Inspira Gazteak Sariak 2023
Gipuzkoako talentu gazte eta konprometituari ematen zaizkion INSPIRA GAZTEAK sariek Gipuzkoa kultuagoa, sortzaileagoa, justuagoa eta iraunkorragoa izan dadin laguntzen duten gazteak sustatu eta babesten dituzte, etorkizuneko belaunaldientzat erreferente berri bihurtuz.
Helburuak
INSPIRA GAZTEAK Sariek 20 eta 30 urte bitarteko gipuzkoarren bizi-ibilbideak aintzatetsi nahi dituzte, gizartearen, ingurumenaren, hezkuntza-berrikuntzaren eta/edo jakintza sortzearen eta sustatzearen aldeko konpromisoak hartuta.
INSPIRA GAZTEAK Sariek Gipuzkoako bost gazte bereizi, lagundu eta aintzatetsi nahi dituzte, beren ibilbide pertsonal eta profesionalagatik, lidergoagatik eta hazteko ahalmenagatik, beren talentu ekintzaileagatik, merezimenduengatik eta beste gazte batzuentzat eredu izateko gaitasunagatik nabarmentzen direnak.
Inspira Gazteak Sariak 2023
«Gipuzkoa kultuagoa, sortzaileagoa, justuagoa eta jasangarriagoa izatea nahi baldin badugu, gazte eraldatzaileak behar ditugu, aldaketaren eragile gazteak alegia». Horrela hasi zuen hitzaldia lehen Inspira Gazteak sariak banatzeko Galan Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendariak.
Galan izan zen, halaber, Nerea Luis, Konputazio Zientzietako doktorea eta Adimen Artifizialaren dibulgatzailea, eta bertan, lau bideo inspiratzaile pantailaratu ziren beste horrenbeste erreferente intelektuali buruz: Cristina Iglesias, Javier Aizpurua, Pedro Etxenike eta Sara Barja.
Galako unerik onenen laburpen-bideoa duzue esteka honetan ikusgai.
- 20 eta 30 urte bitartean badituzu eta Gipuzkoakoa bazara
- Gaitasun kritikoa baduzu, eta hezkuntza-berrikuntzarekin eta ezagutzarekin konprometituta bazaude
- Gizarte nahiz ingurumen arloetako ekimenetan parte hartzen baduzu eta espiritu ekintzailea baduzu
Berotze globala arintzen eta larrialdi klimatikora egokitzen laguntzen duten gazteak, energia-trantsizioko soluzioak planteatuz eta garatuz, kontsumoa eta ekonomia zirkularra motelduz, biodibertsitatea zainduz eta ekosistemak osorik kudeatuz.
Gaitasun kritiko eta sortzailea duten gazteak, ekitatea eta bikaintasuna bermatuko duten hezkuntza-eredu eta -ekimen berriak proposatzen dituztenak, pertsona guztiek, beren jatorria edozein dela ere, lurraldearen erronkei erantzuteko beharrezko gaitasunak gara ditzaten.
Ezagutza sortzen eta sozializatzen laguntzen duten gazteak, arte, zientzia edo letren ezagutza bultzatzeko ekimenak diseinatu eta garatzeko gai direnak eta kultura gizartea eraldatzeko tresna gisa balioesten dutenak. Belaunaldi berrien erreferente bihurtuko diren gazteak, beren talentua diziplina arteko ezagutzaren eremuan gara dezaten.
Gizarte-justiziarekin, aukera-berdintasunarekin eta gizarte-kohesioarekin konprometitutako gazteak; urrakortasun- edo bereizkeria-egoeran dauden pertsonak eta kolektiboak gizarteratzea, bizikidetza eta aniztasunarekiko eta gizarte-ongizatearekiko errespetua sustatzeko ekintzak bultzatu dituztenak.
Beren lidergoagatik eta espiritu ekintzaileagatik nabarmentzen diren gazteak, Gipuzkoaren erronkei modu berritzailean erantzuteko aukerak identifikatzen dituztenak eta ideiak garapen ekonomiko integratzaile eta jasangarriari laguntzen dioten enpresa-proiektu bihurtzen dituztenak.
15.000 € kategoria bakoitzeko
Ikaskuntza trukea.
Hautatutako hautagaiak zabaltzea, ikusaraztea eta babestea.
Sinergiak sortzea Kutxa Fundazioaren ekimenekin.
20 eta 30 urte bitarteko gipuzkoako gazteak...
... gaitasun kritiko handiagoko gizartea eraikitzen dutenak.
... konpromiso kolektiboa sustatzen dutenak.
... inguru kultuagoa eta sortzaileagoa sortzen dutenak.
... beren lidergoa inpaktu sozialerantz bideratzen dutenak.
... berdintasunaren eta gizarte-justiziaren alde egiten dutenak.
... herritartasun ahaltsuagoa sustatzen dutenak.
... etorkizun ekologikoago eta iraunkorragoaren alde lan egiten dutenak.
