Zumarraga
Baratzeari buruzko informazioa
- Martxan noiztik: 2019ko ekainaren 1a
- Arduraduna: Zumarragako Udala (943 729 022)
- Lursail kopurua: 45 lursail (35 m²-koak) eta 2 baratze-mahai
- Ustiapen denbora: 4 urte
Ekipamenduak
- Aldagela
- Biltegia
- Uraskak
- Simaur-gunea
- Konpostagunea
Nola iritsi
Google Maps-en ikusi.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
Zumarragako Baratze Parkea Urtubiko auzunearen maldan kokatuta dago. Bertara oinez erraz iritsi daiteke eta baita bizikletaz ere.
45 lursail ditu guztira eta lursail bakoitzaren azalera 35 m² bitartekoa da. Baratze Parkeak lursail hauek izateaz gain, bi baratze-mahai ere baditu, mugikortasun mugatua duten erabiltzaileentzat.
Bestalde, baratzekideen eskura komunitatean erabiltzeko hainbat baliabide ere baditu Baratze Parkeak, hala nola, uraskak, konposta-gunea eta parkearen sarreran kokatua dagoen etxola eta aldagela eta erremintentzako biltegi gisa erabiltzen dena.
Baratze Parkea, beste Parke handiago batean integratuta egongo da. Eremu berdinean txakurrentzako parkea eta jolas parke bat izango dira. Guztira 17.250 m² izango ditu.
Zumarragako Baratze Parkea Urtubiko auzunearen maldan kokatuta dago. Bertara oinez erraz iritsi daiteke eta baita bizikletaz ere.