Inspira Bizitzak
Inspira Bizitzak, Inspira Bidaiak programaren barruko jarduera da, non, bere helburu nagusiak hurrengoak diren: gazteei beraien zaletasun eta talentua identifikatzen laguntzea, talentu hauetatik aldaketa sozial eta ekologikora bideratutakoak kanalizatzea, eta bide batez, lana-munduaren atarian dauden gazteei ezaugarri hauek dituzten talentuen ibilbideak babestea, orientatzea, erraztea eta saritzea, beti ere arrakala sozioekonomikoa, generokoa eta teknologikoa kontutan hartuta.
Jarduera honekin, Bizitza Zientifikoak lemapean 11 edizioetan zehar antolatua, Eureka! Zientzia Museoak arlo zientifiko-teknologikoan bokazioak sustatzea zuen helburu. Kutxa Fundazioaren estrategia berrian, arlo hauen espektroa zabaldu egin nahi da, letra, arte eta humanitateei ere lekua emanez.
Inspira Bizitzak, 4. DBH, Batxiler eta Lanbide Heziketako (erdi mailako graduak) ikasleei bideratuta dago. Ikasleen eta hainbat profesionalen arteko elkartze puntu bat izatea du xedea, STEAM-eko hainbat esparruetan, hau da, zientzia-teknologia, artea, edota humanitatetan lana egiten duten profesionalak.
Parte hartzaileei, ibilbide akademiko eta irteera profesional anitzak erakustea bilatzen dugu. Entzute aktiborako eta hartu-eman zuzenerako espazioak sortzen dira, lan munduak eskaintzen dituen aukera, zailtasun eta kezken informazioaren elkartrukea bultzatuz.
DBHko 4. mailako, Batxilergoko edo Heziketa Zikloetako ikaslea al zara?
Inspira Bizitzak 2024ko urriaren 21ean, urriaren 28an eta azaroaren 4an izango da.
Kutxa Fundazioak, Polymat, DIPC eta CFMrekin lankidetzan, Inspira Bizitzak deritzon zientzialari eta zientzialarien eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen arteko topaketa hau antolatuko du.
Inspira Bizitzak STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta humanitateak eta matematikak) arloan lan egiten duten profesionalen eta DBHko 4. mailako, Batxilergoko eta Heziketa Zikloetako (erdi-mailako) ikasleen arteko topagunea da.
Gainera, ikasleek beren prestakuntza eta/edo lanbidea aukeratu aurretik ezagutu ahal izango dute.
Parte hartzeko sakatu HEMEN.
Urriaren 3an topaketan parte hartzeko ea hautatuak izan zareten jakinaraziko dizuegu.
Zure esperientzia askorentzat eredugarria da.
Inspira Bizitzak, DBH4, Batxiler eta Lanbide Heziketako ikasle eta profesionalen arteko elkargune bat da, non profesionalak ikasleentzako inspiratzaile diren.
Zure ibilbide akademikoa, profesionala, zein zure bizipenak uste baino inspiragarriagoak izan daitezke ikasleentzat, beraien talentu eta zaletasunak identifikatzen lagundu ahal die eta beraien ibilbide akademiko zein pertsonalean orientatu.
Arrazoi hauengatik, topaketa honetara gonbidatu nahi zaitugu.
Nola parte hartu?
Inspira Bizitzak 2024 topaketa, Eureka! Zientzia Museoan ospatuko da Urriak 21, 28 eta Azaroak 4an, hauetako egun batean, bi egunetan edo hiruretan parte har dezakezu.
Bertan arlo ezberdinetako 35 profesional bilduko zaituztegu espazio amankomun batean: ingeniariak, fisikariak, artistak, argazkilariak, filosofoak, ekintzaileak, matematikariak, biologariak, komunikatzaileak… eta ikasleak zuzenean zuekin egoteko aukera izango dute, zalantzak, argituz eta zuen ibilbide profesionala sakonago ezagutuz.
Profesional hauetatik egun bakoitzean 9 aukeratuko ditugu, topaketa aurretik 5 minutu komunikazio labur bat emateko ikasleen aurrean.
Horrez gain, Profesional bakoitzak stand bat izango du, posterra, irudiak edo argazkiak zintzilikatzeko eta material, ordenagailu eramangarri bat eta ikasleekin harremanetan jartzea bultzatzen duten beste gailu batzuk ipintzeko.
Edozein zalantza baduzu idatzi: inspirabizitzak@kutxafundazioa.eus
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako bereizgarria da, hezkuntza-ekimen baten STEAM izaera kalifikatzen duena.
