Gonzalo Chillida

Bloques
Título
Datozen jarduerak
Campo Información
field_actividades
Título
Iraganeko jarduerak
Campo Información
field_actividades
Antetítulo
Zalantzak dituzu?
Título
Zure esanetara gaude
Subtitulo
Jar zaitez gurekin harremanetan edozein informazio zabaltzeko edo edozein zalantza argitzeko. Hona ere dei gaitzakezu: 943 55 20 20
Título
Lotutako proiektua
Campo Información
field_agrupaciones_padre
Título
Kubo aretoa Kursaal-ean
Subtitulo
Kursaal eraikin berezian kokatutako gune bat
Antetítulo
Guneak
Enlace 2
Cabecera
Título
Gonzalo Chillida
Peso
0
Descripción larga

ERAKUSKETA

chillida15

GONZALO CHILLIDA

2016ko apirilaren 22tik uztailaren 3ra


Komisarioak: Alicia Chillida eta Mikel Lertxundi

Marina, 1978

Chillida Ameztoy Familiaren Bilduma

 
 

Gonzalo Chillidaren ibilbidea berrikusteko lehenengo atzera begirako erakusketa handiak aukera ematen du artista honen sorkuntza-unibertsoan murgiltzeko eta koherentziaz beteriko produkzio bat aurkitzeko.Margo-olio, marrazki, grabatu eta argazki sorta honetan, bost hamarkada hartzen dituen ibilbidea dago: haren lehenengo garaiko paisaia eta natura hil konstruktiboekin hasi zen, berrogeita hamarreko eta hirurogeiko urteetako esperimentu abstraktuetatik igaro, eta Gonzaloren margolaritzaren funtsezko gaietara iristen da:hondarrak, itsas gaiak, zeruak eta basoak.

Chillida mugako margolaria da, plastikaren arloan abstrakzio eta figurazio artean dabilena, eta erreferentzia-arloan lehorraren eta itsasoaren, itsasoaren eta zeruaren, gauaren eta egunaren, irudiaren eta hutsaren arteko mugetan.Azken batean, ñabarduraz beteriko lan baten egilea da, isiltasunaren poetikak menderatutako ideia oso garrantzitsu baten zerbitzura jartzen duena.

GONZALO CHILLIDA

retrato

Gonzalo Chillida Donostian jaio zen 1926ko urtarrilaren 12an. Oso gaztetatik margolaritzaz interesatua, 1947an Madrilgo San Fernando Arte Ederren Akademian sartu zen eta Arte Ederren Zirkuluko marrazketa-eskoletara ere joaten zen.1951n Parisera joan zen ikasketak sakontzera eta han egon zen 1953ra arte.Lehenengo urte hauetan pintura errealista egin zuen, kubismoaren eta pintura metafisikoaren forma geometrikoen eta zehaztuen eraginpean.

50eko urteen bukaeran eta 60koen hasieran margotzeko bere estiloa zehazten hasi zen, eta abstrakziorantz jo zuen, betiere motibo erreal batetik abiatuta: itsasoa eta hondartzak ─horien aurrean bizi zen Donostian─, euskal mendien paisaiak edo Gaztelako mesetaren ikuspegiak.Urte hauetatik 2008an hil zenera arte, haren margolaritzak forma lausoagoetarantz jo zuen, gero eta konposizio esentzial eta askeagoetara, olio-kolorez emandako pintzelkada leunen bidez lortuak.

Haren lana estatuko eta atzerriko bakarkako eta taldeko erakusketetan ikusi izan da urteetan zehar, eta museoetan eta bilduma publiko eta pribatuetan dago; 2001. urtean jaso zuen aitorpen edo aintzatespena Arte Ederren Urrezko Domina eman ziotenean.

Argazkia: W.S. Waintrob. Nueva York 

OBRA K

chillida1chillida2chillida3

La mesa roja, c. 1951

Chillida Ameztoy Familiaren Bilduma

Paisaje, 1951

Chillida Ameztoy Familiaren Bilduma

Segovia, 1953

 San Telmo Museoa

PUBLIKO OROKORRA 

chillida3

IKUSTALDI GIDATUAK

Doako ikustaldi gidatua larunbatero

18:30ean euskeraz

 19:30etan gazteleraz

Ezinbestekoa da aurrez erreserba egita 943 012 400 telefonoan edo aretoan bertan

audioguia

AUDIOGUIDA ZERBITZUA

GONZALO CHILLIDA erakusketarekin batera audiogida zerbitzua lau hizkuntzetan (Euskera, gaztelera, inglesa eta frantsesa) aurkitu daiteke

3€ audiogida bakoitzeko, 1€ Kutxabankeko bezeroentzat.

Indukzio magnetikoko begizta-zerbitzua ere badago audifona “T” (telebobina) posizioan erabiltzen dutenentzat

HEZKUNTZA JARDUERAK

BANNERHORIZ-ES
Deskargatu hemen gure tailerreko artista txiki Kattalinen eta Kermanen ebakigarriak.

FAMILIENTZAKO TAILERRAK

5 eta 11 urte arteko parte-hartzaileentzat, helduek lagunduta

Larunbatero 12:00etatik 13:30era

Prezio orokorra: 3€, Gaztedi prezioa: 1€

Argibideak eta erreserbak 943 012 400 telefonoan edo posta elektronikoz: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

KAMERA… ETA EKIN!

Tailer honek Gonzalo Chillidaren begiradara eta lan-metodologiara hurbilduko ditu parte-hartzaileak. Artista hau izadiaren behatzaile nekaezina izan zen, hori arakatzen eta fotografiatzen zuen, bereziki hondartza eta basoak. Erakusketako lan sorta bat ikusi ondoren, Zurriolako hondartzara irtengo gara Polaroid batez argazkiak egitera, eta hori izango da abiapuntua gero lan bat ezko edo argizariz egiteko, eta horrela teknika honen aukera batzuk ezagutuko ditugu.

 

IKASTETXE ETA KOLEKTIBOENTZAKO JARDUERAK

Bisita gidatua

Iraupena: 60 min


Jardueraren kostua: 60€

Bisita-tailerra

Iraupena: 90 min


Jardueraren kostua: 80€



Jarduera guztietan gehienez 25 parte-hartzaile.

Jarduera hauez gain, edozein premia eta taldetara egokitutako jarduerak egin ditzazkegu.

 

EDIZIOA

gchillidaportada

ERAKUSKETAREN KATALOGOA
 

GONZALO CHILLIDA


 

Egileak
 

Jose Angel Irigaray

Mikel Lertxundi
Horacio Fernández
Alicia Chillida y Benito Macias

Hizkuntzak: euskara, gaztelera, inglesa eta frantsesa

Orrialde-kop.: 224

Argitaratze urtea: 2016

ISBN:978-84-7173-585-0
 

AGORTUA

Imagen Listado
Etiqueta
Erakusketa
Tipo agrupación
Erakusketa
Fecha
Inicio
Fin
Temática
Artea
Agrupaciones Padre
Pasada
1
Años
2016
Fecha
2016ko apirilaren 22a - 2016ko uztailaren 03a
Fecha Formato II
2016ko apirilaren 22tik ostirala, 2016ko uztailaren 03ra igandea