Lehendakaria
Zuzenbidean doktorea (UPV/EHU) ‘Itsas arloko nazioarteko eskumen judizialeko foroak’ tesiarekin. Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeko Gobernantza Demokratikoaren Institutuko aholkularia eta idazkaria da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Adiskideen Elkarteko kidea da, Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Zibilari buruzko Lege Aurreproiektua idatzi duen Zuzenbide Zibileko Batzordeko eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako kidea da; Euskadiko Zuzenbide Zibilari buruzko 3/92 Legearen erreforma-proiektua egiteko ardura duen batzordeko kidea da.
2015. urtean, Eusko Ikaskuntzaren Kutxaren Giza, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietako Lan Saria jaso zuen. Abokatua eta enpresa-aholkularia da Compliance eta nazioarteko kontratazioaren arloetan, eta IKERBASQUE fundazioaren, UNED Bergara fundazioaren, Eguia-Careaga Fundazioaren (SIIS) eta Matia Fundazioaren patronatuetako kidea da.
Gizarte-ekimena
Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (2004) eta doktorea Deustuko Unibertsitatean (2015).
Deustuko Unibertsitateko Gizarte Laneko Graduko irakaslea da, Donostiako campusean. Gizarte-zerbitzuen sistemen eta ongizate-politika publikoen gobernantza aztertzea du ikerketa-intereseko eremua.
Politika- eta hauteskunde-azterketa ere interesatzen zaio, hainbat komunikabidetan analista gisa parte hartuz. 'Deusto Valores sociales' ikerketa-taldeko kidea da. 'Ongizatearen artxipelagoa' liburua argitaratu du. El sistema de servicios sociales en el País Vasco' (Catarata, 2019) eta 'Zaintzaren hariak'. 'Ohial berri baterako bideak ehuntzen' (Elkar, 2023).
Gizarte-ekimena
EHUko Zuzenbideko lizentziaduna (1991). 1993az geroztik jardunean dagoen abokatua, 1995etik SOS ARRAZAKERIA GIPUZKOA erakundearekin lan egiten du, eta 2010etik erakundearen arlo juridikoaren arduraduna da. 2004ko maiatzetik 2010eko uztailera bitartean, HELDU GUIPÚZCOA Eusko Jaurlaritzako Etorkinentzako Aholkularitza Zerbitzuko legelaria izan zen. 2011 eta 2020 bitartean, SOS Arrazakeria Federazioko idazkari izan da.
Espainiako arrazismoari buruzko urteko txostenaren koordinatzailea izan da 2010etik 2018ra, biak barne.
Espainiako Estatuko Arrazismoari buruzko Urteko Txostenaren zenbait kapituluren egilekidea 2022.
2012tik EHUk eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak antolatutako Abokatutza Masterreko irakasle gonbidatua da.
Ingurumen-ekimena
Biologian doktorea. Urdaibaiko estuarioan egin zuen doktorego-tesia, itsasadarreko mikroorganismo urtarrak aztertuz.
Egun Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI) ari da lanean, batez ere, Bigarren Hezkuntzako irakasleen trebakuntzan, Zientzien Didaktikaren arloan eta Ingurumen Heziketan. Curriculum ekosoziala eta trantsizio sozio-ekologikoreko hezkuntzan murgilduta dabil azken urteetan.
Arkamurka natura-taldeko kidea da eta Naturkon Gipuzkoako natur talde eta talde ekologisten elkartearen izenean ere hartzen du parte foro ezberdinetan, krisi ekologiko globalaren tokiko ikuspegietan eta diskurtsoetan eragiteko.
Ingurumen-ekimena
Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzan (LEINN) gradua du, jasangarritasunaren arloan espezializatuta.
Eko-RECen hasi zen lanean, birziklapenean eta ekonomia zirkularrean nazioartean erreferentzia diren industria-enpresetako batean, ehungintza iraunkorreko proiektu bat garatzeko. EKOMODO enpresaren sortzaileetako bat da. EKOGRAS taldearen barruan APENA.ECO proiektua zuzentzen lan egin zuen, nazio-mailako negozioaren bideragarritasuna aztertzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren EMEKIN programaren zuzendari teknikoa da.
Hezkuntza-berrikuntza
Idoia Fernández Fernández Hezkuntza Zientzian doktorea da eta Hezkuntza Zientzien Departamentuko irakasle titularra da. IkasGaraia taldeko ikertzailea da.
EHUko gizarte- eta hezkuntza-arloetako ikerketa-masterreko zuzendaria da eta Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziako Gobernu Kontseiluko kidea ere da. MDAD Lidergo Campusa zuzentzen du unibertsitateetako hezkuntza-aldaketarako. Halaber, Eusko Ikaskuntzaren ‘Hezkuntza sistema: etorkizuna elkarrekin’ lantzen proiektua zuzentzen du.
