Irudi sekuentziatuak. Argentinar emakume argazkilariak 1930-1990
ERAKUSKETA:
IRUDI SEKUENTZIATUAK
ARGENTINAR EMAKUME ARGAZKILARIAK 1930-1990
2021.06.18 - 2021.10.12
Komisarioak: Tamara García eta María Laura Rosa
Annemarie Heinrich. La manzana de Eva, 1953
Irudi sekuentziatuak. Argentinar emakume argazkilariak 1930-1990 erakusketak herrialde horretako argazkilaritzan zeharreko ibilbide bat proposatzen du, profesional entzutetsuen eskutik. Haietako zenbait aitzindariak izan ziren; beste batzuek, berriz, jardun guztiz independentea egin zuten. Guztiek osatzen dituzte Argentinako eta nazioarteko argazkilaritzaren historian narratiba bat antolatzeko funtsezkoak diren sekuentzia bisualak.
Lehenengo belaunaldiak 1930eko hamarralditik 1960ko hamarraldira moldatutako eredu femenino tradizionalaren aurreko interpelazioa irudikatzen du: etxeko emakume burgesa, zeinarentzat ezkontza eta familia baitiren bere bizitza proiektatzeko irtenbide nagusia. Argazkilari haiek, beren autonomiarekin eta askatasunarekin, eredu hari aurre egin, eta hainbat hiri eta herrialdetan barrena ibili ziren, egokitzen zitzaizkien konplexutasun sozial eta historikoak jasotzen beren kamerekin. Belaunaldi hari Emakume berria edo Neue Frau esan izan zaio: Lehen Mundu Gerraren ondoren lanaren eta artearen esparruan emakumeen presentzia handia —burgesia ilustratua nagusiki— adierazten duen fenomeno soziologikoa. Argentinan hainbat Neue Frau daude lotura estua dutenak germaniar munduarekin: Grete Stern, Annemarie Heinrich, Lisl Steiner eta Ilse Fusková.
Bigarren belaunaldiak, Alicia D’Amico, Alicia Sanguinetti, Julie Weisz eta Adriana Lestidok osatuak, Argentinaren une historiko nahasietan lan egin zuen, zehazki 1976. eta 1983. urteen bitartean herrialdeari eragin zion eta ezin ezabatuzko moduan markatu zuen diktadura militarraren garaian. Emakume argazkilari haietako batzuek Grete Stern, Annemarie Heinrich, Lisl Steiner eta Ilse Fuskováren ondare dokumentalistarekin jarraitu zuten. Era berean, 70eko hamarraldian sortu ziren lehenengo talde feministak, emakume mugimenduen bigarren boladaren ordezkari, zeinak baliatzen baitzuten Emakume berria kontzeptua etxekotasunaren aginduak zein komunikabideetako eraikuntza femeninoak interpelatzen zituzten haiek izendatzeko, eta orobat bizitzaren maila guztietan genero berdintasunaren alde egiten zuten. Era horretara, zalantzan jartzen dute ezkerrak adierazitako gizon berriaren kontzeptua. Emakume argazkilariek diktaduraren kontrako erresistentzia politikoan eta borrokan parte hartu zuten, demokrazian giza eskubideen aldeko mugimenduetan parte hartu zuten bezalaxe.
GUNE TEMATIKOAK:
Lisl Steiner. Chico en Buenos Aires, 1957
5 gune tematikotan dago antolatua erakusketa, eta bi belaunalditako argentinar emakume argazkilarien argazkiak biltzen ditu.
Ni posiblea
Emakumeek erretratuaren eta autorretratuaren bitartez irudikatzen dute beren burua, eta beren identitateari buruz gogoeta egiteko tresna gisa baliatzen dute argazkilaritza. Autorretratuek eta erretratuek bide ematen diete subjektibotasun posibleei, ni guztiei, beren(n) konplexutasunekin.
Flâneuses
Hitz frantsesak era honetara definitzen ditu emakume argazkilariak: kaleetan barna noraezean eta kamera alboan dutela irudi bila dabiltzan emakumeak. Lehenengo belaunaldiko kideek, burgesak izanik, ez zuten arazorik izan ikerketa-bidaiak egiteko. 60ko hamarraldian, argazkilariak gertaera politikoetan inplikatu ziren, eta haien irudiak aldaketa sozialen eta giza eskubideen eta feminismoen aldeko borroken lekuko dira. Testuingurua gogorra izanik ere kalean agertzeak erakusten du zer konpromiso etiko eta estetikoa hartu zuen haietako bakoitzak bere gain.
