Javier Pérez - Presentziak Absentziak

Bloques
Título
Lanek nolabaiteko sinkretismoa dute ezaugarri, bai prozedurengatik, bai erabilitako materialengatik
Texto

Eskultura, argazkigintza, marrazketa, bideoa eta performancea modu independentean eta osotasunean erabiltzen dira elkarrekintza eta esplorazioa funtsezkoak diren instalazioak sortzeko.

Bere ibilbidean zehar mota guztietako euskarriak erabili ditu.

  • Material organikoak: hesteak, larruak, zurdak, pergaminoak, latexa edo krisalidak
  • Material hauskorrak: beira eta portzelana 
  • Material solidoak: brontzea eta marmola

Horiek guztiak arrisku tekniko handiko egoerak eskatuz erabiltzen ditu artistak, baina bere sorkuntza-prozesuan askatasun osoz mugitzeko aukera ematen diote.

Bere obrarekin, Javier Pérezek giza egoerari buruzko bere ikerketa eta gogoetak erakusten dizkigu, horretarako metaforaren erabilera biziaz beteriko eta sinbolismo sendoz blaitutako hizkuntza erabiliz. Bere lanek dialektika barnetik daramate, itxuraz kontrajarriak diren kontzeptuen arteko mugak zein ahulak izan daitezkeen erakutsiz, hala nola, naturala eta kulturala, barnekoa eta kanpokoa edo bizitza eta heriotza. Gorabehera ziklikoen ideia, zirkulartasuna, denborazkotasuna eta iniraunkortasuna dira artistaren gai errepikarietako batzuk:

«Gogoaren eta haragizkoaren, puruaren eta lizunaren, ederraren eta izugarriaren, erakarpenaren eta higuinaren arteko elkarguneak jorratzea gustatzen zait. Nire lanetan ohikoak dira ikusleari obrak ulertzeko fase desberdinak proposatzen dizkioten gorabehera mugimendu horiek. Nire lanetan alderdi horiek guztiak bateratzen saiatzen naiz. Gizakia bere izaerari aurre egitea eta izutzen duen oro erakargarri gerta dakion. Bere erraiek erakarrita senti dadila ".

Instalazioa bere ibilbide artistikoan ohikoa den formatu handienetako bat da. 2001ean Espainia ordezkatu zuen 49th International Art Exhibition La Biennale di Venezia erakustaldian, Un pedazo de cielo cristalizada instalazioarekin. 2004an Mutaciones instalazioa egin zuen Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía museoan. 2007an, Mozas+Aguirre Arquitectos enpresarekin lankidetzan aritu zen Landare-argizko larruak obra iraunkorrean, Vital Kutxak Gasteizen duen egoitza nagusirako. 2009an Lamentaciones en el Claustro de la Catedral de Burgos aurkeztu zuen eta 2012an El Carrusel del tiempo para la Karl-Böhn Saal egin zuen Salzburger Festival jaialdiaren enkarguz.

Erakusketa hau bere mundu sortzailearen erakusketa ona da. Lau aretotan zehar, Javier Pérezek eta Alfonso de la Torrek erakusketa honetarako landutako historiaren 4 kapituluak ikusiko ditugu: Caminos, Presencias Ausencias, Pulsiones Pulsaciones eta Somnia Insomnia.

 

ERAKUSKETA-GIDA

Deskargatu hemen erakusketa-gida

Javier Pérez
Antetítulo
Komisarioa: Alfonso de la Torre
Autor
Javier Pérez
Título
Datozen jarduerak
Campo Información
field_actividades
Título
Iraganeko jarduerak
Campo Información
field_actividades
Antetítulo
Zalantzak dituzu?
Título
Zure esanetara gaude
Subtitulo
Jar zaitez gurekin harremanetan edozein informazio zabaltzeko edo edozein zalantza argitzeko. Hona ere dei gaitzakezu: 943 55 20 20
Título
Lotutako proiektua
Campo Información
field_agrupaciones_padre
Título
Kubo aretoa Kursaal-ean
Subtitulo
Kursaal eraikin berezian kokatutako gune bat
Antetítulo
Guneak
Enlace 2
Cabecera
Título
Javier Pérez. Presentziak Absentziak
Descripción
Javier Pérez
Peso
0
Imagen Listado
Etiqueta
Erakusketa
Tipo agrupación
Erakusketa
Fecha
Inicio
Fin
Público
Publiko orokorra
Temática
Artea
Agrupaciones Padre
Pasada
1
Años
2022
Fecha
2022ko ekainaren 11a - 2022ko irailaren 25a
Lugar
Fecha Formato II
2022ko ekainaren 11tik larunbata, 2022ko irailaren 25ra igandea