Plan Estrategikoaren aurkezpena
Plan Estrategiko honetan, gure estrategia eta jarduera-programak berrikusi eta eguneratzearen aldeko apustua egin dugu, Gipuzkoako erronka eta beharrekin bat datorren erakundea izateko.
Kutxa Fundazioan lurraldearekiko dugun konpromisoa sentitzen dugu, eta Gipuzkoa bidezkoago, sortzaileago, ikasiago eta iraunkorrago baterantz bideratzea bultzatzen dugu.
- Erakunde erreferentea gara Gipuzkoan, 100 urte baino gehiagoko historiarekin eta ibilbide emankorrarekin.
- Kutxabanken herenaren jabe den fundazioa gara. Irabazi-asmorik gabea eta erabakietan autonomoa izanik, gure etekinak Gipuzkoako aurrerabidean berrinbertitzen ditugu.
- Ardura edo erantzukizuna dugu Gipuzkoarekin, gure gizartearekin eta erakundeekin. Hurbileko eta gertuko erakundea gara.
- Guztion ongia axola zaigu.
- Deskubritzeko eta ikasteko beste modu bat bultzatu nahi dugu, gaur egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuteko.
- Aurrerapen inklusiboa eta jasangarria bilatzen dugu, lankidetzazko berrikuntzaren eta diziplinarteko ezagutzaren bidez.
- Elkarrekin gehiago batzen dugu. Aniztasunetik sortzen dugu komunitatea, bizikidetza eta gizarte-kohesioa sustatuz.
Dokumentu honek Kutxa Fundazioaren 2024-2030 Plan Estrategikoa definitzen du, Gipuzkoako gizartearen eta ingurunearen ongizatearekin eta aurrerapenarekin dugun etengabeko konpromisoa bideratuko duen ibilbide-orria.
Begiradak, ikusteko, ulertzeko eta aurrera egiteko moduak eraldatu nahi ditugu. Eta hori 4 jarduera-lerro, erakundeekin eta gizartearekin partekatzen ditugunak, bultzatuz egiten dugu.
Ezagutza partekatuari irekitako atea izango da Kutxa Fundazioa Atenea, eta jakin-minaren giltza erabiliko du esperimentazioari, ideiagintza partekatuari, sormenari eta berrikuntzari ate gehiago irekitzeko.
Ekainaren 11n, Tabakalerako Pation, ospatutako Plan Estrategiko berriaren aurkezpenaren irudiak hemen dituzue.
Lurraldearekiko dugun konpromisoa sentitzen dugu...