Zehazki, hauek dira STEAM Euskadi zigilua duten ekimenek betetzen dituzten ezaugarriak:
Gutxienez helburu hauetakoren batera bideratuta egotea:
- Ikasleek zientzian, teknologian eta matematikan duten gaitasuna hobetzea
- Esparru horietan bokazio eta asmo profesionalak inspiratzea
- Emaitza zehatzak izatea
- Genero-ikuspegia txertatzea
STEAM hezkuntza-ekimen bat sustatzen duen Euskadiko edozein hezkuntza-erakundek (ikastetxeak, lanbide-heziketako zentroak edo unibertsitateak) edo erakunde sozioekonomikok jaso dezake STEAM Euskadi zigilua, edozein hezkuntza-etapari edo adini zuzenduta ere.
STEAM Euskadi zigilua ekimen bidez ematen da, eta, beraz, erakunde berak hainbat zigilu izan ditzake, betiere adierazitako baldintzak betetzen baditu.
24/10/2022
17/10/2022
08/11/2021
25/10/2021
04/11/2019
21/10/2019
05/11/2018
22/10/2018
23/10/2017
BZ2023 Katrin Alberdi. Arte Ederren fakultatea (Idioma: EU)
BZ2022 Koldo García Etxebarria. Biología (Idioma: EU)
BZ2022 Raquel Ruiz Hernández. Biología (Idioma: ES)
BZ2022 Garazi Larrañaga Jaurrieta. Ingeniaritza biomedikoa (Hizkuntza: EU)
BZ2023 Shuyana Deba. Bioteknologia (Idioma: EU)
BZ2021 Oihana Terrones. Biokimika eta Biologo molekularra (Hizkuntza: EU)
BZ2022 Uxue Lazcano Dobao. Biokimika (Hizkuntza: EU)
BZ2022 Lorea Blazquez. Bioquímica (Hizkuntza: ES)
BZ2023 Markel Etxabeguren Leanizbarrutia. Zuzenbidea (Idioma: EU)
BZ2023 Ianire Soraluze. Moda diseinua (Idioma: EU)
BZ2023 Maitena Illarramendi Unanue. Lehen Hezkuntza (Idioma: EU)
BZ2023 Zuhaitz Munduate (2023). Erizaitza (Idioma: EU)
BZ2022 Shaila Herrero. Erizaintza (Hizkuntza: EU)
BZ2021 Irati Rodilla. Farmacología (Hizkuntza: ES)
BZ2023 Imanol Álvarez Varela. Filosofía (Idioma: EU)
BZ2023 Sofía Ferreira. Physics (Idioma: EN)
BZ2022 Daniel López Cano. Física (Idioma: ES)
BZ2022 Yuewen Fang. Physics (Idioma: EN)
BZ2022 Stefan Merkens. Physics (Idioma: EN)
BZ2023 Peio Lozano Valencia. Geografia (Idioma: EU)
BZ2021 Laura Damas. Doctora en Geología (Hizkuntza: EU)
BZ2022 Aintzane Goffard Sevillano. Geología (Hizkuntza: ES)
BZ2021 Maialen Stephens. Ingenieria (Idioma: EU)
BZ2023 Maia Agirre Pascual de Zulueta. Ingeniería (Idioma: EU)
BZ2023 Cinta Lomba. Ingeniería (Idioma: ES)
BZ2023 Iker Lizeaga. Ingenieria (Idioma: EU)
BZ2022 Nuria Herrero. Ingeniería (Idioma: ES)
BZ2022 Harbil Arregui Martiarena. Telekomunikazio ingeniaritza (Hizkuntza: EU)
BZ2022 Matias Picchio. Ingeniería (Idioma: ES)
BZ2023 Naroa Martínez Suárez. Magisteritza (Idioma: EU)
BZ2023 Carlos Gorria. Matematikan doktorea (Idioma: EU)
BZ2022 Aitziber Mendiguren Ordorika. Medikuntza (Hizkuntza: EU)
BZ2021 Joanna Inés López. Médico e investigadora predoctoral (Hizkuntza: ES)
BZ2023 Oier Etxebeste. Mikrobiologoa (Idioma: EU)
BZ2023 José Carlos Álava Policía Científico (Idioma: ES)
BZ2023 Nerea Gorostiola. Psikologia (Idioma: EU)
BZ2023 Amaia Ulacia. Psikologia (Idioma: EU)
BZ2021 Eva Pereda. Enfermera y Psicóloga (Idioma: ES)
BZ2023 Ivan Sasselli Ramos. Química (Idioma: ES)
BZ2023 Clara García. Química (Idioma: ES)
BZ2023 Jackeline Soto Cruz. Química (Idioma: ES)
BZ2022 María Jesús Morán. Química (Idioma: ES)
BZ2022 Antonio Cebreiro. Química (Idioma: ES)
BZ2021 Mónica Moreno. Doctor in Chemisty (Idioma: EN)
BZ2023 Elisa Pozo Menéndez. Salud y urbanismo (Idioma: ES)
BZ2023 Borja Pozo Larrocha. Industria ingeniaritza (Idioma: EU)
Ikasleen eta STEAM eremutan lan egiten duten profesionalen arteko topagunea.