Berenice Abbott. Topografiak
ERAKUSKETA
BERENICE ABBOTT Topografiak 2017ko azaroaren 24tik 2018ko martxoaren 25era | |
© Berenice Abbott/Commerce Graphics/Getty Images. Howard Greenberg Galler yesker , Nueva York. | Komisarioa: Anne Morin |
Erakusketa honek Berenice Abbott estatubatuar argazkilariaren ibilbidea errepasatzen du.Argazkigintzaren historiako ezezagun handietako bat da bera. 82 argazkik osatzen dute erakusketa, hiru ataletan banaturik daude eta erakusketa-aretoko bi solairuak hartzen dituzte. Erakusketaren lehen zatian artistaren lehen urteak ezagutuko ditugu: Parisen, Belle Époque garaian, gizarte intelektual eta artistikoko pertsona ospetsu ezagunen erretratugilea izan zen. Bigarren atalean haren argazki zientifikoak ikusiko ditugu.Gutxi ezagutzen diren lanak, Berenice Abbottek bere garaiko zientzia-aurrerapenekiko zuen interesaren emaitza.Hainbat fenomeno fisikori buruz hark egindako argazkiek ulergarri egiten dute Zientzia begi profanoetarako. Erakusketaren hirugarren atala bigarren solairuan dago, eta haren lan eta proiektu pertsonal handia erakusten digu:Changing New York.Berebiziko dokumentua da New York hiriaren eraldaketaz XX. mendearen lehen herenean. Berenice Abbott argazkilari nekaezin eta polifazetikoa izan zen, eta haren lanek eragin berezia izan zuten XX. mendeko argazkilaritza dokumental eta artistikoan.Baina horrek ez zuen eragotzi gutxietsia izatea, eta ez zuten aintzat hartu zahartu zen arte. Emakume honek gaitasun handia erakutsi zuen beti familia-, ekonomia- eta lan-arloko gabeziak gainditu eta aurrera egiteko. Erakusketa hau Berenice Abbotten garaipena da, eta aukera paregabea da Artearen historiako liburuetan ahazturiko artista honen lana eta pertsona ezagutzeko. |
BERENICE ABBOTT
BERENICE ABBOTT Spingfield (Ohio), 1898 - Monson (Maine), 1991 | |
Consuelo Kanaga © Berenice Abbott/Commerce Graphics/Getty Images. Howard Greenberg Gallery esker, Nueva York. Berenice Abbott Springfield-en, Ohion, jaio zen 1898an, familia behartsu batean. Txikitatik argi izan zuen bere arte-bokazioa eta 18 urte zituenean New Yorkera joan zen eskultura ikasteko.Han ezagutu zituen, adibidez, Djuna Barnes idazlea eta Marcel Duchamp artista; Duchamp Dadaismoaren sortzaileetako bat zen, eta abangoardiako mugimendu honetakoa izan zen Berenice Abbott bera ere. 1919 eta 1921 artean, bere ikasketak ordaintzeko, artisten modelo gisa lan egin zuen eta argazkilarientzat paratu edo posatu zen, adibidez Man Rayargazkilariarentzat. Berenice Abbott inspiratu egiten zuten aldaketek.Bere lanean zehar ikusiko dugu hori.Baita bere bizitzan ere:1921ean New York utzi eta Parisera eta Berlinera joan zen eskultura ikasten jarraitzeko.Bidaia honetan modelo gisa paratzen jarraitu zuen ogibide eta bizi-esperientzia gisa. Parisera bizitzera aldatua zen Man Rayk bultzaturik, 1923 eta 1925 artean Abbott haren laguntzaile bihurtu zen.Harekin sartu zen argazkigintzaren munduan.Baina ikasleak irakasleari aurrea hartu zionean, jelosia eta bekaizkeria sortu ziren orduan. 