Saul Leiter. Amaitu gabeko mundua

Bloques
Título
Saul Leiter. Amaitu gabeko mundua
Texto

Saul Leiterren paisaia poetikoak irudiz bete du Artegunea aretoa Amaitu gabeko mundua erakusketari esker. Poeta bisuala da, baina ez une erabakigarriena, baizik eta une sarkorrena. Lan heterogeneoa, sailkaezina eta dentsitate handikoa osatu du, nola argazkilaritzan, hala pinturan. 

Erakusketaren komisarioa Anne Morin. diChroma phtography izan da, eta jatorrizko –gehienak zuri-beltzean– eta koloretako 200 argazki baino gehiago aurkeztuko ditu, berrogei margolan inguru, koloretako argazkien proiekzio bat, dokumentuak, aldizkariak, koadernoak eta Saul Leiterren beraren hainbat kamera. 

Erakusketaren egitura mugarik gabeko paisaia baten modura eratu da, eta Saul Leiterrek margolari gisa duen keinua erakusten du, zeina mintzatzen baita hedadurari buruz, mugarik gabeko, hodeiertzik gabeko, gune bati buruz. Leiterren mundua zabaldu, tolestu, hedatu egiten da. Linealtasun hori denborazko uzkurdura batek eteten du, zeina sortua baita muntaia txikiez, argazkiaren denborakotasunari, aurkitutako irudiaren une erabakigarriari, dagozkien «bat-bateko» antolaerez. Denboraren zabaltze hori izango da erakusketan barrena bisitariei lagundu eta gidatuko dien hari eroalea, harik eta erakusketaren erdigunera iritsi arte, Leiterren logelara iritsi arte, hain zuzen; han sortu zuen In My Room [Nire gelan] izenburuko saila. 

In my Room lana da Saul Leiterren lanaren bihotza eta erakusketaren erdigunea. Horixe da Leiterrek izenburua jarri zion sail bakarra, eta horixe da, halaber, haren obra eskergaren puntu neuralgiko bakarra, pultsio bakarra, espazio-denborazko uzkurdura bakarra. Leku nagusi bat da, askatasunaren leku sekretua; osotara berea duen askatasun mugagabea. Zuri-beltzeko argazkiak dira guztiak, kolorekorik ez dago batere. Argazki horietara itzuliko zen Leiter berriz ere, kolore eta hondo leunez margotu, estali eta argazki haietako aurpegi eta gorputzak ezabatzeko. Oso formatu txikian, 40 lan ezagutuko ditugu. 

     Saul-Leiter.-Footprints,-c.-1950   

Antetítulo
Komisarioa: Anne Morin (diChroma photography)
Título
SAUL LEITER
Texto

Saul Leiter (Pittsburgh, 1923 – Nueva York, 2013). Pittsburgh-en jaio zen, familia judu praktikante baten baitan. Aita, Wolf, poloniar jatorriko errabino ortodoxoa zen, eruditoa eta poliglota, eta errespetu handiko eminentzia bere komunitatean. Ama, Regina, Austrian jaioa zen, eta lau seme-alabak hazteaz arduratu zen: hiru mutil eta neska bat, eta huraxe izan zen Saulen lehenengo modeloa. Mutilei dagokienez, familiaren inertziak markatu zuen haien patua, eta errabino bilakatzea beste aukerarik ez zen aurreikusten, aitaren eta aitonaren urratsei jarraitzea, judutar kondizioa lanbidea bihurtuz. Hori izan zen Leiter gazteak aitaren autoritate zorrotz eta zapaltzailearen aurka egin behar izan zuen lehen borroka. Inposizio hori, baina, benetako balio bihurtu zuen berak; izan ere, esperientzia hori giltzarri izan zen haren geroko bilakaera azaltzeko, batez ere judaismoak haren obran utzitako aztarna iraunkorra ulertzeko.

1946an, Leiter gazteak New Yorkera jo zuen, itogarria zitzaion familia-giro horretatik ihesi. Hogeita hiru urte zituen eta muturreko prekarietate-egoeran bizi zen. Zailtasun materialek, baina, ez zuten izutzen dena galdu berri zuena. Klandestino antzeko zerbait bihurtu zen, bere bizitzaren klandestino, luzapen-denbora bat bizitzen ari balitz bezala, berarentzat heriotza-zigorra baino ez zenari ihes eginez. Horregatik, beharbada, Leiterrek ez zuen inongo komunitateren, inongo talde artistiko, politiko edo sozialen parte izan nahi. Leiter talde batekin lotu beharko bagenu, Beat Generation delakoarekin lotuko genuke, askatasunaren bilaketa etengabeko horregatik. Leiter arlote aske bat izan zen bere bizitza osoan, amaitu gabeko mundu bateko zati txikiak biltzen jardun zuena. 

1948tik aurrera koloretako argazkiak egiten hasi zen; 1951tik aurrera besteak beste LIFE aldizkarian argitaratu zituen bere irudietako batzuk, eta hurrengo urtetik aurrera erakusketak ere egin zituen, maiztasunez, Tanager Galleryn. 

