Kutxa Fundazioa
Comprometida con Gipuzkoa y su progreso.
Gipuzkoa gehiago izatea bidezkoagoa, kohesionatuagoa, jasangarriagoa, jantziagoa eta sortzaileagoa izatea da.
Batura baino gehiago izatea. Hori guztiori batuta eta partekatuta izatea.
Eta hori egitea aldaketa sustatzeko eta gure bizilekuaren eta munduan dugun lekuaren garapen integratzaile eta jasangarriagoa babesteko. Gaur, baina batez ere, bihar.
Kutxa Fundazioak egunez egun lan egiten du aldaketara egokitzeko, gure inguruko errealitatea ulertzeko eta horrekin batera eboluzionatzeko.
Horrela sentitzen dugu eta horrela egiten dugu. Gure gizartearen beharrak entzun eta behatuz, erantzuna emango dieten funtsezko helburu batzuk ezarriz. Helburu horietara iristeko jarduera-ildo batzuk zehaztuz eta izan nahi dugun Gipuzkoa esploratzeko eta izaten ikasteko modu berri bat aurkituko duten lankidetza-programak diseinatuz.
Premiak behatzea eta entzutea, helburuak markatzea, ildoak zehaztea, programak diseinatzea.
- Pertsona guztientzako aukera-berdintasuna. Bizikidetza eta aniztasuna.
- Ikasteko aukera esanguratsuak eta inklusiboak.
- Kontzientzia soziala eta herritarren inplikazio handiagoa kulturartekotasun eta bizikidetzarekin.
- Gizarte-antolaketa berritzaileagoa, jasangarriagoa eta artikulatuagoa.
- Gizarte-eraldaketa, parte-hartzea eta baterako sorkuntza sustatuko duten proiektuak/ekimenak gauzatzeko lankidetza sendoagoak.
- Kontzientzia ekologiko handiagoa, herritarren eta erakundeen ohiturak/jardunbideak aldatzea.
- Lidergoa eta ekintzailetza kontzientzia ekosozialarekin, ezagutza eta espiritu eraldatzailearekin.
- Ahalegin publiko-pribatuak bateratzea trantsizio ekologikoa eta klima-aldaketaren aurkako ekintza bizkortzeko.
- Ekonomia berdeagoa eta gizarte-eraldaketaren zerbitzura egongo dena.
- Entzuteko, hausnartzeko, esperimentatzeko eta elkarrekin sortzeko proposamenak eskaintzea herritarrei.
- Kultura-kapital eta espiritu kritiko handiagoa.
- Ezagutzaren kultura esanguratsua, diziplinartekoa, esperimentala eta aplikagarria bilatzen duten ikaskuntza-proposamenak.
- STEAM bokazio gehiago eta hainbat ezaupide garatzeko eta aplikatzeko orientazio hobea.
Haurtzaroan eta gaztaroan STEAM bokazioak sustatzea, horien orientazioa eta garapena erraztuz.
Herritarren ikaskuntzak eta gaitasunak aktibatzen laguntzea jakintza edo ezagutzaren kulturaren bidez, pentsamendu kritikoa sustatuz.
Pertsonen eta erakundeen gizarte- eta ingurumen-konpromisoa aktibatzea, 2030 Agenda lortze aldera inplikaraziz.
Gipuzkoan enpresa sare jasangarri, lehiakor eta berritzaile bat sendotzen laguntzea.
- 18
- Gaitasunak piztuz
- /eu/gaitasunak-piztuz
- [{"title":"Naturan Hezi","path":"\/eu\/naturan-hezi"},{"title":"Inspira Bidaiak","path":"\/eu\/inspira-bidaiak"}]
- 19
- Ezagutza biziz
- /eu/ezagutza-biziz
- [{"title":"Artebidea","path":"\/eu\/artebidea"},{"title":"Zientziabidea","path":"\/eu\/zientziabidea"},{"title":"Garena","path":"\/eu\/garena"},{"title":"Jakinbidea","path":"\/eu\/jakinbidea"},{"title":"Ezagutza KM0","path":"\/eu\/ezagutza-km0"}]
- 21
- Konpromisoa bultzatuz
- /eu/konpromisoa-bultzatuz
- [{"title":"Aztarna Ekosoziala","path":"\/eu\/aztarna-ekosoziala"},{"title":"Hitzetatik Ekintzetara","path":"\/eu\/hitzetatik-ekintzetara"},{"title":"Saretuz Eraldatu","path":"\/eu\/saretuz-eraldatu"}]
- 6743
- Aukerak irekiz
- /eu/aukerak-irekiz
- [{"title":"Bidelagun","path":"\/eu\/bidelagun"},{"title":"Sorlekua","path":"\/eu\/sorlekua"}]
Kontsultatu gure jarduera-ildoei buruzko informazio guztia
Sinesten dugu balio handiagoa sortzen dugula norbanakoaren erantzukizunetik eta inplikazio kolektibotik.
