Isabel Herguera. Atzerabegirakoa

Bloques
Título
Isabel Herguera. Atzerabegirakoa
Texto

Isabel Herguera (Donostia, 1961) artista eta zinemagilearen Atzerabegirakoan haren ibilbide artistikoaren errepasoa egingo da eta lau hamarkadatan egindako lana aurkeztuko da: hau da, 1983an hasi zenetik 2024. urtea arte. Urte horretan atera da argitara, hain zuzen, haren ekoizpenaren antolamendua, katalogazioa eta digitalizazioa.

Hergueraren sormen-lana hainbat arlotan dibertsifikatu da gaur egun arte: marrazkigintza, bideo-instalazioak, ikus-entzunezko formatuak. Horietan
guztietan ageri da artistak animazioagatik duen zaletasuna. Kontzeptuan eta teknikan oinarritzen da, eta biek, elkarren osagarri, helburu bera dute: narrazioa zabaltzea.

ERAKUSKETA
Erakusketa honetan, Nekane Aramburu kuradorearen eskutik, proposatzen zaigu 80ko hamarraldian bideo-arteak izandako hastapenetara hurbiltzea, Euskal Herriaren testuinguruan ikus-entzunezko jarduerek izandako bilakaera historikoa eta nazioartera izandako hedapena ezagutzea, animazioaren esparruak azken urteetan izandako aukeren bitartez, jardun global deslokalizatua bihurturik.

Pintura eta narrazioa lantzeak bideo-artera eta bideo-instalaziora eraman zuen ezinbestean Isabel Herguera. Jaioterriak, Donostiak, eragin handia izan zen artistarengan, non giro sozial eta kultural berezia izan baitzen nagusi 60ko eta 70eko hamarraldietan. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen, Bilbon; hura izan zen, hain zuzen ere, ikus-entzunezkoen espezialitatea abian jarri zuen lehengo zentroa (1981ean).

__________________________________________________________________________________________________________________________________________________

Isabel Herguera. Atzerabegikoa
2024ko irailak 13tik 2025eko urtarrilaren 6ra
Lekua: Kubo aretoa
Doako sarrera asteartetik igandera | 12:00-14:00/16:00-20:00
 

Bisita komentatuak: Larunbatetan, 17:30ean euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz. Sarrera doan. 

Bisita komentatuak Isabel Herguerarekin: Irailak 15, 17, 19, 20. 18:30. Gaztelaniaz. Sarrera doan.

Lantegia: Multiplanoko animazioa, argiak, kamera eta animazioa!Laura Ibáñezekin

Urriak 26 eta azaroak 2, larunbatak. 11:30-13:30. Gaztelaniaz

6-12 urte bitarteko haurrak, heldu batek lagunduta. 5 euro haur bakoitzeko. Helduak doan.

Familientzako tailerrak Isabel Herguerak bere animazio-filmetan erabilitako multiplanodun animazioak ditu inspirazio-iturri. Animazio horietatik abiatuta, asmatutako pertsonaiak agertoki fantastikoetan bizidun bihurtzeko animazioak sortuko ditugu, taldean.

Proiekzioak
2024ko irailaren 17tik 2025eko urtarrilaren 4ra bitarteko astearte eta larunbat guztietan honako obra hauek proiektatuko dira:

1987. Spain Loves You. 5’40’’
1993. Los muertitos. 11’
2005. La gallina ciega. 7’
2010. Ámár. 8’

ÁmárMaking of. 4’21’’
2012. Bajo la almohada. 8’27’’
2016. Amore d’inverno. 8’
2016. Kutxa beltza (Kalebegiak). Con Izibene Oñederrarekin. 6’46’’

Kutxa beltza. Making of. 04’40’’
2023. La mujer ilustrada. 8’14’’

Lankidetza-lanak:
2013. Sultana’s Mendhi. 2’30’’

Sultana’s MendhiMaking of. 2’50’’
2014. Sailor’s Grave. 5’25

Sailor’s Grave. Making of. 3’30’’
2018. Cartas de la selva. 23’

Cartas de la selva. Making of. 11’22’’

Jarduera guztiak aurrez erreserbatu behar dira www.kutxafundazioa.eus  web orriaren bidez 

PROGRAMA PUBLIKOA

Tabakalerarekin elkarlanean, Elkarrizketak: Isabel Herguera. Atzerabegirakoa saioa antolatu da, artistaren lan aipagarrienen aukeraketa bat eskainiko duena.

Azaroak 14, osteguna. 19:00. Zinea I. Tabakalera. 

  • Los muertitos, Isabel Herguera, Espainia, AEB, 1993, 10’55’’
  • Amore d’inverno, Isabel Herguera, Espainia, Italia, 2015, 8’
  • La mujer ilustrada, Isabel Herguera, Espainia, 2023, 8’14’’
  • Berbaoc, José Belmonte, Irati Fernández, Izibene Oñederra, Espainia, 2007, 5’22’’
  • Sailor‘s Grave, Koldo Almandoz, Isabel Herguera, Vuk Jevremovic, Espainia, Kanada, Txina, Kolonbia, Kuba, Singapur, 2014, 5’25’’
  • The Balloon, Satinder Singh, AEB, 2004, 8’36’’
  • Dragon Dot Eye, Isabel Herguera, 2012, 1‘35‘‘
  • Accident Revisited, Isabel Herguera, 2013, 1‘10‘‘

Sarrerak Tabakaleraren ohiko salmentaguneetan salgai

___________________________________________________________________________________________________________________________________________________

Prentsa-oharra

Erakusketaren gida hemen

Antetítulo
Komisarioa: Nekane Aramburu
Lista Items Slider
Multimedia
Isabel Herguera, Nekane Aramburu
Multimedia
Isabel Herguera
Multimedia
Isabel Herguera en la inauguracion
Multimedia
Isabel Herguera
Multimedia
Exterior de Kubo de Kutxa Fundazioa
Multimedia
Ane Abalde, Isabel Herguera; Nekane Aramburu
Multimedia
Isabel Herguera_Artista donostiarra
Multimedia
Exposición Isabel Herguera
Campo Información
field_actividades
Vista
Campo Información
field_actividades
Cabecera
Lista Items Slider
Título
Isabel Herguera. Atzerabegirakoa
Multimedia
Collage. Isabel Herguera
Título
Isabel Herguera. Atzerabegirakoa
Peso
0
Imagen Listado
Collage. Isabel Herguera
Etiqueta
Erakusketa
Tipo agrupación
Erakusketa
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
2024ko irailaren 13a - 2025eko urtarrilaren 6a
Texto hora
Asteartetik igandera: 12:00-14:00 | 16:00-20:00
Público
Publiko orokorra
Temática
Artea
Línea Actuación
Agrupaciones Padre
Pasada
0
Años
2024
Fecha
2024ko irailaren 13a - 2025eko urtarrilaren 6a
Lugar
Fecha Formato II
2024ko irailaren 13a - 2025eko urtarrilaren 6a