1953an, MoMAko kontserbatzaile zen Edward Steichenek Saul Leiterren koloretako argazki batzuk sartu zituen Always the Young Strangers [Beti gazte atzerritarrak] izeneko erakusketa kolektibo batean, eta lau urte geroago, Leiterren koloretako hogei bat diapositiba erakutsi zituen «Experimental Photography in Color» [Koloretako argazkigintza esperimentala] izeneko hitzaldian, MoMAn bertan. Garai horretan ―berrogeita hamarreko hamarkadatik aurrera―, Saul Leiter koloretako argazkigintzarekin lotu zuten berehala, eta horrek, zoritxarrez, zuri-beltzeko bere produkzio guztia ezkutatu zuen, koloretako lanak adinako aberastasun harrigarri baten erakusgarri bazen ere. 

Leiterrek Harpers’ Bazaar aldizkariarekin kolaboratu zuen lehenbizi; ondoren, Elle, Vogue eta LIFE aldizkariarekin. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran, alde batera utzi zuen modako argazkigintzaren mundua. Dena dela, berak ez zuen inoiz bere burua mundu horretako parte bezala ikusi, seguruenik haize kontra jardun zuen sortzailea izan zelako beti, bizi izan zen mundura erabat egokitzeko zailtasunak izan zituen artista bazterreko bat. Handik aurrera, haren karrera itzaliz joan zen, pixkana-pixkana. 

1992an, Jane Livingstonek antolatutako erakusketa batean parte hartu zuen, non New York Schooleko (Photo Leagueren jarraipena) hamasei argazkilariren 1936-1963 bitarteko lanak bildu baitziren: Diane Arbus, Richard Avedon, Alexey Brodovitch, Ted Croner, Bruce Davidson, Don Donaghy, Louis Faurer, Robert Frank, Sid Grossman, William Klein, Saul Leiter, Leon Levinstein, Helen Levitt, Lisette Model, David Vestal eta Weegee (Arthur H. Fellig-en izengoitia). Howard Greenberg argazkigintzan espezializatutako galerista handiak erakusketa ikusi eta Leiterren ordezkari izatea erabaki zuen. Hurrengo urtean, Leiterrek haren galerian erakutsi zituen bere lanak. Horra nola jaso zuen Saul Leiterrek, berandu bada ere, nazioarteko onespena. 

2006an, Steidl argitaletxeak Leiterren lehen monografia argitaratu zuen, eta ordutik aurrera, esan dezakegu haren lana ikusgarritasuna izaten hasi zela. Areago, etengabe handituz joan da geroztik. Berandu etorri zaio onespena. 2003an hil zen, hain zuzen ere, onespen hori handitzen hasi zenean. 

Antetítulo
Margolaria eta argazkilaria
Título
Informazio praktikoa
Texto

Datak: 2024ko uztailaren 19tik azaroaren 10era

Komisarioa: Anne Morin. diChroma phtography

Ordutegia: asteartetik igandera: 12:00-14:00 eta 16:00-20:00. Sarrera doan

Helbidea: Kutxa Fundazioa Artegunea. Andre Zigarrogileen plaza, 1 (Tabakalera eraikina). 20012 Donostia 

Título
Datozen jarduerak
Campo Información
field_actividades
Título
Informazio gehigarria
Descargas
Título grupo
Erakusketaren gida
Documento
Erakusketaren gida euskaraz
Fichero
/sites/default/files/2024-07/Saul_Leiter_erakusketaren-gida_0.pdf
Documento
Erakusketaren gida gaztelaniaz
Fichero
/sites/default/files/2024-07/Saul_Leiter_guia-exposicion_2.pdf
Documento
Erakusketaren gida ingelesez
Fichero
/sites/default/files/2024-07/Saul_Leiter_exhibition-Guide.pdf
Título grupo
Prentsa-oharra
Documento
Prentsa-oharra euskaraz
Fichero
/sites/default/files/2024-07/240718_PO_Kutxa_Fundazioa_Artegunea_Saul-Leiter.pdf
Antetítulo
Zalantzak dituzu?
Título
Zure esanetara gaude
Subtitulo
Jar zaitez gurekin harremanetan edozein informazio zabaltzeko edo edozein zalantza argitzeko. Telf. <tel>+34 943 251 937</tel>
Antetítulo
Artegunea
Título
Saul Leiter. Amaitu gabeko erakusketa
Lista Items Slider
Multimedia
Saul Leiter_comisaria
Multimedia
Saul Leiter_Ane-Abalde_Anna-Morin
Multimedia
Saul Leiter
Multimedia
Saul Leiter_interior
Multimedia
Saul Leiter_interior
Multimedia
Saul Leiter_interior
Título
Iraganeko jarduerak
Campo Información
field_actividades
Campo Información
field_agrupaciones_padre
Cabecera
Lista Items Slider
Título
Saul Leiter. Amaitu gabeko mundua
Antetítulo
Erakusketa
Multimedia
Saul Leiter
Título
Saul Leiter. Amaitu gabeko mundua
Peso
0
Imagen Listado
Saul Leiter Foundation
Etiqueta
Erakusketa
Tipo agrupación
Erakusketa
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
2024ko uztaila 19 - azaroa 10
Texto hora
Asteartetik igandera: 12:00-14:00 | 16:00-20:00
Público
Publiko orokorra
Temática
Artea
Línea Actuación
Agrupaciones Padre
Pasada
1
Años
2024
Fecha
2024ko uztaila 19 - azaroa 10
Lugar
Fecha Formato II
2024ko uztaila 19 - azaroa 10