat Beharrezkoa da aurrez erreserbae egitea 943 012 400 telefonoan edo Aretoan bertan. |
PUBLIKO OROKORRENTZAT
JARDUERAK PUBLIKO ZABALARENTZAT: | |
HITZALDI - ZIKLOA: Sarrera libre leku-kopuru bete arte "Miquel Barceló edo denboraren sentimentua" Ekainaren 22an 19:30ean Hizlaria: Enrique Juncosa "Miquel Barceló. 'un clasique' " Ekainaren 29an 19:30ean Hizlaria: María José Aranzasti - Erakusketaren komisarioa - "Argazkilaria eta artista" Ekainaren 1ean 19:30ean Hizlaria: Jean Marie del Moral - Argazkilaria - | |
BISITA GIDATUAK: Euskaraz: asteastero 19:30ean eta larunbatero 11:30ean Gazteleraz: asteazkenero 19:30ean eta larunbatero 12:30ean kuota:5€ |
ESKOLENTZAKO PROGRAMAK
ESKOLENTZAKO ETA TALDEENTZAKO JARDUERAK: | |
TAILERRAK Astelehenetik ostiralero euskaraz eta gaztelereraz Ezinbestekoa da erreserba egitea 943 012 400 telefonoan edo Aretoan bertan. Kuota:5€. / Gehien-gehienez 25 lagun talde bakoitzean. | |
BISTIA GIDATUAK Astelehenetik ostiralero euskaraz eta gaztelereraz Ezinbestekoa da erreserba egitea 943 012 400 telefonoan edo Aretoan bertan. Talde bakoitzako kuota:3€. / Gehien-gehienez 25 lagun talde bakoitzean. o |
EDIZIOA
ERAKUSKETA KATALOGOA MIQUEL BARCELÓ MUNDUKO FORMAK. AZKENEKO LANAK Egileak:
Dore Asthon Hizkuntzak: euskaraZ, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez Orrialde-kop.: 127 Argitaratze urtea: 2005 ISBN: 84-7173-464-8 Agortua
|