Hitzetatik Ekintzetara
Mila esker Gipuzkoa!
Amaitu da aurtengo Hitzetatik Ekintzetara edizioa! Gipuzkoa zeharkatu duen Klik Programari esker 3000 lagun baino gehiago inplikatu dira proposamen berritzaileen bitartez aurtengo kausarekin: Hiri eta Komunitate Jasangarriak (11. Garapen Jasangarrirako Helburua).
Esatetik egitera igarotzea da etorkizuneko erronkei aurre egiteko bidea, zorionak animatu zareten guztioi!
Guztira gizartea modu berritzaile, erraz eta erakargarriak inplikatzeko 16 ekimen gauzatu dira maiatza eta ekaina bitartean Gipuzkoako 10 udalerri desberdinetan.
Hitzetatik Ekintzetara lankidetzan oinarritzen den proiektua da. Eragileak funtsezkoak dira Klik programa sortu eta aurrera eramateko.
Hitzetatik Ekintzetara Kutxa Fundazioak eta Arantzazulab-ek lankidetzan sortutako egitasmoa da.
Helburu nagusia herritarrak 2030 Agendara hurbitzea da, Garapen Jasangarrirako 17 helburuak hobeto ezagutzea eta hauetan inplikatzeko aukera berritzaileak eskaintzea.
KLIK PROGRAMA 3. sektore ekosozialeko eragile desberdinekin diseinatzen eta osatzen da, ekintza bakoitza aurrera eramateko kudeaketa eta baliabideak eskainiz. Proiektuaren babesle da Gipuzkoako Foru Aldundia, Europar Batasunaren Next Generation EU-ren finantzaketarekin. Honez gain, Eusko Jaurlaritzaren Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiaren babesa ere jaso du.
Pobreziarik gabeko gizarte batean bizi nahi dut.
Pertsona orok izan beharko genuke oinarrizko elikagaiak eskuratu ahal izateko aukera.
Osasuna eta ongizatea guztion eskura dagoela bermatu behar dugu gizarte bezala.
Kalitatezko hezkuntza guztion eskura egotea nahi nuke.
Genero-berdintasunaz hitz egiteko beharrik ez izatera iritsi behar gara.
Pertsona orok izan beharko genuke ura eskuragarri.
Energia lortzeko modu berritzaile eta jasangarriak ezinbestekoak dira.
Lan duina defendatzen duen gizarte eredu bat eraiki behar dugu.
Ikerkuntza, berrikuntza eta teknologiaren alde eginez mantenduko da ekonomia bizirik.
Desberdintasunak murriztea guztion egiazko konpromisoa izatea nahiko nuke.
Hiriak eta komunitateak jasangarriagoak izan daitezen ahalegindu behar gara.
Ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren garrantziaz jabetzen diren pertsonez inguratuta egon nahi nuke.
Klima aldaketaren aurka inplikatzen diren pertsonak, eragileak eta erakundeak ezinbestekoak dira.
Itsaspeko bizitza zaintzen ez badugu, gu izango gara kaltetuak.
Espezie guztientzat ingurune natural aberatsa dagoen leku batean bizi nahi dut.
Bakea eta justizia errealitate izan behar dira munduko bazter guztietan.
Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko inplikazio kolektiboa beharrezkoa da.
Herritarrak aktibatu nahi ditugu, eta gizarte gisa ditugun erronkekin jendea inplikatzeko beste modu bat eskaini.
Herritarrak aktibatu nahi ditugu, eta gizarte gisa ditugun erronkekin jendea inplikatzeko beste modu bat eskaini.