Ezagutza KM0
Eduki-kontsumoa gero eta berehalakoagoa, hutsalagoa eta iragazkirik gabekoagoa den testuinguru digital honetan, ezinbestekoa da gure gizarteari buru edo gogamen kritiko eta zorrotzaren garrantzia eta ahalmena helaraztea.
Ezagutza Km0 programak, hain zuzen ere, egungo erronka sozialen aurrean pentsamendu kritiko eta gertuko hori aktibatzea du helburu. Herritarrekin tratatzea gizarte osoari eragiten dioten erronkak, herritarren zerbitzura jarriz geure jarrera eta ekintzak eztabaidatzeko ezagutza eta bitartekoak.
Tokiko erronken inguruko eztabaidan eta ideietan interesa eta parte-hartzea piztea bilatzen dugu, hainbat jakintza-arlotan gizarteari ezagutza ematen dioten Gipuzkoako eragileen lanari balioa emanez.
Eztabaidatzeko, pentsatu edo asmatzeko eta elkarlanean aritzeko ekimena. Azken batean, hainbat erronkari irtenbideak bilatzea eta horiei aurre egiteko ekintza zehatzak proposatzea. Pertsonengan etorkizun hobea sustatzeko gai den aldaketa pizteko ekimena.
Urtean erronka bat mahai gainean.
Lehenengoa? “Mugikortasun Berria”.
En un contexto digital en el que el consumo de contenido se vuelve cada vez más inmediato, banal y sin filtros, resulta de vital importancia trasladar a nuestra sociedad la relevancia y el poder de una mente crítica y rigurosa.
Tokiko sortzaileak eta/edo ikertzaileak herritarrekin elkartzeko gunea, erronka handiei buruz eztabaidatzeko, hausnartzeko eta lankidetzan aritzeko.
Tokiko sortzaileak eta/edo ikertzaileak herritarrekin elkartzeko gunea, erronka handiei buruz eztabaidatzeko, hausnartzeko eta lankidetzan aritzeko.