Tolosa
Baratzeari buruzko informazioa
- Martxan noiztik: 2013ko irailaren 11
- Arduraduna: Tolosako Udaleko Ingurumen Saila (943 697 500)
- Lursail kopurua: 79 (40 m²-ko 75 eta 81 m²-ko 4)
- Ustiapen denbora: 4 urte
Ekipamenduak
- Aldagela
- Biltegia
- Uraskak
- Iturriak
- Atseden-gunea
- Konpostagunea
- Komun lehorrak
- Frutarbolak
- Aparkalekua
- Bizikleten aparkalekua
- Lursail egokituak
Nola iritsi
Google Maps-en ikusi.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
Tolosako Baratze Parkea Iurreamendiko muinoan dago, Tolosako herriaren hegoaldean. Baratze Parke honen berezitasun handiena Iurramendi egoitzaren lorategian kokatuta dagoela da, eremu lau batean. Izan ere, baratzeak sortu zirenetik asko dira baratzean aritzeko bertara hurbiltzen diren herritarrak, egoitzan bizi diren aiton-amonekin espazioa, denbora eta elkarrizketak konpartituz, guztiak ikaragarri aberastuz.
Parkeko etxola erdialdean dago, egoitza-eraikinaren maila berean. Etxolan aldagelak, takilak, erremintentzako biltegia eta iturriak daude, baita aterpe eder bat. Komun lehor bat ere jarri da etxolatik gertu. Parkeko erdialdean ere konpostagunea dago. Uraskak berriz partzelen artean, modu estrategikoan kokatuta daude.
Gune berdeak ere baditu parkeak, bertan fruta-arbolak landatu dira. Atseden guneak ere, zuhaizpean batzuk, behar bereziak dituzten pertsonentzako lursail egokituak eta bizikletak aparkatzeko guneak ere baditu parkeak.
Tolosako Baratze Parkea Iurreamendiko muinoan dago, Tolosako herriaren hegoaldean.