Katapulta Tour Gipuzkoa 2024
Helburuak
- Musikaren eta arte eszenikoen esparruan Gipuzkoako talentuak balioestea eta bultzatzea – bereziki gazteei dagokienez–
- Gipuzkoako eszena dinamizatzen laguntzea, klubak eta antolatzaileak babestuz.
- Prestakuntzaren eta saiakuntzaren aldeko apustua egitea, profesionalizazio handiagoa lortzeko bide gisa.
Hautatutako proiektuei honako hauek eskainiko zaizkie
- Lau emanaldi Gipuzkoako hainbat gune edo jaialditan. Horietako bat Kutxa Fundazioaren Kluba aretoa da.
- 400 euro garbiko konpentsazio ekonomikoa jarduketagatik.
- Artista edo proiektua sustatzeko bideo bat grabatzea.
- Tabakaleran Kutxa Fundazioaren instalazioetan entsegu-espazioak doan eta partekatuta erabiltzea (prestasunaren arabera).
Edizio honetan berrikuntza gisa, deialdian izena eman duten proiektu guztiei doan parte hartzeko aukera emango zaie komunikazio eta sustapen, eszenografia, produkzio, ekonomia eta fiskalitaterako prestakuntza programan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak ‘Katapulta Tour Gipuzkoa’ Programaren deialdi berria zabaldu dute Gipuzkoan 2024an egingo diren musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako proiektuei laguntzeko programan parte hartuko duten artistak hautatzeko.
- Urtero bezala, musikako eta arte eszenikoetako 10 proiektu hautatuko dira.
- Deialdia musikaren eta arte eszenikoen arloetako artista profesional emergenteei edo erdi-profesionalei zuzenduta dago.
‘Katapulta Tour Gipuzkoa’ Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta Kutxa Fundazioak sustatzen dute, Buenawista Prolleckziom´s lankidetzarekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak ‘Katapulta Tour Gipuzkoa’ Programaren deialdi berria zabaldu dute Gipuzkoan 2024an egingo diren musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako proiektuei laguntzeko programan parte hartuko duten artistak hautatzeko.