kutxafundazioa impacto memoriaviva 1 1ficha

1- 13

Memoria bizia

Argazki dokumentalen artxibo bat dugu, "Kutxa Fundazioa Fototeka", bi milioi argazki-objektu baino gehiagorekin.

Kutxa Fundazioa Fototeka argazki dokumentalen artxibo irekia da, Gipuzkoako memoria bisuala eta arima.

Gure lana zaintza hutsetik haratago doa; duela 50 urte baino gehiago sortu zenetik, Kutxa Fundazioa Fototekak Gipuzkoari buruzko ondare bisual handia gorde, aztertu eta zabaltzen du. Altxor fotografiko hau herritar guztien eskura jartzean, gure ondare historikoa babesteaz gain, gure iraganaren eta gure orainaren arteko elkarrizketa bizirik mantentzen dugu, gure lurraldeko kultura-ondarea datozen belaunaldientzako baliabide eskuragarria, dinamikoa eta betierekoa izango dela ziurtatuz.

  • 2.000.000

    Gure bilakaera kontatzen duten argazki-objektuak.

  • 600.000

    Klik bakarrean eskuragarri dauden irudi digitalizatuak.

50 urte

Gipuzkoaren bilakaera kontatzen duten 2 milioi argazki-objektu baino gehiagoko funtsa kudeatzen dugu.

kutxafundazioa impacto memoriaviva 2

Kutxa Fundazioak, Ondarea kontserbatzeko lanean, lau ondare-artxibo eta -bilduma handi kontserbatu, ikertu eta zabaltzen ditu: arte ederren bilduma, Kutxa Fundazioa Fototeka, Dr. Camino Liburutegia eta Aurrezki-kutxen Artxibo Historikoa.

Gipuzkoaren bilakaera kontatzen duten 2 milioi argazki-objektu baino gehiagoko funtsa kudeatzen dugu. Ondare hori katalogatu, ikertu eta zabaltzen dugu, argazkigintzaren eta historiaren profesionalek eta herritarrek bizirik manten dezaten gure memoria kolektiboa.

Kutxa Fundazioa Fototeka Gipuzkoako herritarren familia-albuma da. Babes teknikoko eta katalogazio historikoko lan zehatza egiten dugu, ondare hori modu publikoan kontsultatzeko modukoa izan dadin. Artxibo horiek digitalizatu eta erakustean, gizarteak bere bilakaera ulertzea, bere iragana ezagutzea eta bere kale, jende eta tradizioen memoria bisualean oinarritutako identitate kolektibo sendo bat eraikitzea ahalbidetzen dugu.

Digitalizazioa eta sarbide unibertsala

Gipuzkoako familia-albumarekin historia digitalizatuz klik bakar batera.

Kutxa Fundazioa Fototeka, artxibo itxi bat izatetik urrun, plataforma bizia da. 600.000 irudi baino gehiago daude eskuragarri, eta etengabeko digitalizazio-ahalegina egiten da bereizmen handian, jendeak milaka irudi online kontsultatu ahal izan ditzan. Horrek demokratizatu egiten du historiarako sarbidea, eta edonork, bere etxetik, bere herriaren edo familiaren memoria bisuala berreskuratzea ahalbidetzen du.

Funts handien kontserbazioa

Negatiboaren zaindariak: begirada profesionalaren ondarea zainduz.

Funts ikonikoak kudeatzen ditugu, hala nola Foto Marín, Photo Carte edo Isabel Azkaraten funtsak. Gure lanaren barruan sartzen da tenperatura eta hezetasuna kontrolatzen dituzten ganbera klimatikoetan prebentziozko kontserbazioa egitea, horrela beirazko, nitratozko eta azetatozko negatiboak babestuz, bestela desagertu egingo lirateke-eta denboraren poderioz.

Dokumentazio eta katalogazio zientifikoa

Iraganari izena emanez: zientzia eta zorroztasuna gure memoria identifikatzeko.

Aditu-talde bat lanean ari da daturik ez zuten argazkietan lekuak, datak eta pertsonak identifikatzeko. Katalogazio-prozesu horri esker, irudi soil bat dokumentu historiko bihurtzen da, Gipuzkoaren eraldaketa aztertzen duten ikerketa, soziologia eta hirigintzako profesionalentzat balio kalkulaezina duena.

Kontserbazioa

San Telmo Museoarekin lankidetzan, Argazkiak Kontserbatzeko Jardunaldiak bultzatzen ditugu
Kontserbatzaileak argazki-prozesuen behar espezifikoetan trebatzeko helburua dute, horrela argazki-ondarearen kontserbazioan lagunduko diguten profesional eskarmentudunen corpus bat sortuz.

kutxafundazioa impacto memoriaviva 4
kutxafundazioa impacto memoriaviva 5
kutxafundazioa impacto memoriaviva 3