Zientziabidea
Zientziabidea programak zientziaren ekarpena balioetsi nahi du ezagutzaren eraikuntzan eta herritarren pentsamendu kritikoaren garapen eta sustapenean. Hori guztia mugako zientzia ikusarazteko eta, batez ere, Gipuzkoako eragileen ezagutza zientifikoa sortzeko.
Programa honek pentsamendu kritikoa garatzeko beharrezkoak diren tresnak eskaintzen dizkie herritarrei, interes sozialeko gaiei buruz diziplinarteko begiradaren bidez.
Pertsonek modu kritikoagoan ikastea, sakontzea, beren burua zalantzan jartzea eta pentsatzea nahi dugu. Eta jakin-minaren bidez egin dezatela, eta horrek jakiteko, ulertzeko eta zientziaz baliatzeko gogoa piztu diezaiela, ezagutza esanguratsua sortzeko.
Tokiko eragileen aurrerapen zientifikoen lana eta emaitzak munduari erakustea, gure lurraldeko ehun zientifiko-teknologiko handiari prestigioa emateko, baita gizarteari egiten dizkioten ekarpenen garrantzia nabarmentzeko ere.
Zientzia funtsezkoa baita iragana eta oraina ulertzeko eta etorkizunari begiratzeko, aurrerapen sozial eta jasangarria bultzatzeko.
El programa Zientziabidea busca poner en valor la aportación de la ciencia en la construcción del conocimiento y el desarrollo y fomento del pensamiento crítico de la ciudadanía.
Eguneroko bizitzan eragina duten eta gizarte-ongizatean eta gaitasun kritikoaren garapenean laguntzen duten aurrerapen zientifikoak herritarrei ezagutzeko eta interpretatzeko aukera ematea du helburu.
Eguneroko bizitzan eragina duten eta gizarte-ongizatean eta gaitasun kritikoaren garapenean laguntzen duten aurrerapen zientifikoak herritarrei ezagutzeko eta interpretatzeko aukera ematea du helburu.