Ikerketa-eremuak: Hezkuntzaren historia Euskal Herrian, hezkuntza-eragileen prestakuntza eta ikerketa kualitatibo eta parte-hartzailea, besteak beste Ikastolen Elkartearekin edo Tknikarekin lankidetzan. 50 artikulu zientifiko eta 4 liburu idatzi ditu.
Hezkuntza-berrikuntza
Zinemagilea. Espainia eta Europa mailako zinema zuzendari ezagunekin lan egin du, hala nola, Alain Tanner, Felipe Vega, Gerardo Herrero, Montxo Armendáriz, José Luis Rebolledo, Mariano Ozores, Fernando Colomo, Ana Diez eta José Luis García Sánchez. 2000 urtean Ikertze taldeko partaide bilakatu zen, hezkuntza artistikoarekin, filosofiarekin eta herritarren partaidetzarekin zerikusia zuten egitasmoak bultzatuz.
2015ean Begiradak zinemaldia ekimenaren sortzaileetako bat izan zen. 2016an, Ikertze taldearekin batera, Hemen gerta daiteke, komunikazioa SM film laburra egin zuen. 2019an CECADI (aniztasun funtzionaldun pertsonentzako ikus-entzunezko gaitasunerako zentroa) erakundearen sortzaileetako bat izan zen sortu zuen.
Ezagutzaren sustapena
CSICeko ikerketa-irakaslea da Donostiako Materialen Fisika Zentroan, eta argiaren eta materiaren arteko elkar-eraginaren azterketa teorikoari buruzko 15 ikertzaile inguruko taldea zuzentzen du.
200 lan baino gehiago argitaratu ditu Nanofotonikaren eta Materialen Fisikaren arloko nazioarteko aldizkarietan. Estatuko eta Europako Planeko proiektuen buru izan da. Nanopartikulen eta nanozabetasun metalikoen erantzun optikoaren efektu kuantikoen azterketa da ikerlanaren gaia, eta kontzeptu aitzindari eta berritzaileak garatu ditu plasmonika kuantikoaren eta optomekanika molekularraren esparruan.
Zentro Europarreko (CEITEC) Zientzia eta Teknologia Zentroko kanpoko batzorde zientifiko ebaluatzaileko kidea da. Donostiako Materialen Fisika Zentroko zuzendari ohia da eta gaur egun zentro horretako Fotonikaren arloko ikerketa-jarduera koordinatzen du.
Ezagutzaren sustapena
Artearen historian doktorea da (UPV-EHU) eta unibertsitate berean dihardu irakasle.
Bere ikerketa-ildoak ikuspegi feministetara, genero-azterketetara eta Euskal Herriko diskurtso narratiboen eta nagusitasun politiko-kulturalaren arteko gurutzaketetara bideratuta daude.
Arte garaikideari buruzko artikuluak idatzi ditu aldizkari zientifikoetan eta argitalpenetan, eta ikerketa-egonaldiak egin ditu atzerriko unibertsitateetan. Era berean, komisario gisa hainbat erakusketa-proiektutan parte hartu du.
Ekintzailetza
Geografia eta Historian lizentziatua, Salamancako Unibertsitatean. Euskal Herriko Unibertsitateko Pertsonen Zuzendaritzako masterra eta IESE Zuzendaritza Nagusiko Programa Orokorra.
Gipuzkoako Bic Gipuzkoako Oinarri Zientifiko-teknologikoko enpresa berrien inkubagailuaren zuzendari kudeatzailea.
2007tik, irakasle gonbidatua Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Erakundeen Psikologia eta Esku-hartze Psiko-Soziala masterrean. 2005. urteaz geroztik, FECYTen (Zientzia eta Teknologiarako Fundazioa) ebaluatzailea da Kultura Zientifikoa, Teknologia eta Berrikuntza Sustatzeko deialdian, eta Enea Ekintzaile Kutxa Kultur- Kutxa Fundazioaren ebaluatzailea da.
Ekintzailetza
Industria Ingeniaria eta Enpresen Administrazioa ikasi zuen UEMen. Master in International Management IE Business Schoolen.
2014ean industria-hondakinen garraioan diharduen Cometel enpresan hasi zen lanean eta 2016an enpresa honetako zuzendaria bihurtu zen. 2020 ScrapAd enpresa sortu zuen.
Marketplace horrek mundu osoan jarduten du material birziklagarrien salerosketan, eta sektoreari kontraparteak bilatzeko end to end zerbitzua, egiaztatze-zerbitzuak, ordainketa seguruak eta atez ateko logistika eskaintzen dizkio, teknologia aurreratuaren bidezko negozio-eredu disruptiboarekin. Dagoeneko 82 herrialdetako 1.500 erabiltzaile erregistratu ditu konpainiak.
Gipuzkoa jantziagoa, sortzaileagoa, bidezkoagoa eta jasangarriagoa izaten laguntzen duten gazteak sustatu eta babesten dituzte Gipuzkoako talentu gazte eta konprometituarentzako INSPIRA GAZTEAK sariek.