Katapulta Tour
Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako programa da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak eta Kutxa Fundazioak bultzatzen dute.
Buenawista Prolleckziom’s -ek koordinatzen du eta Donostia Kulturaren partehartzea dauka Donostiako Jazzaldiaren bitartez.
- Urtero bezala, musikako eta arte eszenikoetako 10 proiektu hautatu dira.
- Deialdia musikaren eta arte eszenikoen arloetako artista profesional emergenteei edo erdi-profesionalei zuzenduta dago.
Deialdi honek lehentasunezko 3 helburu ditu:
- Musikaren eta arte eszenikoen esparruan Gipuzkoako talentuak balioestea eta bultzatzea – bereziki gazteei dagokienez.
- Gipuzkoako eszena dinamizatzen laguntzea, klubak eta antolatzaileak babestuz.
- Prestakuntzaren eta saiakuntzaren aldeko apustua egitea, profesionalizazio handiagoa lortzeko bide gisa.
Deialdia artista profesional berriei edo erdi profesionalei zuzenduta dago, beren ibilbidea musikan eta arte eszenikoetan profesionalki garatzeko interesa dutenei, eta musika-proposamenak (Pop, Rock, Folk, Electrónica, Hip-Hop eta antzeko estiloak) eta formatu txikiko arte eszenikoen proposamenak (mikroantzerkia, bakarrizketak, performancea eta magia) onartzen dira.
Proposamenek artisten jatorrizko lanak edo artistentzat sortuak izan behar dute eta arlo desberdinetako teknikari eta profesionalek osatutako epaimahai batek hautatuko ditu.
9.edizio honetan berrikuntza gisa, deialdian izena eman duten proiektu guztiei doan parte hartzeko aukera emango zaie komunikazio eta sustapen, eszenografia, produkzio, ekonomia eta fiskalitaterako prestakuntza programan.
Lau emanaldi Gipuzkoako hainbat gune edo jaialditan. Horietako bat Kutxa Fundazioaren Kluba aretoan.
400 euro garbiko konpentsazio ekonomikoa jarduketagatik (kontratazio kostua aparte).
Artista edo proiektua sustatzeko bideo bat grabatzea.
Tabakaleran Kutxa Fundazioaren instalazioetan entsegu-espazioak doan eta partekatuta erabiltzea (prestasunaren arabera).
Kutxa Kultur Musika Kutxa Fundazioak sustaturiko programa da, musikaren eremuan egonaldi artistikoak egiteko; programa hau 2013an sortu zen, gure lurraldean nabarmentzen ari diren talde edo bakarlarien hazkundea eta garapen profesionala bultzatzeko bokazioz.
Kutxa Fundazio-en kultura-proposamenen katalogora egindako azken ekarpena musikaren eremuan Jazza izan da.
Jazz-jarduera udan batu eta biltzen delarik, Kutxa Fundazioak proposatzen duen zikloak Jazza urtaro batera ez mugatzea lortu nahi du, eta gero eta zabalduago dagoen diziplina honen interpretatzaile ugariei ikusgaitasuna ematea. Gure artean, Musikene-ren eta musika-prestakuntzarako beste zentro batzuen eraginez, batez ere.
Gipuzkoan egiten den formatu txikiko musika eta arte eszenikoen proiektuei laguntzeko programa bat da. Ekimen honek Gipuzkoako talentuen balioa nabarmendu eta bultzatu nahi du, gazteei arreta berezia eskainiz, musikaren eta arte eszenikoen esparruan.