kutxafundazioa impacto influencer 1 6ficha

6- 13

Influencer izateak eragina izatea esan nahi du

Gipuzkoa bidezkoagoa, jantziagoa, sortzaileagoa eta jasangarriagoa izan dadin laguntzen duten gazteak sustatu eta laguntzen ditugu.

Kutxa Fundazioan irmoki sinesten dugu gure lurraldearen etorkizuna belaunaldi berrien energian eta ikuspegian datzala, eta horregatik bultzatzen dugu Gipuzkoako talentu gazte eta konprometitua.

Beren lorpen, proiektu eta ibilbideagatik nabarmentzen diren gazteak aintzatetsiz, norbanakoaren bikaintasuna saritzeaz gain, gizarte osoa bere bultzada, balio eta konpromisoarekin inspiratuko duten erreferenteak ikusaraztea bilatzen dugu. Gorabidean dauden ibilbide horiek laguntzean, gure lurraldeko giza kapitala lantzeko gure misio edo eginkizuna betetzen dugu, ideia berritzaileenek eta lidergo sendoenek gure komunitatearen etorkizuna eraldatzeko beharrezko babesa izango dutela ziurtatuz.

Gipuzkoaren etorkizuna hazteko jarrera eta gaitasuna duten gazteen esku dago.

Hainbat arlotako gazte ezagunak aitortu edo aintzatesten ditugu, haien iraganeko arrakasta eta etorkizunerako gaitasuna sarituz.

Profesionalizaziorantz prestatzen ditugu, pertsona sortzaileei lagunduz. Diziplina anitzeko hainbat arlotan lorpenak aztertzen ditugu, iraganeko arrakasta ez ezik, etorkizuneko inpaktu edo eragin-gaitasuna ere sarituz. Ikusgarritasun instituzionaleko plataforma bat eskaintzen diegu, ateak irekitzeko aukera ematen diena, ekonomikoki lagunduz haien proiektuek gora egin dezaten eta benetako eragina eta belaunaldi-aldaketa sor dezaten.

kutxafundazioa impacto influencer 2

Sorlekua: Profesionalizazio Sortzailea bultzatzea:

Kutxa Fundazioan uste dugu talentu artistiko eta sortzaileak oinarri sendoa behar duela bizitza jasangarriaren eragile bihurtzeko. Sorlekua-ren bitartez, profesionalizaziorako zubi gisa jarduten dugu, ideiatik negozio-eredurako trantsizioan sortzaileei lagunduz. Gure helburua da beren proiektuak enpresa bideragarri, erresiliente eta jasangarri bihurtzeko behar dituzten tresnak ematea. Aitortzen dugu ez dagoela bide bakar bat enpresa-arrakastarako; horregatik, gure mentoria edo aholkularitza holistikoaren helburua negozio-ereduen aniztasuna eta erabil daitezkeen forma juridikoak erakustea da. Ekintzaile bakoitzari aholkularitza pertsonalizatua ematen diogu, bere ikuspegi eta behar espezifikoetara hobekien egokitzen den egitura identifikatzen lagunduz. Sorlekuan pertsona bakoitzak bere jarduera gehien komeni zaion moduan egin dezan lan egiten dugu, Gipuzkoako talentu sortzaileak gure lurraldean etorkizun profesional sendoa izatea bermatuz.

Espezializazio eta Egonaldietarako Bekak:

Egonaldi artistikoak eta ikerketa-bekak finantzatzea, Gipuzkoako gazteek nazioarteko zentroetan egonaldiak egiteko edo proiektuak erreferentziazko tokiko zentroetan garatzeko aukera izan dezaten. Horrek ibilbideen hasieran prekarietateari aurre egiten dio, eta egonkortasun ekonomikoa ematen dio garapen profesionalaren faserik erabakigarrienean.

Balioetan eta Jasangarritasunean Hezte:

Naturarekiko harremana ikaskuntza-tresna bihurtzen dugu, gazteekin lan eginez, krisi klimatikoari eta ekonomia zirkularrari buruzko kontzientziazioan sakontzeko, esperientzia praktikoen bidez. Gure helburua Gipuzkoako gazteak ahalduntzea da aldaketarako eragile gisa. Beren etxeetan eta etorkizuneko ingurune profesionaletan trantsizio ekologikoa gida dezaten nahi dugu, ingurumen-konpromisoa beraien garapen pertsonal eta sozialaren zutabe bihur dadin ziurtatuz.

Inspira Gazteak Sariak: Jarrera eta Konpromisoa sarituz:

Kutxa Fundazioan bikaintasun-kontzeptua garatu dugu, XXI. mendeko balioetara egokitzeko. Jatorrian, unibertsitateko eta lanbide-heziketako espedienterik onenak saritzea zen gure aintzatespenaren xedea; hala ere, gure estrategia berriarekin, ikuspegi hori aldatu egin dugu, bizitzaren aurreko jarrera saritzeko eta ez errendimendu akademikoa soilik. Inspira Gazteak programaren bidez, balio ekosozialekin eta kulturalekin konpromiso sakoneko bizimodua duten gazteak saritzen ditugu. Gauzak konpromiso etikoarekin egiten dituztenak ikusaraztea eta saritzea da helburua. Gazte horiek gaur egun erreferente eta eragin handiko bihurtzea nahi dugu, jarraitu beharreko eredu gisa jardunez, beren ereduarekin beste batzuk inspiratu eta bizi-ibilbide zintzo bat aurrerapen jasangarriaren oinarria dela erakuts dezaten.

inspira gazte sariak