1926an bere argazki-estudioa zabaldu zuen Parisen.Haren estudiotik artistak, idazleak eta bildumagileak, frantziarrak eta erbesteratuak, igaro ziren.Erretratu haietako gehienak enkarguak izan ziren. Haren karrerako lehen erakusketa, 1926an, Parisko “Au Sacre de Printemps” (Udaberriaren Sagaratzea) galerian izan zen, eta argazkilari gisa haren lanbide-karrera sendotu zuen horrek. New Yorkera egin zuen bidaia batean, harrituta ikusi zuen nola aldatzen ari zen hiria.Eraikin zaharren ordez etxe orratz handiak ari ziren sortzen.1929an behin betiko New Yorken bizitzea erabaki zuen eta bere serierik ezagunenari ekin zion orduan:Changing New York.Serie honetako lan batzuk bigarren solairuan ikus daitezke. New Yorkeko argazkien garaian, atsedenaldi batean, Estatu Batuetako hegoaldera joan zen 1935ean, eta han ibili zen 1929ko Depresio ekonomikoa nozitu zuten nekazaritza-etxaldeetako bizimoduaren argazkiak egiten. Lan horrek liluratuta, 1954an herrialdeko ekialdeko kostan ibiltzea eta hura dokumentatzea erabaki zuen.LdLehen ibilbidean, 6.500 km-koan, denda, ospakizun eta abarren 2.400 argazkiko bilduma egin zuen, berak “amerikar eszena” deitu zuena. Beti interesatu zitzaion zientzia, eguneroko bizitzan garapen-eragile gisa ikusten zuen eta.Honela, bere azken etapa profesionala Massachusetts-eko Teknologia Instituturako zientzia-irudiak egiteko erabili zuen. Maila pertsonalean, 1935ean Elizabeth McCausland arte-kritikariarekin elkartu zen, eta harekin bizi izan zen 1965ean Elizabeth hil zen arte. 1968an, Mainera joan zen bizitzera eta han hil zen 1991n. 1970etik aurrera, hura aintzat hartzen hasi ziren atzera begirako lehen erakusketarekin.Gero haren argazki-lanaren lehen portafolioa argitaratu zen 1976an; 1986an Argazkigintzako Nazioarteko Zentroaren ibilbideari saria eman zioten; eta hil zen urtean, 1991n, Ohioko Emakumeen Famaren Aretoan sartu zuten. Berak esaten duen bezala:“Argazkigintzak ez dizu irakasten nola adierazi zeure emozioak.Nola begiratu erakusten dizu”.
Anne Morin, komisarioa |
OBRAK
PUBLIKO OROKORRA
IKUSTALDI GIDATUAK Ikustaldi gidatuak doan igandero 18:30ean euskeraz
| |
AUDIOGIDEN ZERBITZUA BERENICE ABBOTT. Topografiak, erakusketarekin batera audiogida zerbitzua lau hizkuntzetan (euskera, gaztelera, inglesa eta frantsesa) aurkitu daiteke. 3€ audiogida bakoitzeko.
| |
HEZKUNTZA JARDUERAK
Deskargatu hemen gure tailerrako artista txiki Kattalin eta Kermanen ebakigarriak. | |
Columbus Circle Nr.2, New York, 1936 © Berenice Abbott/Commerce Graphics/Getty Images. Howard Greenberg Gallery esker, Nueva York. | FAMILIENTZAKO TAILERRAK Familientzako Tailerrak 5 eta 11 urte arteko parte-hartzaileentzat, helduek lagunduta Igandero 12:00etatik 13:30era Prezio orokorra: 3€ UP! Berenice Abbottek bizi izan zuen giroan murgilduko gara musikaren bidez.Tailerrean gauden bitartean, argazkilariak entzun zuen musika entzungo dugu. Musikak tailerra girotuko du, baina argazkilaria bere garaiko testuinguruan ere jarriko digu. Tailerrean Changing New York-en ideia bera landu nahi dugu, hau da, hiriak nola aldatzen diren ikusi, baita ere modernitateak nola irensten dituen hiri zaharrak eta horren zergatiak. Donostiako argazki zahar bat (ez oso-oso zaharra, haurrek erraz kokatu ahal izateko denboran) hondoan dugula, pop up teknikaz baliatuta, 3Dn hiri bat eraikiko dute etxe orratzekin. Eta amaitzeko, eraldaketa horren argazki bat egin behar dute. Parte-hartzaile guztien artean, Donostiaren hainbat ikuspegi sortuko dituzte Changing New York-en erara.Gero parte-hartzaile bakoitzak bere postala eramango du 3Dn. |
Nightview, New York, 1932 © Berenice Abbott/Commerce Graphics/Getty Images. Howard Greenberg Gallery esker, Nueva York. | IKASTETXE ETA KOLEKTIBOENTZAKO JARDUERAK Ikustaldi gidatuak Iraupena: 60 min Jardueraren kostua: 60€ Iraupena: 90 min Jardueraren kostua: 80€ Jarduera hauez gain, edozein premia eta taldetara egokitutako jarduerak egin ditzazkegu |