Sinesten dugu eskubide- eta aukera-berdintasunean, eta pertsona guztiok baldintza-berdintasunean garatzea eragozten duten arrakalak murriztea eskatzen du horrek.
Uste sinesten dugu jasangarritasunak oreka esan nahi duela gizarte, ingurumen eta ekonomiaren arloen artean, eta gure ekosistemak babestea eskatzen duela, etorkizuna arriskuan ez jartzeko.
Sinesten dugu gure memoria historikoa gure ondarea dela, eta hori zaintzeko, Euskara sustatzearen eta Gipuzkoako kultura-ondarea zaintzearen alde egiten dugu irmo eta erabakitasunez.
Sinesten dugu ikerketa, sormena, berrikuntza eta teknologia gaurko eta biharko erronkei erantzunak ematen dizkiguten jarduteko moduak direla.
Sinesten dugu gizarte baten aurrerabidea bere herritarren ongizate inklusibo eta jasangarrian oinarritzen dela.
Gipuzkoako gizartearen interesa erakartzeko modua bilatzen dugu, ezagutzaren kultura aurkikuntza eta ikaskuntzatik partekatuz, egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuteko.
Eraldaketa inklusiboa eta jasangarria bilatzen dugu, lankidetzazko berrikuntzaren eta diziplinarteko ezagutzaren bidez.
Gipuzkoako gizartea etengabe aldatzen da, eta gu berarekin. Era dinamiko, erresiliente eta arinean jarduten dugu.
Geure historia eta sustraiak izateak bereziki zorrotzak izatera garamatza gure egokitzeko gaitasunarekin, gizartearentzat garrantzitsuak izaten jarraitzeko.
Herritarren zerbitzura gaude, erantzukizuna dugulako Gipuzkoarekin, gure gizarteko pertsona eta erakundeekin.
Kutxa Fundazioa gertukoa da, agerikoa, herritarrengana irekia. Eskala txikian jarduten dugu beti: aurrez aurre, guztion onerako, proiektuen eta esperientzien tamaina gorabehera.
Osotasuna alderdien batura baino gehiago dela sinetsita, Fundazioaren barruan eta kanpoan integrazioa sustatzen dugu.
Aniztasunetik komunitatea sortzen dugu, bizikidetza eta gizarte-kohesioa sustatuz.
Kutxa Fundazioan lurraldearekin dugun konpromisoa sentitzen dugu, eta lurraldearen eraldaketa bultzatu nahi dugu, Gipuzkoa bidezkoago, sortzaileago, ikasiago eta iraunkorragorantz.
- Erakunde erreferentea gara Gipuzkoan, 100 urte baino gehiagoko historiarekin eta ibilbide emankorrarekin.
- Kutxabanken herenaren jabe den fundazioa gara. Irabazi-asmorik gabea eta erabakietan autonomoa izanik, gure etekinak Gipuzkoako aurrerabidean berrinbertitzen ditugu.
- Ardura edo erantzukizuna dugu Gipuzkoarekin, gure gizartearekin eta erakundeekin. Hurbileko eta gertuko erakundea gara.
- Guztion ongia axola zaigu.
- Deskubritzeko eta ikasteko beste modu bat bultzatu nahi dugu, gaur egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuteko.
- Aurrerapen inklusiboa eta jasangarria bilatzen dugu, lankidetzazko berrikuntzaren eta diziplinarteko ezagutzaren bidez.
- Elkarrekin gehiago batzen dugu. Aniztasunetik sortzen dugu komunitatea, bizikidetza eta gizarte-kohesioa sustatuz.