Kubo Erakusketak
Kubo-ren programazioa, aldi baterako erakusketetan oinarritua, arte plastikoetan zentratua dago, bereziki XX. mendearen hasieratik gaur egunera arteko denbora-tartean, baina arte-adierazpenaren beste alor batzuei buruzko proposamenak ere integratzen ditu, adibidez, zinema, arkitektura edo diseinua.
Kubo Erakusketak, era guztietako publikoengana iristeko helburuarekin, nazioarteko izaera duten erakusketa-proiektuak inguru hurbilagoko proposamenekin konbinatzen ditu, eta gaur egungo artista handien atzerako begiratuak nahiz egungo arteari buruzko hainbat tesitan oinarrituriko talde-erakusketak antolatzen ditu.
Bere erakusketa-ibilbide esanguratsuagatik, Kubo kulturaren erreferente bihurtu da, era guztietako arte-adierazpenak erakusteko leku, eta artista, aditu, kritikari eta publikoaren arteko topaketa-gune.
Kubo erakusketak, aldi baterako erakusketetan oinarritua, arte plastikoak ditu ardatz, bereziki XX. mendearen hasieratik gaur egunera arteko denbora-tartean.