Català-Roca. Maisulanak

Bloques
Título
Datozen jarduerak
Campo Información
field_actividades
Título
Iraganeko jarduerak
Campo Información
field_actividades
Antetítulo
Zalantzak dituzu?
Título
Zure esanetara gaude
Subtitulo
Jar zaitez gurekin harremanetan edozein informazio zabaltzeko edo edozein zalantza argitzeko. Hona ere dei gaitzakezu: 943 55 20 20
Título
Lotutako proiektua
Campo Información
field_agrupaciones_padre
Título
Kubo aretoa Kursaal-ean
Subtitulo
Kursaal eraikin berezian kokatutako gune bat
Antetítulo
Guneak
Enlace 2
Cabecera
Título
Català-Roca. Maisulanak
Peso
0
Descripción larga

ERAKUSKETA

4

CATALÀ-ROCA. Maisulanak
 

2014ko otsailaren 14tik ekainaren 1era 
 


Komisarioa: Chema Conesa
 



 

Francesc  Català-Roca-ren (Valls, 1922-Bartzelona, 1998) lana argazkigintza dokumentalaren kantoi-harria da. Hark bezala ez zuen beste inork lehenengo intuitu eta gero eraiki diskurtso bat hain betea benetakotasunez, fedez eta  ingurua ezagutzera eta geure burua ezagutzera bideraturiko irudien hizkuntzarekiko kontzientziaz. Argazki-erreportajeak sintaxi berria lortu zuen haren lanarekin, egitura irmo eta erabakia, edozein saiakuntza esperimentaletatik eta edozein arte-anbiziotatik zalantzarik gabe urrundua. Argazkilariak –Catalàren kredoan– eguneroko errealitatearen irudien bereizle edo lapur gisa jarduten zuen. Haren eginkizuna uneak erreskatatzea zen, immobilizatzea, argazkiak berak garrantzitsu bihurtuko dituen uneak. Esku hartu gabe. Unea eta ikuspegia aukeratzeaz gain beste eraikuntzarik erantsi gabe.


Catalàk bere argazki-ondare iraunkorrena zertu zuen horrekin. Errealitate ukiezin baten ikusle hutsa dela dakienaren neurritasunetik, bere kirurgia optiko berezia aplikatu zuen egunerokoa garrantzitsu bihurtzeko eta horrela bere argazkiak oroimenaren ikono bihurtzeko. Jakin zuen intuizio bid bere diskurtso plastikoa eraikitzen, joera errealistan txertatua, zuzeneko argazkigintzan, ingurunearen behaketan eta disekzioan, kameraren bisoreak ezartzen dituen erregela geometrikoekin.


Bere intuizioak gero ezagutuko zuen Cartier Bressón-en postulatu teorikoei aurrea hartzera eraman zuen, eta haren aurretik ibili zen kameraren kliskatzeak suposatzen duen une erabakigarriaren eraikitzeari buruzko kontzeptuetan, aurrerantzean munduko argazki-erreportajearen ADNa izango direlarik. Garrantzitsua argazkilariaren begiradan dago, Català-ren egikeran, argazkia egiteko bulkada sinple eta zuzeneko bihurtzean, batu ordez kentzean, aurrez aurre begiratzean, gerritik laukian sartzean, bihotzetik kliskatzean, gizatiarra den guztiarekiko jakin-mina eta enpatia izatean.


Argazkilari setati eta bere lanari zeharo emana izan zen honen irudiek ukituriko guztia duindu zuten. Landako edo hiriko jende apalari begiratzen dionean ez dago laineza- edo epaitze-izpirik. Badaki distantzia zehatza errespetatzen lekukoaren kokalekutik kontatzeko, absente dagoen argazkilaria bezala, eta egitate hutsal bat argazki bihurtzeko sintesian asmatu egiten du.


Hiru hamarkadan zehar herrialde hau deskribatzeko zereginera nekatu gabe dedikatzeak 200.000 negatibo akasgabeko ondarea utzi digu, alferrikakoa baztertzeko bere ahaleginean akastunak ziren kliskatze guztiak suntsitu baitzituen.


 Haren irudiak gure oroimenean bizi dira, iraganaldiko ikono gisa. Haiek begiestean, geure oroitzapenak garbiki berpizten dira. Argazkilaritza dokumentalaren funts menderaezina da. Egia eta edertasuna bi dimentsiotan batzeko bikaintasuna. Francesc Català-Roca-ren ondarea.


