Zegama
Baratzeari buruzko informazioa
- Martxan noiztik: 2014ko uztailaren 23a
- Arduraduna: Zegamako Udala (943 801 115)
- Lursail kopurua: 60 (60 m²-koa bakoitza)
- Ustiapen denbora: 6 urte
Ekipamenduak
- Aldagela
- Biltegia
- Atseden lekua
- Uraskak
- Iturriak
- Hazitegia
- Energia berriztagarriak
- Frutarbolak
Nola iritsi
Google Maps-en ikusi.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
Zegamako Baratze Parkea Aizkorri mendi lerroaren magal batean aurkitzen da, San Bartolome auzoan, Anduetza Parketxearen alboan.
Baratze eremu hauetako terrenoak ekialdera ematen dute, eta urtetan baratze gisa edo belardiak bezala erabili izan dira. Garai haietako fruta-arbola batzuk oraindik bizirik irauten dute.
Erabiltzaileen etxola baratzetako sarreran kokatuta dago, Arrietalde auzunera doan errepideari itsatsia, eta bere argi indar beharrak eguzki plaka bidez asetzen dira. Etxolaren albo batean barazkiak garbitzeko arraska, baita kultibo-mahai bat ere, hazitegi bezala erabili ahal dena. Ondoan, atseden gunetxo bat badute baratzekideek.
Etxolatik abiatu eta bitan adarkatzen den bide nagusi batek antolatzen du parkea, konpostaguneak eta uraskak partzelen artean banatuta daudelarik.
Zegamako Baratze Parkea Aizkorri mendi lerroaren magal batean aurkitzen da, San Bartolome auzoan, Anduetza Parketxearen alboan.