Villabona
Baratzeari buruzko informazioa
- Arduraduna: Villabonako Udaleko Ingurumen Saila (943 692 100)
- Lursail kopurua: 36 (40 m²-koa bakoitza)
- Ustiapen denbora: 4 urte
Ekipamenduak
- Aldagela
- Biltegia
- Uraskak
- Iturriak
- Konpostagunea
Nola iritsi
Google Maps-en ikusi.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
Baratze eremua Villabona udalerriaren ekialdean dago kokatuta, N-I errepidearen alboko urki-landaketaren atzealdean, Amasarako bide ondoan. Parkea mendebaldera ematen duen aldapa suabe batean kokatzen da, jatorriz belardia izandako terrenotan.
Etxola eremuaren sarreran dago, aldagela eta erremintentzako biltegia bertan dituzte baratzekideek. Aterpetxo bat ere badu etxolak eta bertan arraska ere barazkiak garbitu ahal izateko. Bi eremu desberdinetan kokatu dira konpostaguneak eta uraskak.
Baratze eremua Villabona udalerriaren ekialdean dago kokatuta, N-I errepidearen alboko urki-landaketaren atzealdean, Amasarako bide ondoan.