Storaro. Argiarekin idaztea

Bloques
Título
Datozen jarduerak
Campo Información
field_actividades
Título
Iraganeko jarduerak
Campo Información
field_actividades
Antetítulo
Zalantzak dituzu?
Título
Zure esanetara gaude
Subtitulo
Jar zaitez gurekin harremanetan edozein informazio zabaltzeko edo edozein zalantza argitzeko. Hona ere dei gaitzakezu: 943 55 20 20
Título
Lotutako proiektua
Campo Información
field_agrupaciones_padre
Título
Kubo aretoa Kursaal-ean
Subtitulo
Kursaal eraikin berezian kokatutako gune bat
Antetítulo
Guneak
Enlace 2
Cabecera
Título
Storaro. Argiarekin idaztea
Peso
0
Descripción larga

ERAKUSKETA

kubo-storaro-pasadas

STORARO
 

Argiarekin idaztea
 

ZIENTZIA KOMISARIOTZA:  Vittorio Storaro
 


 

DATA: 2005eko urtarrilaren 18tik apirilaren 25era

  Vittorio Storaro munduko zinemako fotografiako egilerik garrantzitsuenetarikoa da, eta bere lanik gabe ezinezkoak izango ziratekeen joan den mendeko bigarren erdialdean zehar egindako zineko produkzio onenetako batzuk. Baina sortzaile handi honen izena, normalean Bernardo Bertolucci, Francis Ford Coppola edo Carlos Saura bezalako lehen mailako errealizadoreei lotua, sinonimo bat da, hain zuzen irudiaren mundua oro har, eta bereziki zinearena eta argazkiarena bizitza ulertzeko modutzat ulertzen duen pertsonaren sinonimoa; eta mundu horixe baliatzen du, gainera, mende berriaren hasieran gizakiok kezkatzen gaituzten betiko gauzetako batzuetara hurbiltzeko.

  Aurpegi bat, paisaia bat, ekintza bat edo sentimendu bat irudikatzen duen argazkia, Storaroren begi eta eskuetan, artelan dotore eta ahaltsu bihurtzen da, kultur tradizio desberdinenetatik datozen eta kezka estetiko zeharo desberdinak dituzten ikusleak liluratzeko indarraz hornitua. Ildo honetatik honetatik Storaro: Argiarekin idaztea, bai erakusketa gisa bai argitalpen gisa, ia-ia 200 argazki ikusgarri, proiekzio eta pintura biltzen dituen multzo multimedia bat baino gehiago da; funtsean, argi, kolore eta elementuen orekari buruzko hausnarketa emankor bat da, eta oinarrizko hiru elementu hauek artelan bat produzitzeko konbinatzen diren moduari buruzkoa.

  Kutxarentzat oso pozgarria da Vittorio Storaroren obrari buruzko erakusketa handi hau Donostiaraino ekarri ahal izatea. Kalitate goreneko nazioarteko erakusketa bat da eta, gainera, oso ondo egingo du bat Donostiako eta Gipuzkoako ikusleekin, betidanik sentikortasun berezia erakutsi baitute irudi, argazki eta zinearen munduaren inguruko guztiarekiko. Erakusketa honen bidez, Kubo Aretoa behin betiko finkatuko da espazio garrantzitsu gisa, Gipuzkoan argazkiaren inguruko erakusketak antolatzen dituztenen artean. Baina, batik bat, nazioarteko sortze lana ematen ari den onena, gaurkoena eta modernoena gure lurraldeko zaleei hurbiltzeko kezkarik eta ahaleginik handiena erakusten ari den erakusketa-eremu nagusitzat ari da agertzen.

  Storarok, bere lanak barnean daraman indar estetiko itzela baliaturik, erakusketa honi eman dion ukitu didaktikoa ere azpimarratu beharrekoa da. Prestakuntza arlo hau, katalogoan zein erakusketan islatzen baita, oso ongi egokitzen zaio Kubo-kutxa Aretoak bere inaugurazioaren egunetik beretik izan duen funtsezko kezketako bati, berau baita gipuzkoar guztiei gure garaiko artearen korronte eta joera behinenetako edukietan prestakuntza eskuratzeko aukera erreal bat ematea. Eta aukera hori denontzat izatea, gure lurraldearen garapen, aurrerapen eta ongizatean laguntzeko beste modu pribilegiozko bat da.

PUBLIKO OROKORRENTZAT

JARDUERAK PUBLIKO ZABALARENTZAT:

    BISITA GIDATUAK:

      Euskaraz:  asteartero 19:30ean eta larunbatero 11:30ean
 

        Gazteleraz: azteazkenero 19:30ean eta larunbatero 12:30ean

     
 

        Kuota:5€

ESKOLENTZAKO PROGRAMAK

ESKOLENTZAKO ETA ADIN GUZTIETAKO TALDEENTZAT:
 

BISITA GIDATUAK

Astelehenetik ostiralero euskaraz eta gazteleraz
 

10:00etan, 11:00etan, 12:00etan edo 16:00etan
 

 Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea 943 012 400 telefonoan edo Aretoan bertan.

 Talde bakoitzeko kuota: 30€ / Gehien-gehienez 25 lagun talde bakoitzean.

ARGAZKIAK

STORARO- Argiarekin idaztea- Storaro erakusketanKUBO-VITTORIO STORAROKUBO-STORARO-INPRESIO BIKOITZA-ERAKUSKETAREN KARIAZ EGINA -IMPRESION DOBLE-MONTAJE REALIZADO PARA LA EXPOSICIONKUBO-STORARO MONTAJE EXPOSICION
 

EDIZIOA

portada storaro

ERAKUSKETA KATALOGOA
 

STORARO. Argiarekin idaztea 
 

Egileak:


Mikel Olaciregui
 

Ricardo Aldarondo 
 

Mikel Olaciregui
 

Vittorio Storaro
 

Hizkuntzak: euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingeleses 
 

Orrilade - kop.: 104
 

Argitaratze - urtea: 2005

ISBN: 978-84-7173-458-3

Salneurria: 35 € (BEZa barne)

Imagen Listado
Etiqueta
Erakusketa
Tipo agrupación
Erakusketa
Fecha
Inicio
Fin
Temática
Artea
Agrupaciones Padre
Pasada
1
Años
2005
Fecha
2005ko urtarrilaren 18a - 2005ko apirilaren 25a
Lugar
Fecha Formato II
2005ko urtarrilaren 18tik asteartea, 2005ko apirilaren 25ra astelehena