Abandoardiak [1925-1939] Mendearen mendeko artea
ERAKUSKETA
ABANGOARDIAK 1925-1939 Mendearen mendeko artea REINA SOFÍA ARTE ZENTROAREN MUSEO NAZIONALEKO BILDUMAK KOMISARIOATZA: Mª José Salazar
DATA:2004ko azaroaren 5etik 2005eko urtarrilaren 9ra "II Abangoardiak. 1925-1939" erakustaldia kubo-kutxa Aretoan jadanik ikusi ahal izan zen eta, bai publikoaren, bai kritika espezializatuaren aldetik, oso harrera ona izan zuen "I Mende Aldaketa. 1881-1925" izeneko erakusketaren jarraipena da. Aurreikusita dago bi erakusketa proiektuek jarraipena edukitzea bi proiektu gehiago erantsita, XX. mendean zehar egindako ibilbide bat osatu arte. Aipatutako proiektuok Arte Garaikideko Reina Sofia Museoaren (MNCARS) eta Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioaren (CECA) arteko lankidetza aberasgarriaren ondorioz sortu dira, izan ere, bi erakunde horiek ados jarri baitira arte modernoaren museo espainiar nagusiak dituen fondoen zati garrantzitsu bat herrialdeko hainbat tokitako aurrezki kutxen erakusketa aretoetan barrena bidaiatu ahal izateko. "II Abangoardiak. 1925-1939" erakusketa XX. mendeko artista nagusietako batzuek egindako margolanen eta eskulturen bilduma bat da, Madrilen burutu zen “Artista Iberiarren Elkarteko Lehenengo Erakusketa” izenekoarekin hasi zen atzartasun garaiko obrak, hain zuzen ere, biltzen dituena. Gertakari horrek abangoardia artearen zabalkuntza bultzatu zuen, Europako beste herrialde batzuetan gertatzen ari zen eran, eta Espainian, hogeiko eta hogeita hamarreko urteetako arte berritzailea zabaldu zen aldia 1939. urtean amaitu zen, Espainiako Gerra Zibila amaitu zen urte berean. Arte horren suspertzeari buruz izango da multzoaren hurrengo erakusketa, "Mende baterako Artea” izenekoa.
Nabarmendu nahi dugu, “Mende Aldaketa" izeneko aurreko erakusketarekin egin zuen bezala, oraingoan ere Kubo Aretoak MNCARSek aurkeztutako lanak Kutxa Bildumaren Fondoen bidez osatu dituela, eta era horretan, erakusketan islatzea lortu dugu Euskal Herrian ere izan zirela garai horrek irekitako bideetan ibili ziren hainbat artista garrantzitsuren lanak. Artista gogoangarri horiek Nicolás Lekuona, Jorge Oteiza, Narkis Balenciaga, Jesús Olasagasti, Gaspar Montes Iturrioz, edo Daniel Vázquez Díaz izan ziren, besteak beste. Irudia, natura hila, paisaia, eta abstraktuak eta geometrikoak diren konposizio berriak, eta horiekin batera gerra, dira margolan, fotomuntaketa eta eskultura horietako askoren gai nagusiak. Horietan, garaiko kezkak eta oinarrizko arte-sintaxiak antzeman daitezke -surrealismo, kubismo, errealismo magiko eta adierazkorra- Reina Sofia Museotik etorritako obretan jadanik aditzera eman ditugunak |
EGILEAK
ERAKUSKETAKO ARTISTAK: |
ÁNGELES ORTIZ, Manuel BALENCIAGA, Narciso BAROJA, Ricardo BIANABE ARTIA, Bernardino BLANCHARD, María BORES, Francisco BUÑUEL ,Luis COSSÍO , Pancho DALÍ, Salvador DOMÍNGUEZ, Óscar ECHEVERRIBAR, Genaro FERNÁNDEZ, Luis FERRER, Horacio GARCÍA CONDOY, Honorio GARGALLO, Pablo GONZÁLEZ BERNAL, Juan José Luis GONZÁLEZ, Julio GRIS, Juan ISMAEL, Juan LACASA, Luis LAGAR, Celso LAGARDE, Eduardo LANDI, Carlos LASSO, Francisco LEKUONA, Nicolás de MAEZTU, Gustavo de MALLO, Maruja MARINEL.LO, Ramón MARTINEZ ORTIZ, Nicolás MIRÓ, Joan MONTES ITURRIOZ, Gaspar MORENO VILLA, José OLASAGASTI, Jesús OLIVARES, Alfonso de OTEIZA, Jorge PALENCIA, Benjamín PELEGRIN, Santiago PICASSO, Pablo PONCE DE LEÓN, Alfonso PRIETO, Gregorio RODRÍGUEZ LUNA, Antonio RUIZ, Cristóbal SÁNCHEZ, Alberto SERT, José Luis TELLAECHE, Julián de TORRES GARCÍA, Joaquín URRUTIA, Genaro VÁZQUEZ DÍAZ, Daniel ZUMALABE, Jose Miguel
|
PUBLIKO OROKORRENTZAT
JARDUERAK PUBLIKO OROKORRENTZAT: | |
BISITA GIDATUAK: Kuota:5€ Euskaraz: asteartero 19:30ean eta larunbatero 11:30ean Gazteleraz: asteazkenero 19:30ean eta larunbatero 12:30ean | |
HITZALDIA: Abenduaren 9an 20:00etan
"Surrealismoaren eragina abangoardia espainiarrean" hitzaldia Hizlaria: Lucía García de Carpi
Gaur-egungo Artearen Irakaslea Madrilgo Unibertsitate Konplutensean eta MNCARS-en bhildumetan oinarrituriko "Abangoardiak" erakusketaren katalogoan joasoa dagoen "Abentura surrealista" testuaren egilea.
Sarrera libre leku-kopuru bete arteo |
ESKOLENTZAKO PROGRAMAK
ESKOLENTZAKO ETA ADIN GUZTIETAKO TALDEENTZAKO JARDUERAK: | |
BISITA GIDATUAK Astelehenetik ostiralero Euskaraz eta gazteleraz Ezinbesteko ada izena ematea 943 012 400 telefonoan edo Aretoan bertan Talde bakoitzeko kuota: 30€. / Gehien-gehienez 25 lagun talde bakoitzean. |
EDICIÓN
ERAKUSKETA KATALOGOA II. ABANGOARDIAK 1925-1939 Egilea:
Hizkuntzak: euskaraz eta gazteleraz Orrialde-kop.: 278 Argitaratze-urtea: 2003 ISBN: 84-7580-672-4 |