Orio
Baratzeari buruzko informazioa
- Martxan noiztik: 2021eko irailaren 1a
- Arduraduna: Orioko Udala (Herriko Plaza, 1 | T- 943 830 346 | bulegoak@orio.eus)
- Lursail kopurua: 45 (40 m²-ingurukoak)
- Ustiapen denbora: 4 urte
Ekipamenduak
- Aldagela
- Biltegia
- Uraskak
- Simaur-gunea
- Konpostagunea
Nola iritsi
Google Maps-en ikusi.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
Orioko Baratze Parkea baratze eremu handiago batean integratuta dago, Palotetan kokatuta. Bertara oinez erraz iritsi daiteke, baita bizikletaz ere. Ingurune hezea da, hondar askoko lurrak dira hauek eta ondorioz, baratzezaintzarako oso egokiak.
Orioko Baratze Parkeak 45 lursail ditu guztira 40 m² ingurukoak.
Bestalde, baratzekideen eskura komunitatean erabiltzeko hainbat baliabide ere baditu Baratze Parkeak, hala nola, uraskak, konposta-gunea eta parkearen sarreran kokatua dagoen etxola: aldagela eta erremintentzako biltegi gisa erabiltzen dena.
Orioko Baratze Parkea baratze eremu handiago batean integratuta dago, Palotetan kokatuta. Orioko Baratze Parkeak 45 lursail ditu guztira: 60 m2 inguruko 5 lursail eta 40 m2 inguruko 39 lursail.