Jakinbidea
Jakin-minaren gimnasioa. Egonezina pizteko eta jakin-minezko ikaskuntza sustatzeko gune bat.
Jakin-mina entrenatu beharreko gaitasuna da. Zerbait pertsonala da, jaiotzatik dugun zerbait. Aski da gogoratzea txikitan guztiaren zergatikoaz galdetzen geniola geure buruari. Izan ere, adinak ikastera bultzatzen gaitu, baina baita dena zalantzan jartzeari uztera ere.
Jakinbidea esparruak jakin-minaren balioa nabarmentzea, galderak sortzea eta pertsonak galdera horien bidez ezagutza propioa eraikitzera gonbidatzea du helburu. Eztabaida intelektuala sortzen dugu, geure burua zalantzan jartzeak eta duda edo galdera horiek azaltzeak gizartean eboluzionatzeko, aurrera egiteko giltza bat ematen baitu.
Hainbat bide irekitzen ditugu jakin-minaren bidez, ezagutza-mota ezberdinetara iritsiz, zerbait bizia, konstantea, infinitua sortuz.
Ikasteko modu bat inoiz geldi geratzen ez dena.
Hurbil zaitez, senti ezazu, bizi ezazu, harritu zaitez, proba ezazu, ausar zaitez. Ezagutu Jakinbidea.