Chema Conesa
Erakusketaren komisarioa

EGILEA

catalablanco

Francesc Català-Roca 1922ko martxoaren 19an jaio zen; Pere Català i Pic ospetsua zen haren aita. Argazkilaritza industriala eta publizitarioa ogibide zituen aitarekin hasi zen lanean 13 urterekin.  Català i Picek ez zien bizkar eman lengoaia grafiko berriei, eta gerra aurreko abangoardien diskurtsoetan interesatu zen, beroietan parte hartuz. Man Rayren obra ezagutu eta jarraitu zuen, eta errepublikarren aldeko propaganda-afixak egin zituen. Aprendiz ari zela, Francescek modernitatearen joerak eta aitaren jakin-mina jaso zituen.


Gerrak iraun artean, Francesc Kataluniako Generalitateko Comissariaten artxibategiaren arduradun eta inprentako laguntzaile gisa jardun zen. Publizitatearekin, grafismoarekin eta fotomekanikarekin harremanetan egon zenez, Català-Rocak argazkilaritzaren gaineko ikuspegi moderno bat garatu zuen. Gainera, propaganda komisariotzan lan egin zuenez, Durruti anarkista, Errol Flynn edota André Malraux ezagutu ahal izan zituen.


Gerra amaitu ostean, inprentan ikasitakoei esker –esaterako, offset makina erabiltzen–, familia osoa mantentzeko bidea eman zion lana aurkitu zuen. Era berean, hilotzen argazkilari gisa hasi zen lanean, senideek zenduen azken oroigarri bat gordetzeko ohitura baitzuten.


Bere argazki-laborategia ireki zuen 1948an, eta bere kasa jarduteak aitaren argazkigintza publizitariotik aldentzeko eta estilo propioa garatzeko aukera ekarri zion.


Francescek aitarengandik ezagutu zituen orduko korronte abangoardista ia guztientzat, argazkigintzaren funtsa manipulazio konplexu eta, oro har, oso landuko azken produktua gauzatzea zen. Horretarako zehaztasun handiz lan egin behar zenez, xehetasun tekniko guztiak izugarri zaintzen ikasi zuen, baina, aldi berean, bere argazki-filosofiak kontrako norabidea hartzera eraman zuen; irudiak ez manipulatzea hautatu zuen, ingurunea trikimailurik gabe iruditan ematea, kimika fotografikoaren beraren trikimailuei aski iritzita.

Bere hitzetan, argazki ona ondo kontatutako historia islatzen duen hura da. Sarri esaten zuen: «Gertuago nago literaturatik arte plastikoetatik baino». Ez zuen ezerk sumintzen pinturaren edo eskuz landutako beste arte batzuen, eskultura, kasu, aurrean kikildutako argazkilaritzak beste. Komunikabide anitza zeritzon argazkiari; irudi bakar batek kontaezineko erabilerak izan zitzakeen, dokumentala, adibidez; horretan zetzan aberastasuna. Catalàren iritzian, argazki bat ateratzea bakoitza nolakoa den ezagutarazteko eta besteak ezagutzeko bidea da. Kopien balioa edo erabilera komunikatzeko ahalmena da; jakitera emateko ahalmena. Horrenbestez, Català ez dago irudiak moztearen edo haiek kontu handiz markoztatu eta aurkeztu, eta objektu dekoratibo huts bihurtzearen alde; Català kopia ordezkagarriaren alde zegoen, eta aski babes zeritzon atzealdean zurezko listoiz eginiko armazoiari, zurruntasun nahikoa lortzeko.


Arte Plastikoen Sari Nazionala lortu zuen lehen argazkilaria izan zen, hirurogei urte zituela jaso zuena. Argazkilaritza oraindik ere ez zen arte plastikoetako bat ofizialki. Gerora sortu zen Argazkilaritzaren Sari Nazionala.


