Inspira Bidaiak
Inspira Bidaiak programak gazteei beren talentu pertsonala deskubritzen laguntzen die eta beren etorkizuneranzko proiekzioan laguntzen die.
Etengabe aldatzen ari den mundu batean bizi gara. Dena oso azkar ari da aldatzen, eta ikasketak aukeratzea erronka bihurtzen da askotan, eta horretarako nolabaiteko perspektiba eta hausnarketa behar dira.
Kutxa Fundaziotik ikasle bakoitzaren sortzetiko gaitasunak ezagutzeko bidaia gisa ikusten dugu erronka hori, bere grinak, zaletasunak eta talentuak identifikatu, orientatu eta bideratzeko tresnen eta laguntzaren bidez, genero-arrakala, arrakala sozioekonomikoa eta teknologikoa kontuan hartuta.
Hainbat proiektu eta jarduera proposatuko dira hausnarketarako, lanbideak eta lan-esparruak ezagutzeko, erreferenteez gain. Hori guztia gazteek hitzaldietan, mentorizazio-saioetan, ikastetxeetara bisitetan eta abarretan parte har dezaten bultzatuz.
STEAM ikasketak ikuspegi holistikotik sustatzeko lan egiten dugu, Gipuzkoako gazteria aktiboa eta trantsizio ekosozialean rol garrantzitsua duena bultzatzeko. Aldi berean, programa honek lurraldeko erreferente gazte berriei ahotsa eman nahi die, haien ibilbidea aitortuz eta inspirazioari bide emanez beren esperientzia eta hurbiltasunetik.
Hezkuntza aktiboa eta zehar-gaitasunen garapena sustatzeko programa.
Hezkuntza aktiboa eta zehar-gaitasunen garapena sustatzeko programa.