kutxafundazioa impacto emprendimiento 1 11ficha

11- 13

Ekintzailetzaren lurraldea gara

Km0-ko talentua bultzatzen dugu.

Sortzen ari den tokiko talentuari (musika eta arte eszenikoak) eta industria kultural eta sortzaileetako ekintzailetzari laguntzeko programak; lanerako guneak, prestakuntza, laguntza ekonomikoa eta zabalkundea eskainiz.

Kutxa Fundazioak 2010az geroztik hainbat programa kudeatzen ditu.

Musikaren, kultura-ekintzailetzaren eta artearen alorretan sortzen ari den tokiko talentuari laguntzeko bokazio argiarekin. Programa horien helburu nagusia profesionalizazioa sustatzea eta enplegu iraunkorra sortzea da.

Gure fundazioak KM0 kultura sustatzeko programazio finkatuaren aldeko apustuari eutsi dio: kontzertuak, antzerkia, tailerrak, aurkezpenak, dantza, hitzaldiak…, jendearentzako programazio irekia, Gipuzkoako sortzaile eta artistentzako erakusketa-plataforma.

Kutxa Fundazioak, finantzaketa eskaintzeaz gain, komunitate inkubatzaile gisa ere jokatzen du. Akonpainamendua da gure balio bereizgarria: proiektu bat koaderno batean ideia bat besterik ez izatetik arrakasta profesional bihurtzen den arte, gure gaur egungo kulturako irudi ikonikoekin gertatu den bezala.

kutxafundazioa impacto emprendimiento 2

Katapulta Tour Gipuzkoa

Kutxa Fundazioak, finantzaketa eskaintzeaz gain, komunitate inkubatzaile gisa ere jokatzen du. Akonpainamendua da gure balio bereizgarria: proiektu bat koaderno batean ideia bat besterik ez izatetik arrakasta profesional bihurtzen den arte, gure gaur egungo kulturako irudi ikonikoekin gertatu den bezala.

Sorlekua

Kutxa Fundazioan biziki nabari dugu Gipuzkoarekiko dugun konpromisoa, eta horrek Gipuzkoaren aurrerapena pertsonen, kulturaren, zientzien eta berrikuntzaren bidez sustatzera bultzatzen gaitu. Talentua eta ekintzailetza garatzen lagundu nahi dugu kulturaren eta sormenaren sektorean. Mende erdiz baino gehiagoz etengabe lagundu diogu sektore horri, gure lurraldearen garapen jasangarrian duen funtsezko eginkizuna aitortuz. Konpromiso hori indartu egiten da Kutxa Fundazioaren Plan Estrategikoarekin (2023–2030). Sorlekua da sorkuntzarako gune hori. Programa paregabe eta bakarra da, hemengo, Gipuzkoako, kultur eta sormen proiektuak indartu, lotu eta bultzatzeko. Kultura eta sormen industrien proiektuak hazi, sendotu eta hurrengo mailara eramateko pentsatua dagoen mentoretza-programa bat da Sorlekua Mentoretza. Kultiba eta Ekintzakoop-en aliantzarekin eta 10.000€-rainoko ekarpenarekin, bidelagun izan gara. Kulturaren eta sorkuntzaren sektoreetako hainbat eragile indartzen jarraitu nahi dugu, trantsizio ekosozialera bideratutako kontzientziazio, prestakuntza eta gaitze jarduerak txertatuz programan. Sortzea erantzukizuna hartzea ere badelako. Programak, gainera, ekonomia sozialaren alde egiten du, pertsonak erdigunean jartzen dituzten enpresa-ereduak sustatuz, kapitalaren gainetik, eta begirada kolektibo eta jasangarria duten proiektuak bultzatuz.

Arrakasta-kasuak

gure laguntzaren inpaktua ibilbide finkatuetan neurtzen da. Horren adibide dira Izaro eta Idoia artistak, edo Amarenak moda-marka, laguntza-programei lotuta hasi baitzuten beren ibilbide profesionala. Hasierako laguntza hori (egoitza artistikoak, entsegu-aretoak eta agertokiak barne hartzen dituena) beharrezko txinparta da gure inguruko talentuak nazioarteko proiekzioak lor ditzan.

Kutxa Fundazioa Kluba

programazio berritzailea eta osagarria proposatzen da lurraldean, hainbat arlori garrantzia emateko: Gipuzkoako sorkuntza berri eta askotarikoa, euskara, gaurkotasunari buruzko gogoeta eta begirada artistikotik beste eztabaida batzuekin gurutzatzea. Hori guztia lurraldeko beste jaialdi eta ekimen eszeniko batzuetarako plataforma ere izanik. Gure agertokiak aukera ematen die tokiko, estatuko eta nazioarteko talentuei beren lana erakusteko, beren karrera profesionaletan lagunduz.

Espazio horietan gauzatu diren lankidetzen artean daude, besteak beste:

Crossover

Telesailen kulturari eskainitako jaialdia

Txikijazz

Bi kontzerturen programazioarekin eta 1.275 haur eta familiaren parte-hartzearekin

Labo XL Jaialdia

Espazio eta hizkuntza eszeniko berrien jaialdia

Dantz Festibala

Musika elektronikoaren eta abangoardiakoaren jaialdia

Jazzaldiaren tokiko banden lehiaketa

DFeria

Arte eszenikoen jaialdia

Abesbatzen Lehiaketa

Era berean, erakunde-mailan ematen ditugun laguntzei eutsi diegu:

Euskadiko Orkestra, EGO Euskadiko Gazte Orkestra, Musikene, Kursaal Eszena, Balenciaga Museoa, Glad is the Day jaialdia, DFeria, etab.

Ganbera Musikaren XV. Zikloa

Ganbera Musikako talentu berriei eskainia, bakarra da Gipuzkoan genero horretan eta Kutxa Fundazioaren, Musikeneren, Donostiako Orfeoiaren, Donostia Musikaren eta EGO Euskadiko Gazte Orkestraren arteko lankidetzarekin egiten da, 55 musikarik parte hartu dutelarik. Programatu diren 11 kontzertuetara 971 pertsona bertaratu dira.

kutxafundazioa impacto emprendimiento 3