Bidaideak
ERAKUSKETA
BIDAIDEAK
Balerdi / Goenaga / Mendiburu / Zumeta
KOMISARIOTZA: Mª José Aranzasti
DATA: 2003ko urriaren 21etik 2004ko urtarrilaren 11ra
“Bidaideak" erakusketak lau artista adiskideren lana biltzen du berriro: Balerdi, Goenaga, Mendiburu eta Zumetarena. Izan ere, alde batetik neurri handiko pintura-lanak ditugu, Goenagak eta Zumetak Artearen Kutxaguneko Kubo Aretorako berariaz egindakoak, eta bestetik, aipatu artisten obra gogoangarri eta garai desberdinetakoak, Balerdi eta Mendibururen lan aukeratu zenbaitekin batera.
Erakusketa honetan, Balerdiren naturalismoa eta lirismoa ezin hobeto egokitzen zaizkie Goenagaren espresionismo eta nahas-mahasari, Zumetaren kolore eta keinu indarrari, eta Mendibururen sustrai eta enborrei. Azken batean, pintura eta keinu irrika dugu, berezkotasuna, natura eta kolorea.
Oinordekoen Bilduma (bereziki Beatriz Koch), Diputazioan kokatutako Obrak, Partikularren Bildumak eta Kutxaren Bilduma.
Egilearen Bilduma (aurreko eta gaur eguneko obren bilduma), San Telmo Museoa eta Kutxaren Bilduma.
Remigio MENDIBURU: Oinordekoen Bilduma eta Kutxaren Bilduma.
Egilearen Bilduma (aurreko eta gaur egungo obren bilduma), Artium Museoa, Bilboko Arte Ederretako Museoa, Oiartzungo Museoa eta Partikularren Bildumak.
|
ARTISTAK
Rafael Ruiz Balerdi Donostia, 1934 - Altea, 1992 Rafael Ruiz Balerdi espainiar artearen panoramako artistarik garrantzitsuenetako bat izan da hirurogeiko hamarkadatik aurrera. Bere arte-ibilbidean koherentzia eta batasuna nagusitzen dira garbiki, eta bilbe, espresionismo, figurazio, nahas-mahas, erretratu eta paisaietan oso arte-lengoaia pertsonalaz murgiltzen da. Trazuaren bizkortasunak eta kolore pintzelkaden magiak zeinu liluragarri eta obsesiorainoko edertasunez hornitutakoek osaturiko mundu grafiko bat erakusten digute, artista honen melodia eta musikazko poesia ere agerian utziz. Juan Luis Goenaga Donostia, 1950
Leizea, kobazuloa, arbasoak, lurra, baina batik bat labarretako guztia, paleolitikoa, arkeologia, geologia, eta antropologia bera ere, hauek guztiak Goenagaren munduaren osagaiak dira. Uda bero honetan zehar eginiko mihise handiak harrigarri gertatzen dira, argiaren purutasun eta bizitasunagatik eta hainbat urdin mota, gorri, magenta eta zuriren erabilpenagatik. Remigio Mendiburu Hondarribia, 1931 - Bartzelona, 1990
Mendiburuk zurari botere sinbolikoa ematen dio, eta iragan mitologiko eta idiliko bat ekartzen digu gogora, harekiko kultur identifikazio bat ezartzen baitu. Remigio Mendiburu eskultorearen obra euskal estetikaren barnean kokatzen da, naturari lotzen zaion lirismoaren ildotik. Eta seguru esan dezakegu euskal artisten artean oso gutxi direla material hau, zura alegia, hainbesteko indar eta intentsitatez landu dutenak.
Usurbil, 1939 Jose Luis Zumeta margolariaren lana gozamenezkoa da, eta bertan fantasia da nagusi, kolore aberats eta lehergarriz. Izaera hau artistak landutako esparru guztietan ageri da: zeramikazko horma-irudietan, eskulturetan, marrazkietan, erretratuetan, eta bere ibilbide osoan zehar gainera. Areto hauetarako egindako horma-irudiak eszenografia handiak dira, Zumetaren mundu nabar, konplexu eta bridarik gabea islatzen dute, eta zatiz osatuta egon arren, zati hauek ezin dira isolatu, guztiek elkarrekin halako osotasun bat eratzen dutelako. Pinturak fantasiazko pertsonaia eta elementuz betetzen dira, grafismoz, linea sendoz, uhin beltz zabalez, koadro baten barruko koadroaz, geometriaz, ...
|
PUBLIKO OROKORRENTZAT
HITZALDI-ZIKLOA: | |
2003ko azaroaren 26an 19:30ean "El informalismo vasco" Hizlaria: Javier Viar - Bilboko Arte Ederren Museoaren Zuzendaria- | |
2003ko abenduaren 10ean 19:30ean "Irakurketa poetikoa" Hizlaria: Bernardo Atxaga - Idazlea - | |
2003ko abenduaren 17an 19:30ean "Remigio Mendibururen eskultura" Hizlaria: Pedro Manterola - Artearen Historian Doktore - | |
2004ko urtarrillaren 21ean 19:30ean "Gizakia eta pintura" Hizlaria: Juan Luis Arsuaga | |
Sarrera libre toki-kopuru bete arte. | |
BISITA GIDATUAK: | |
Euskeraz: asteartero 19:30ean eta larunbatero 11:00etan. Gazteleraz: asteazkenero 19:30ean eta larunbatero s 12:30ean. kuota :5€
|
ESKOLENTZAKO PROGRAMAK
ESKOLENTZAKO ETA ADIN GUZTIETAKO TALDEENTZAT | |||||||||||||||||||
PINTURA TAILERRAK Juan Luis GOENAGA eta Jose Luis ZUMETA ARTISTEKIN
Baldintzak eta ordutegiak 943 012 400 telefonoan edo Aretoan bertan. | |||||||||||||||||||
BISITA GIDATUAK: | |||||||||||||||||||
Astelehenetik ostiralero 10:0etan, 11:00etan, 12:00etan eta 16:00ean. Baldintzak eta ordutegiak 943 012 400 telefonoan edo Aretoan bertan. |
ARGAZKIAK
EDIZIOA
ERAKUSKETA KATALOGOA BIDAIDEAK Egileak:
Hizkuntzak: euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez. Orrialde -kop.: 128 Argitaratze-urtea: 2003 ISBN: 84-7173-437-0 45€ (BEZa barne) |