Berak jasotako saritzat hartu ordez, Espainian argazkilaritzari eginiko errekonozimendu gisa jaso zuen. Sari horri buruz honakoa esan zuen Catalàk: «Niretzat oso garrantzitsua izan zen, baina, batez ere, argazkilaritzari eman zioten saria; berehala etorri zitzaizkidan burura benetako irabazleak, nire aita, Man Ray, Bresson eta enparauak. Horiek dira nire zutabeak, horiei esker nago gaur hemen. Niri saria jasotzea egokitu zitzaidan. Izan ere, niretzat, bezeroak dira egiazko sariak, saritzen nautela iruditzen zait lanerako deitzen didatenean, eta, gainera, diru-sariak izaten dira. Ohorea da Chillida batek deitzea, argazkiak atera diezazkiodan. Hori da nire saria, horretaz bizi naiz».

PUBLIKO OROKORRA

bisita gidatua

BISITA GIDATUAK

Doako ikustaldi gidatua hil bakoitzeko lehen larunbatean, 19:00etan.


CATALÀ-ROCA. Maisulanak erakusketan egongo diren bisita gidatuak:

Martxoak 1
Apirilak 5
Maiatzak 3


Ezinbestekoa da aurrez erreserba egita 943 012 400 telefonoan edo aretoan bertan

audioguia 2

AUDIOGIDA ZERBITZUA
 

CATALÀ-ROCA. Maisulanak erakusketarekin batera audiogida zerbitzua lau hizkuntzetan (Euskera, gaztelera, inglesa eta frantsesa) aurkitu daiteke.


3€ audiogida bakoitzeko, 1€ Kutxabankeko bezeroentzat.


Indukzio magnetikoko begizta-zerbitzua ere badago audifona “T” (telebobina) posizioan erabiltzen dutenentzat


 

FAMILIENTZAKO JARDUERAK

5

FAMILIENTZAKO TAILERRAK

  • Familientzako tailerrak 5 eta11 urte bitarteko partaideentzat, lagunduta
  • Larunbatetan, 12:00etatik 13:30 arte
  • 3€ partaideko, 1€ Gaztedi Klubeko bazkideentzat
  • Argibide eta erreserbetarako telefonoa: 943 012 400

LEHENA ETA ORAINA

Eskerrik asko, Català-Roca! Eskerrik asko duela urte askoko historiak erakusteagatik eta, besteak beste, pertsonak nola janzten ziren, nola bidaiatzen zuten eta kaleak nolakoak ziren ezagutzen laguntzeagatik. Orain, badakigu neskek ez zituztela galtzak erabiltzen, errepidean auto gutxi ibiltzen zirela, urketariak existitzen zirela, baita kontu gehiago ere.


Utziko diguzu argazkiak aldatu eta gaur egunera egokitzen?

Jardueraren deskribapena:

Bisitaldian zehar, Català-Rocaren argazkiak ikusiko ditugu, eta irudietako egoeren eta oraingoen arteko desberdintasunei erreparatuko diegu; alegia, aldatu denari: garraioa, lanbideak, jantziak eta abar. Guztien artean aipatuko ditugu desberdintasun horiek guztiak, gaur ateraz gero, ikusiko genukeena adieraziz.

Tailerrean, erakusketako argazkien erreprodukzioak erabiliko ditugu, gainean tipula-papera ipinita. Tipula-paperean, parte-hartzaile bakoitzak irudiko eszena gaur egunera ekarrita marraztu beharko du. Material hori hautatu dugu, jatorrizko argazkia ikusteko eta aldaketak behar diren lekuan egiteko aukera ematen duelako; hala, argazkietako pertsonaiak gaurko egunera «denboraldatuko» ditugu.


  

OBRAK

CATALÀ-ROCA. Maisulank
164
Sari Potoloaren zain. Puerta del Sol, Madril, 1952Publizitatea kalean. Caravaca, Murtzia, 1968
Andereñoak Gran Vían. Madril, ca. 1959
523

El Transwaal jostundegia Hospital kalean, 67.

Bartzelona, ca. 1950

Neskatila ijitoa. Montjuic. Bartzelona, 1950Marinelak Txinatar auzoan bisitan. Bartzelona, 1953
© Arxiu Fotogràfic de l’Arxiu Històric del COAC
Imagen Listado
Etiqueta
Erakusketa
Tipo agrupación
Erakusketa
Fecha
Inicio
Fin
Temática
Artea
Agrupaciones Padre
Pasada
1
Años
2014
Fecha
2014ko otsailaren 14a - 2014ko ekainaren 01a
Lugar
Fecha Formato II
2014ko otsailaren 14tik ostirala, 2014ko ekainaren 01ra igandea