Beste biluzi batzuk
30eko hamarraldiaz geroztik, ikerketa teknikoak eta kontzeptuzkoak nabarmentzen ziren biluziaren generoan, zeina galarazia izan zen ordu arte emakumeentzat. Gorputzari buruzko interpretazio berrien ekarpena egin zuten haiek, eta emakumearen gorputzaren irudikapenari dagokionez sistema heteronormatiboa zalantzan jartzeko erabili zuten genero hura. Zenbait argazkilari desira lesbikoan murgildu ziren. Beste batzuk edertasunaren eta gaztetasunaren ideiak hautsi zituzten, eta gizonezkoen gorputza irudikatzeko forma ez oso konbentzionalak proposatu zituzten.
Ziratekeen sekuentziak…
Bizitzaren hauskortasunak adierazten du, halaber, gure bizitza eta gure nahiak baldintzatzen dituzten proiektu politiko, sozial eta ekonomikoek Latinoamerikan izandako porrota. Hainbat argazkilarik, izatearen eremu konplexu horiek, beren ertz zaurgarrienak, ikertzeko zuten interesak bultzatuta, bizitzaren bi une funtsezkotan jarri zuten arreta: haurtzaroan eta nerabezaroan, hain zuzen ere.
Dokumentatzeko lanbidea
Argazkilari askok bateratu egin zituzten lan intimistagoak egiteko eskaerak eta kanpoan egindako erreportajeak; azken horiek gertaera politiko eta sozialetan sartzeko aukera eman zieten. Argentinako azken diktadura militarrak eta hark giza eskubideen kontra egindako urraketak modu ezabaezinean markatu zuten herrialdea. Urte horietan, erresistentzia guneak bilatu zituen kulturak, eta Teatro Abierto da horietako bat, Julie Weszek dokumentatua.
HEZKUNTZA JARDUERAK:
Doako bisita gidatuak:
Igandero
17:30ean euskeraz / 18:30ean gaztelaniaz
Plaza mugatuak
Derrigorrezkoa da izena ematea. T 943 25 19 37, Aretoan bertan edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
PROGRAMA PUBLIKOA:
On-line mintegia
Irailak 7 | 18:00
Hitzaldia
Bizitza lentean zehar.
María Laura Rosa, erakusketaren komisarioa.
Izena eman hemen ekitaldian parte hartzeko ZOOM plataformaren bidez.
Irailak 9 | 18:00
Solasaldia Narcisa Hirschekin eta Daniela Muttisekin.
Izena eman hemen ekitaldian parte hartzeko ZOOM plataformaren bidez.
Irailak 14 | 18:00
Solasaldia Alicia Sanguinettirekin.
Izena eman hemen ekitaldian parte hartzeko ZOOM plataformaren bidez.
Irailak 28 | 18:00
Solasaldia Adriana Lestidorekin.
-BERTAN BEHERA-
Urriak 1 | 18:00
Hitzaldia
Bide paraleloak. Feminismoa, askapen sexuala eta argazkilaritza Latinoamerikan eta Espainian.
Juan Vicente Aliaga.
Izena eman hemen ekitaldian parte hartzeko ZOOM plataformaren bidez.
Jarduera guztiak zuzenean jarraitu ahal izango da YouTube kanalaren bidez.
Zinema-zikloa, Tabakalerarekin lankidetzan.Elkarrizketak Irudi sekuentziatuak erakusketarekin
Ekainak 18, 19:00etan
Ama-Zona. Narcisa Hirch. Argentina (1983), 11’
Bloody Daughter. Stéphanie Argerich, Frantzia (2012), 95’
Urriak 8, 19:00etan
Juguetes. María Luisa Bemberg. Argentina (1978), 12'
Naomi Campbell-No es fácil convertirse en otra persona. Nicolás Videla eta Camila José Donoso. Txile (2013), 85'
Sarrerak Tabakaleraren ohiko guneetan salgai.
ERAKUSKETA-GIDA:
Deskargatu hemen erakusketa-gida:
KATALOGOA:
ARGENTIAR EMAKUME ARGAZKILARIAK 1930-1990
Salneurria: 35 € (BEZa barne)
#IrudiSekuentziatuak
@arteguneakutxa