Katapulta Tour Gipuzkoa
Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako programa da. Ekimen hau Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatzen dute Buenawista Prolleckziom’s elkartearen lankidetzarekin.
- Musikako eta arte eszenikoetako 10 proiektu hautatzen dira.
- Deialdia musikaren eta arte eszenikoen arloetako artista profesional emergenteei edo erdi-profesionalei zuzenduta dago.
Deialdi honek lehentasunezko 3 helburu ditu:
- Musikaren eta arte eszenikoen esparruan Gipuzkoako talentuak balioestea eta bultzatzea – bereziki gazteei dagokienez.
- Gipuzkoako eszena dinamizatzen laguntzea, klubak eta antolatzaileak babestuz.
- Prestakuntzaren eta saiakuntzaren aldeko apustua egitea, profesionalizazio handiagoa lortzeko bide gisa.
Lau emanaldi Gipuzkoako hainbat gune edo jaialditan. Horietako bat Kutxa Fundazioaren Kluba aretoan.
500 euro garbiko konpentsazio ekonomikoa jarduketagatik (kontratazio kostua aparte).
Artista edo proiektua sustatzeko bideo bat grabatzea.
Kutxa Fundazioak Tabakaleran dituen instalazioetan entsegu espazio partekatuak doan erabiltzea, erabilgarritasunaren arabera.
Deialdian izena eman duten proiektu guztiei doan parte hartzeko aukera emango zaie komunikazio eta sustapen, eszenografia, produkzio, ekonomia eta fiskalitaterako prestakuntza programan.
Programak Gipuzkoako talentuei balioa emateko eta horiek bultzatzeko apustu sendoari eusten dio, Gipuzkoako eszena dinamizatzen laguntzeko. Ohiko kontzertuei, "Katapulta Tour Gipuzkoa" saio-espazioak gehitu behar zaizkie hautatutako proposamenetarako, profesionalizaziorako bidea are gehiago laguntzeko.
Kutxa Fundazio-en kultura-proposamenen katalogora egindako azken ekarpena musikaren eremuan Jazza izan da.
Jazz-jarduera udan batu eta biltzen delarik, Kutxa Fundazioak proposatzen duen zikloak Jazza urtaro batera ez mugatzea lortu nahi du, eta gero eta zabalduago dagoen diziplina honen interpretatzaile ugariei ikusgaitasuna ematea. Gure artean, Musikene-ren eta musika-prestakuntzarako beste zentro batzuen eraginez, batez ere.
Gipuzkoan egiten den formatu txikiko musika eta arte eszenikoen proiektuei laguntzeko programa bat da. Ekimen honek Gipuzkoako talentuen balioa nabarmendu eta bultzatu nahi du, gazteei arreta berezia eskainiz, musikaren eta arte eszenikoen esparruan.