Konpromisoa bultzatuz
Eboluzionatzen duen gizarte batek inplikatzen den gizartea behar du.
2030 Agendaren arabera, ezinbestekoa da hori nazioarteko garapen jasangarrirako.
Kutxa Fundazioan herritarren eta enpresen gizarte- eta ingurumen-konpromisoa bultzatu nahi dugu, aurrerapen ekitatiboa eta berdinzaleagoa bizkortzeko. Garapen kolektiboa sustatzen dugu, erakundeen eta gizartearen artean ekintza esanguratsuak sustatuz, eta gizarte-berrikuntza indartuz aliantzen bidez.
Horretarako, gizartearen hainbat arlotan dihardugu:
- Hirugarren sektore ekosoziala: bera sendotzen laguntzen dugu bere eragina handitzen laguntzeko.
- Herritarrak: Hainbat topagune proposatzen ditugu, jendeak, erakundeek eta enpresek jakintza desberdinak partekatzeko, trukatzeko eta, gainera, banako eta taldeko ezagutza berria sortzeko gaitasunak garatzeko aukera izan dezaten.
- Erakundeak, ezagutzaren sektorea, enpresak eta administrazioa: gizarte-berrikuntzaren bidez egungo gizarte- eta ingurumen-erronka handiei erantzuteko gai diren aliantzak sortzen ditugu.
Hirugarren sektoreko erakundeen jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzen ditugu.
Hirugarren sektoreko entitateen jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzen ditugu, 2030 Agendaren ildotik Gipuzkoak dituen erronkei aurre egiteko elkarlana bultzatze aldera.