Saura. Jendetzat
ERAKUSKETA
SAURA Jendetzat KOMISARIOTZA: Dolores Durán Úcar / Olivier Weber-Caflisch DATA: 2003ko uztailaren 17tik urriaren 5era Guztira 111 artelanez (80 mihise gaineko olio-margo eta paper gaineko obra, eta 30 obra grafiko) osatzen da Kubo Aretoko erakusketa hau. "Jendetzak" erakusketako komisarioak Olivier Weber Casflish eta Dolores Durán Úcar dira. Lehendabizikoz aipatutako seriea protagonista duen obra-multzoa aurkezten dute. Tamaina handiko 11 artelan egin zituen Saurak bere bizitzan, eta horietako sei ikus daitezke Kubo Aretoan. Izan ere, artelan horiek egun bilduma partikularretan edo nazioarteko museoetako bildumatan banatuta daude. Gaikako hautaketaren barruan "zinearekin" lotutako bi artelan garrantzitsu daude. "Jendetzak" sailarekin batera Metaketak, Katedralak, Cocktail party, Muntaiak, Aldaketak, Errepikapenak, Buruhausgarriak eta San Antonioren tentaldia sailak ere erakutsiko dira. Sarrerako aretoan obra grafikoko artelan adierazgarrienen hautaketa bat (30 obra) dago erakusgai, artelan bakoitzari dagozkion deskribapen teknikoekin eta sarrera-testuekin. |
ARTISTA
Antonio Saura Huesca, 1930 - Cuenca 1998
Antonio Sauraren obrak munduko museo garrantzitsuenetako bildumatan daude: Arte Modernoko Museoa (New York), Arte Modernoko Museoa (Los Angeles), Georges Pompidou Zentroa (Paris), Reina Sofia Arte Zentroa (Madril), Arte Ederretako Zirkulua (Madril), Museo Britainiarra (Londres), Tate Galery (Londres), Gugghengeim Museoa (New York) eta abar |
BISITA GIDATUAK
|
EDIZIOA
ERAKUSKETA KATALOGOA SAURA Jendetzat Egileak:
Antonio Saura Hizkuntzak: euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez. Orrialde-kop.: 168 Argitaratze-urte de : 2003 ISBN: 84-7173-732-X 45€ (BEZa barne) |