Saretuz Eraldatu
Batasunak egiten omen du indarra.
Kutxa Fundazioan berrikuntza soziala bultzatzeko eta irtenbide eraldatzaileak errazteko lan egiten dugu, Gipuzkoan desberdintasunak murrizteko helburuarekin.
Eraldatzeko indarrak batzea esan nahi du Saretuz Eraldatu-k. 2030 Agendaren helburuen hobekuntzan aurrerapen esanguratsuak lortzea esan nahi du, eta, horrela, tipologia desberdinetako eragileen arteko aliantzetan oinarritutako irtenbide eraldatzaileen sorrera sustatzea.
Desafio ekosozialetarako laguntza eta aliantzen bidez, gizarte-desberdintasunak murrizten eta Gipuzkoako gizarte- eta lurralde-kohesioa hobetzen lagundu nahi dugu, proiektu eraldatzaileak dituzten erakundeen arteko aliantzei esker 2030 Agendaren erronken ildotik: biodibertsitatea, kontsumoa eta ohitura osasungarriak berreskuratzea, eta desberdintasunak murriztea. Askotariko ikuspegietatik ulertutako eraldaketa lortu nahi dugu, ikuspegi sistemikoa duena eta eremu publiko eta/edo pribatuko eragileen arteko aliantzen bidez gauzatua.
Baratze Parke Sarea proiektuaren bitartez, nekazaritzan profesionalak ez diren pertsonak baratzezaintza praktikatzera hurbilduko ditugu. 2013az geroztik, eta Lezo, Usurbil, Alegia, Tolosa eta Hernaniko udalekin lankidetzan, lehenengo bost baratze-parkeak jarri ziren martxan, eta, horrela, Baratze Parke Sarea sortu zen, eta, 2023an, hamargarren urteurrena bete zen. Hamar urte hauetan, Baratze Parke Sarearen laguntzarekin edo zuzenean udalen eskutik, hiri-baratzeen eredu hori Gipuzkoa osoan zabaldu da, eta, gaur egun, 30 udalek baino gehiagok eskaintzen diete herritarrei horrelako baratze komunitarioetan autokontsumorako baratzezaintza praktikatzeko aukera.
Izan ere, ideiak eta konpromisoa batzen dituen Gipuzkoa batek Gipuzkoa jasangarriagoa eta bidezkoagoa esan nahi du.
Izan ere, ideiak eta konpromisoa batzen dituen Gipuzkoa batek Gipuzkoa jasangarriagoa eta bidezkoagoa esan nahi du.
Gizarte-berrikuntza bultzatzea erronka ekosozialen aurrean, bidezko trantsizio ekologiko bizkortzeko eta Gipuzkoan desberdintasunak murrizteko.
Gizarte-berrikuntza bultzatzea erronka ekosozialen aurrean, bidezko trantsizio ekologiko bizkortzeko eta Gipuzkoan desberdintasunak murrizteko.