Naturan Hezi
Kalkulatzen da espezieen, funtzionamendu-zikloen eta naturaren inguruko harremanen % 20 baino ez dituela ezagutzen gizadiak.
Gaur egun dugun ikuspegi antropozentristaren emaitza da hori, eta ekosistemen eta baliabideen desagerpen masiboa jasatera garamatza. Beharrezkoa da hori aldatzea eta naturako balioen aniztasuna onartzea, ingurumen-krisiei aurre egin ahal izateko eta etorkizun bidezkoagoak eta jasangarriagoak lortzeko.
Natura da ezagutza-iturri nagusia, pertsonen garapenerako testuingururik konplexuena eta aberatsena. Gipuzkoan, naturako eta sasi-naturako ehunka elementu ditugu gure bizitegi-eremuetatik gertu, eta, horri esker, tokiko natura ezagutu, berarekin enpatizatu eta berak eskaintzen dizkigun zerbitzu ekosistemikoez elika gaitezke.
Naturan Hezi hurbilketa horri bide emateko sortu zen, prestatzeko, ekoalfabetizatzeko, naturaren erabilera pedagogikoa sustatzeko, eskola naturara hurbiltzeko eta alderantziz, eta proposamen didaktiko berritzaileak dinamizatzeko.
Hori guztia funtsezko helburutzat hartuta:
- Pertsonen hezkuntza eta garapenerako natura testuinguruan kokatzea
- Haurrak eta gazteak naturan etengabe egotea
- 2030 Euskal Agendaren 12. euskal curriculuma naturalizatzea
Ingurumen Hezkuntza areagotzeko helburua lortzen lagunduz eta ikasleen ekoalfabetizazioa eta STEAM ikuspegia sustatuz.
Naturan oinarritutako ikaskuntza-inguruneetan jasangarritasunerako hezkuntza-metodologia berriak eskaintzen dituen programa.
Naturan oinarritutako ikaskuntza-inguruneetan jasangarritasunerako hezkuntza-metodologia berriak eskaintzen dituen programa.