Kursaal
2000. urtean irekia, Kubo, Rafael Moneo arkitektoak diseinaturiko Kursaal eraikin bitxian dago. Kubo aretoak 1.000 m2 ditu gutxi gorabehera, eta gune handi honek bere arkitektura bitxiarekin tamaina handiko erakusketak egiteko aukera ematen du.
Bere erakusketa-ibilbide esanguratsuagatik, Kubo aretoa kultura-erreferente bihurtu da, era guztietako arte-adierazpenak erakusteko leku, eta artista, aditu, kritikari eta publikoaren arteko topaketa-gune.
Kubok, era guztietako jendearengana iristeko helburuarekin, nazioarteko erakusketa-proiektuak ingurune hurbileko proposamenekin uztartzen ditu, aldi berean honela banatuta: egungo egile handien atzera begirakoak, eta egungo arteari buruzko zenbait tesitan oinarritutako erakusketa kolektiboak.
Helbidea
Zurriola hiribidea, 1 (Kursaal)
20002 Donostia
Emaila
Telefonoa
Bezeroari arreta emateko ordutegia
Asteartetik igandera:
12:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 20:00etara
Abenduak 24 eta 31, arratsaldez itxita
Abenduak 25 eta urtarrilak 1 itxitaitxita
DOAKO SARRERA
- 14 urtetik beheitikoak, heldu batekin.
- Debekatuta dago animaliak sartzea, gida-txakurrak edo ziurtagiridun laguntza emozionaleko animaliak izan ezik.
- Debekuta dago fardel handiekin sartzea.
- Debekatuta dago aterki handiak sartzea.
- Debekatuta dago objektu zorrotzak, palo selfieak eta abar sartzea.
- Ez dago kontsigna-zerbitzurik.
- Debekatuta dago aretoaren barruan jatea eta edatea.
- Debekatuta dago erretzea.
- Debekatuta dago argazkiak ateratzea flasharekin.
- Debekuta dago irristailu, patin, irristailu elektriko, bizikleta, baloi edo aretoaren iritziz desegokia den beste edozein elementurekin sartzea.
- Debekatuta dago jantzirik gabe sartzea.
- Debekatuta dago oinetakorik gabe sartzea.
Zurriola hiribidea, 1 (Kursaal)
20002 Donostia