Carmen Calvo. Ametsa akabatzea
ERAKUSKETA
CARMEN CALVO Ametsa akabatzea (1969 - 2019) 2019ko otsailaren 8tik maiatzaren 5era
| |
Erakusketa honek Carmen Calvoren etapa artistikoak erakusten ditu.Artistak berak eta Alfonso de la Torre komisarioak aukeratutako obrek sortzaile kontzeptual honen unibertso berezian barneratzen gaituzte, egiteko modu berezi eta konplexu bat izanagatik publiko zabalak ulertzen duena, modu natural batean konektatzen baitu artistaren mezu konprometitu eta sarritan emotiboarekin. Erakusketa ez dago kronologikoki antolatuta, afinitate joko baten bidez baizik, multzoa erraz ikusteko aukera ematen duten areto handietan, eta bisitari bakoitzaren esku dago zer ordenatan ikusi.Piezak kokatzeko modu horrek elkarren ondoan jartzen ditu hainbat garaitako obrak edo teknika desberdinez eginikoak, eta agerian uzten du horrek Carmen Calvoren lanaren erabateko koherentzia.Gehikuntza, collage, batuketa, interbentzioa, objektua... artistaren lana definitzen duten hitzak dira, eta presente daude erakusketaren obra bakoitzean. |
CARMEN CALVO
Carmen Calvo (Valentzia, 1950)
Publizitate ikasketak egin zituen Valentziako Goi mailako Arte eta Diseinu Eskolan, eta Arte Ederrak ikasi zituen Valentziako San Carlos Errege Akademian. Beka eta sari ugariren irabazle —Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen Arte Plastikoen Sari Nazionala (2013), besteak beste—, ohikoa da haren izena nazioarteko deialdi artistikoetan, eta atzerrian ospe handiena duen espainiar artistetako bat da. Laurogeietako hamarralditik —The Solomon R. Guggenheim Museumek 1980an antolatutako New Images from Spain erakusketan parte hartu zuen—, Calvoren obra Espainiako arteari eskainitako erakusketa garrantzitsuenetan egon da, nabarmentzekoa izanik Joan Brossarekin batera Veneziako XLVII Bienalean izan zuen partaidetza. Pinturan egin duen lanaz gainera —nazioarteko eszena artistikoan «hibrido» eta oso berezitzat jo dezakegun eremu batean—, aipatzekoak dira eraikin publikoetan egiten dituen interbentzioak, iraunkorrak kasu batzuetan. 2002an, Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionalak Carmen Calvori eskainitako erakusketa bat antolatu zuen Velazquez Jauregian.Azken erakusketen artean (2013-2018) aipatzekoak dira:Fundación Antonio Pérez (Cuenca); Centro de Arte Tomás y Valiente-CEART (Fuenlabrada, Madril); Galería Fernández-Braso (Madril); Galería Alejandro Sales (Bartzelona); Galería Rafael Ortiz (Sevilla); CFC Bilbo; Galería Art Lounge (Lisboa); Galerie Thessa Herold (Paris); Guy Bärtschi Gallery (Geneva); Mario Mauroner (Viena); Tiempos Modernos (Madril); Museo Cerralbo-Photespaña (Madril) edo Altxerri Galeria (Donostia).2016-2017an, artistaren obraren atzera begirako zabal bat egon zen ikusgai Madrilgo Alcala 31 Aretoan.Valentziako San Carlos Arte Ederretako Errege Akademiako akademiko izendatua, Carmen Calvoren lana museo eta bilduma ospetsuenetan ikus daiteke. |
OBRAK
Y no ha quedado para nadie (Eta ez du inorentzat geratu),2006 | Recopilación (Bilduma), 1975 |
PUBLIKO OROKORRA
Ezinbestekoa da erreserba egitea 943 251939 telefonoan, Aretoan bertan edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. |
HEZKUNTZA JARDUERAK
Deskargatu hemen gure tailerreko artista txiki Kattalin eta Kermanen ebakigarriak | |
FAMILIENTZAKO TAILERRAK Gauzak ez dira diruditena 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat lagunduta Larunbatero 12:00etatik 13:30era arte Prezioa: 3€ Carmen Calvok gustuko ditu argazki zaharrak, baita haiek eraldatzea ere, mota askotako objektuak eta materialak erantsiz.Carmen Calvoren estiloko lan bat sortu ahal izateko, lehenik eta behin, erretratu bati begiratzen eta bertan dagoen pertsonaren historia imajinatzen ikasi beharko dugu.Nola zuen izena?Zer lanbide zuen?Non bizi zen?Zoriontsua zen?Bakarrik hori egin badugu erantsi ahalko dizkiegu argazkiei galdera horiei emandako erantzunak aditzera emango dituzten elementuak, eta halaxe bakarrik lortuko dugu hari esanahi berri bat ematea. Informazioa eta ereserbak 943 251939 telefonoan edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. | |
IKASTETXE ETA TALDEENTZAKO JARDUERAK Ikustaldi gidatuak Iraupena : 60 min Ekintzaren prezioa: 60€ Bisita-tailerra Iraupena: 90 min Ekintzaren prezioa: 80€ Jarduera guztietan gehienez 25 parte-hartzaile Informazioa eta ereserbak 943 251939 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. |